Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

deskodifikatu (orobat dekodifikatu g.er.), deskodifika, deskodifikatzen 1 du ad deskodetu.

Gormutuen zeinukera agertzen zait ametsetan ere, mezu ezkuturen bat deskodifikatu nahi balit bezala. Jokin Urain   «Errotarria» - 167. orr.

Hauek dira XXI. mendea baino lehenago deskodifikatu diren genomak eta hor ikusten da organismoaren egitura aberastasunak eta geneen kopuruak ez dutela nahitaez harreman garbirik [...]. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 95. orr.

2 irud/hed

Egungo euskara deskodifikatu dut, hizkera errazagoa lortze aldera; izan ere, egun, ulertzeko zailak diren hitzen arteko loturak erabiltzen dira. Berria - Kultura   2004-12-04

Armarik masiboena daramazu lepo gainean, dena identifikatu eta dekodifikatu nahi duen begirada hori, koadroak zatika ikusten dituena, izenburua, garaia, teknika, neurria; Berria - Kultura   2006-02-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus