Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

desordena (orobat desorden g.er. eta desordenu g.er.) 1 iz ordenarik eza; nahaspila.

Arauaren etsaia da, eta desordenaren eta krimenaren koloreko ororen adoratzailea. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 127. orr.

Zikinkeria eta desordena nagusitu ziren etxean. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 390. orr.

Hauteskundeak baliogabetuz gero «kaosa eta desordena» nagusituko direla Georgian. Berria - Mundua   2004-01-04

Esan izan da bigarren dinastiako desordenan bereganatu zutela basailuek beren fiskoetako justizia.   - 296. orr.

Halakoetan legegileak dihardu aginpide hertsitzailearen erabiltze hutsean, gizartearen desordenarik okerrenak aurreikusteko eta grina eta abusuei mugak jartzeko. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 64. orr.

Bosch-entzat, horixe zen larrimina sorrarazteko modurik onena: aurrez aurre jartzea mundu alegiazko baten desordena gure eguneroko munduaren ordenarekin. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 150. orr.

Desordena seinale bat baizik ez da. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 25. orr.

Ordenak desordena dakarrela eta desordenak ordena berria, aldaketa eta entropia geroago eta gehiagorekin. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 87. orr.

Unibertsoa estaltzen duen oihalaren bestaldean, desordenaren ordena ageri baita. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 16. orr.

Entropiak sistema baten desordenaren neurria ematen du. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 16. orr.

Poltsa zabalik zegoen, eta haren edukia desordenuan, norbait zerbaiten bila ari izanaren marka. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 116. orr.

Berniza urtua zen, masa higuingarriak eta bigunak geratzen ziren, desordenan -biluziak, biluztasun beldurgarri eta likitsaz. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 211. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gelan desordena handia sortuz. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 34. orr.

Gure bizitzen desordena sakratua soil-soilik ondoretasunezkoa dela, tradiziozkoa. Jeinuaren desordena zoragarri gisara. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 55. orr.

Eritasun fisiko larri batez mintzatzen zen nire laguna, adimenaren desordena estugarri batez. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 32. orr.

Gainpopulazioaren sendabide tradizionala goseari, izurriari, desordena zibilari eta gerrari biztanleria murrizten uztea zen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 192. orr.

Abortua «delitu gorrotagarria» eta «desordena moral larria» da. Berria - Gaiak   2004-10-27

Eskuarki desordena nahasian dauden era guztietako errepresentazio-erak. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 146. orr.

Gehiegi hurbiltzera ere ez gara ausartzen, ustekabeko ostiko batez desordena ordenatu hori hausteko beldurrez. Berria - Kultura   2004-10-13

Bigarren ordena hori labirinto miragarri bat da, jenialki ordenatua itxurazko desordena baten barruan. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 9. orr.

3 pl nahasmenduak.

Gu omen gara desordenak eragiten ditugunak, baina haiek eraisten dituzte herriak. Berria - Euskal Herria   2004-06-04

Desobendientzia delitua eta desordenak eragitea leporatu zieten Berria - Euskal Herria   2004-02-06

4 (hitz elkartuetan)

Balore-nahasketa, esker ona baztertzea, arimen kutsadura, sexu-perbertsioak, ezkon-desordenak, adulterioa eta lizunkeriak. Elizen arteko biblia   Jkd 14,26

5 desordena publiko

Iluntzean atxilotutako hirurei desordena publikoak eragitea eta agintariei begirunerik ez izatea egotzi diete. Berria - Harian   2006-03-05

Epaileak bi gazteei desordena publikoak leporatu eta astero sinatzeko baldintzarekin aske utzi zituen atzo. Berria - Euskal Herria   2004-03-09

Guardia Zibilak Iruñeko 25 urteko emakume bat atxilotu du desordena publikoen delitua egotzita. Berria - Euskal Herria   2006-01-15

Beste lau hilabeteko zigorra ere eskatu zuen desordena publikoengatik. Berria - Euskal Herria   2004-04-28

Solidarioei desordena publikoa eragin izana egotzi zieten eta atzo bertan agertu ziren epailearen aurrean, Iruñean. Berria - Euskal Herria   2004-01-21

Defentsak, berriz, inolako desordena publikorik ez zela izan eta kasua absolbitzeko eskatu zuen. Berria - Euskal Herria   2004-10-07


 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus