Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

destaina 1 iz erdeinua, mespretxua.

Une hartan ez zegoen Adaren destaina, edo Adaren barrea, edo Adaren erantzun axolagabea baino ukendu ozpingarriagorik nire egoera minarentzat.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 222. orr.

Txiroen minaren eta itzalik ezaren aurrean, aberatsek soraioa eta are destaina beste erantzunik ez dute.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 12. orr.

Agintearekiko urrutiramendua eta diruarekiko destaina. hala, fede zaharraren zamaz libraturik, aurre egin ahal izan zien ingurukoen ezinikusi, destaina eta zitalkeriei.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 143. orr.

Badakidala alegia, inori putakumea esatea, goraipatu nahian esaten zaionean ez dela destaina.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 133. orr.

Keinu hartan ez zegoen inolako destainarik ez kontu-hartzerik. abadeek destainez inpernukoak deitzen zituzten hauspoak esku artean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 338. orr.

Poliziaz pentsatzen zuenean sorbaldak jaso, edo destainezko keinu bat egiten zuen ahoaz.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 155. orr.

Husainek, aitaren destainek gogaiturik eta pazientziak errea, esan zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 155. orr.

-Bakarrik egin ezak orduan -gainezka egiten zion destainak-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 244. orr.

2 (aditzen objektu gisa)

Richardek mendeku gosea eta destaina zituen orain begietan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 136. orr.

Egingo nuke, oker handirik esateko beldurrik gabe egin ere, destaina ziola ez Italiari bakarrik, baita italierari ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 270. orr.

Min emanen lidake Roselliri destaina eginen balio.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 146. orr.

Ez ordea Jaungoikoa ukatzeagatik, Jaungoikoari destaina egiteagatik baizik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 29. orr.

"Jar zaitez ba zeu sukaldari!" esan zidan erdi destaina egiten zidala.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 60. orr.

Herriko jendeak lehenengo printzeari [...] errespetua eta begirunea zor zion bezala, bigarrenari destaina eta mesprezua besterik ez ziola erakusten.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 92. orr.

Antzeman nion destaina, nork eta nik, bat-batean, zerekin eta argazki batekin halako interesa agertzeagatik [...] baina aldizkariarentzat inoiz lan egin zuen argazkilari baten izena eman zidan azkenean.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 118. orr.

Nk baino hobeto ezagutzen dituzu zure arrebak edo zure amak jasan behar izan zituzten destainak eta irainak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 310. orr.

3 (izenondoekin)

Senar-emazteen arteko ezkon bizimodua jasanezina izan daitekeela bizitza garratz, destaina gogor, eguneroko mesprezu, kontraesan jarraiko, zorrotz eta doilorrak tartean badira. Erakusketaren zuzendariak eta bertako enplegatuek destaina ergelez hartu ninduten.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 68. orr.

Judu mugigaitzek harrigarriro arrakastatsua zen kristautasunari buruz agertzen zuten "destaina sakon egonarritsu" hori.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 297. orr.

Ea zertarako, galdetu zion Duffy jaunak, destaina zaindu batez.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 161. orr.

Halako destaina bizi zorrotz batez.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 146. orr.

4 (hitz elkartuetan; orobat destain g.er.)

Kexatu da, destaina puntu batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 122. orr.

Destaina keinu nahi gabea atera zitzaion ustekabean da Ruari.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 33. orr.

Ahoa, ezkerrerantz apur bat okerturik destain-imintzio moduko batean, ebaki bat bezalako mehar-zorrotza zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 148. orr.

Leihora aterea ikusten nuen, niri begira bere begi erdi itxiekin, destaina eta atsekabe ezpainekin, ile beltzarana mutilen modura moztua zuela matrail belztuen inguruan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 167. orr.

Hor nonbaiten ibiliko duk liburua -destaina itxurak eginez esan nion.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 227. orr.

5 destaina-aire (orobat destainaire)

Lehorrean gertatzen zenari halako destaina aire batez eta erruki puntu batekin begiratzen zion.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 48. orr.

5a (adizlagun gisa)

-Gutiesten nauk, Edu -destainaire -.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 372. orr.

6 destaina egin ik destainatu.

Min emanen lidake Roselliri destaina eginen balio. ez ordea Jaungoikoa ukatzeagatik, Jaungoikoari destaina egiteagatik baizik.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 146. orr.

"Jar zaitez ba zeu sukaldari!" esan zidan erdi destaina egiten zidala.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 60. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

destaina eta (6); destainaz begiratu (3); destainaz eta (5); eta destaina (3); halako destaina (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus