Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

desterru (orobat destierro g.er.) 1 iz erbestea.

Sei urte dira, bertze hautabiderik ezean, desterrurako bidea hartu eta Parisat joan zinela. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 9. orr.

Milaka dira [...] gizakion espiritu inkisidoreak eragin dituen suntsiketak, erreketak, txikizioak, hilketa eta salaketak, kartzela-aldiak, desterruak, pertsekuzioak, torturak... Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 87. orr.

Laspiurrek kartzela, tortura eta desterrua ezagutu zituen. Berria - Kultura   2006-03-16

Izan ere, desterrua ez duk lur bat, guganik kanpoan dagoena, baina gure baitakoa, zeren desterru handiagoa dik etxean dagoenak, baina burua beheiti, ezen ez etxetik kanpoan dagoenak, baina burua goiti. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 441. orr.

Lerrouxek Badajozko desterrura bidali zuen urtean (1934) argitaratu zuen Castelaok bere nobela bakar hau: Os dous de sempre. Babilonako desterrutik landa... Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 236. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bere herritarrentzat, Mexika, desterru abiapuntu da; beste anitz hego amerikarrentzat desterrurat iragan-gune. Herria   2004-11-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

desterrurat joan (4); eta desterrua (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus