Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

deskodetu, deskode, deskodetzen (orobat dekodetu g.er.) 1 du ad mezu bat kodetzeko erabili den kodea alderantziz erabiliz, mezu haren jatorrizko forma lortu.

Entzuleak bere ezagutza sintaktikoa, morfologikoa, lexikoa abian jartzen ditu seinalea deskodetzeko.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 117. orr.

Irakiarren mezuak harrapatu eta deskodetzeko, eta baita gure borrokalariei jarraibideak Morsez bidaltzeko ere.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 15. orr.

Antza, bere zerebro txikiak ez daki iritsi zaion azken mezua deskodetzen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 25. orr.

Halaber, ongi entzunda ere, ez da gai izango hotsak deskodetzeko eta behar bezala mezua ulertzeko.  Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 84. orr.

Tetraodon nigroviridis espezieko arrain baten genoma deskodetu du Frantziako ikertzaile talde batek, eta horri esker, espezien eboluzioaren inguruko gauza asko jakin dituztela esan dute.  Berria - Gaiak   2004-10-21

Esaten zaigu nola, kristautasunaren hasieratik sekretu hori klandestinoki bizirik mantendu den, besteak beste artearen bitartez (deskodetu beharreko arte obren bitartez).  Berria - Kultura   2004-06-30

2 irud/hed

Ruche jauna ziur zen lagunaren gutunak argibide ezkutuak gordeko zituela isilpean, agerian adierazten zuenaz gainera, eta berak beharko zituela, nola esan?, deskodetu: bai, hori zen hitz egokia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 109. orr.

Ikusmen-aparatuaren eginkizuna ez da, haren iritzian, ez inputak "deskodetzea", ez pertzeptuak "eratzea", informazioa ateratzea baizik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 56. orr.

Ala musika "deskodetzen" ikasi ote zuen, eta, norbaitek irakatsirik, halako eta halako forma "artzain" edo "udaberri" girokoak zirela eta araberako irudi batzuk zegozkiela?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 233. orr.

Ibon Aranberrik, eskultura eta diseinu patroiak deskodetzeko sentsibilitatea erabiliz, kultura ikonoak hobeto ulertzera garamatza, deseraiki behar diren edo aintzat hartu behar ez diren historiaren eraikitzaile gisa.  Berria - Kultura   2004-12-18

Ez dut izan begirada haren benetako esanahia oraino dekodetzerik.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 68. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Gainean, mezu dekodetu batek zioen: "Hamburgoko sukurtsalaren defizita 500.000 dolarrekoa, gutxi gorabehera"; Heintzek izenpeturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 488. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

genoma deskodetu (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus