Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

deslai 1 adlag bidea galdurik; abandonaturik.

Honela, gogoaren sentikortasunak ez ei dauka egonleku jakinik; horretan oso deslai eta galduta dabiltzala uste dut. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 173. orr.

Herri bueltan zeuden lur guztiak jaberik gabe geratu ziren, olibondoak, gari sailak eta lantzeko lurrak, deslai zeuden, zeinek landu gabe. Jon Maia   «Riomundo» - 92. orr.

Europa eta Afrikako hainbat tokitan deslai ibili ondoren. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 277. orr.

Koitadu errukarriak izan behar, deslai utzitako arima galduak... Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 136. orr.

2 (izenondo gisa) bidea galdu duena; abandonatua. ik deslaitu 2.

Aitak bekainak jaso zituen. "Zer gertatu da?", galdetu zuen begirada deslai batez. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 49. orr.

Haren irribarrea, nire galderari erantzunez, haren nireganako begirada deslaia, batzuetan beldur ere banaiz erotzen ari ote den. atarramenturik praktikoena ateratzea lortu zuela zelta jatorriko bere irudimen haren ibilera deslaietatik. eskortara itzultzen den ardi deslai bat bezala, eta gero atzera otzan-otzan hutsaren aldera lerratzen. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 244. orr.

-Nor, baina, txakur deslai baten antzera hartzen duzun dohakabe hori? Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 171. orr.

Uso deslaiak dabiltza harrizko erpinaren inguruan jira-bira ausartean. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 168. orr.

Lanik aurkitu ezinda goibeldurik zebilen Arabako herri deslairen batean. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 85. orr.


hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

deslai bat (3); deslai dabilen (3); deslai eta (3); zehar deslai (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus