Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

desgarai iz garai desegokia. ik destenore.

Gure ohaide-nesketara al goaz ba, ema-jabeek ohi duten bezala, etorri eta deituta, desgaraia izanda ere, etxean sartzeko? Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 119. orr.

Treneko azken bagoian ibiliko balitz bezala, beranduegi ohartzen zen kontu guztiez eta desgaraiz erantzuten zien kortesiazko galdera apalei. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 176. orr.

Berandu eta gaizki iristen baitira, edo desgaraian. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 274. orr.

Oso momentu txarrean datorkidala, hau guztia desgaraian zetorkidak eta kontrapausoan. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 275. orr.

Otso horren triskantza nahiago zuten, aukeran, desorduan eta desgaraian eguzkia ikustea baino, belar-bazka izorratzen zielako goitik behera. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 384. orr.

Desegunetan beti da desordu / (--...) / destenorean, guztia desarau / (--...) / desgaraian, dena desegoki. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 78. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus