Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

deuseztu (157 agerraldi, 32 liburu eta 53 artikulutan; Egungo testuen corpusean 1.144 agerraldi; orobat deusestu g.er.) 1 du ad deuseztatu. ik deuseztatu.

Burbuila zuriak botatzen zituen tren-makinak, kotoia bezain trinkoak, aire gordinean eta leiho beltzeko etxe zurrunetan deuseztuko zirenak. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 75. orr.

Bere orbita espirala da, beraz, azkenean, Marteren azaleran deuseztuko da. Berria - Gaiak   2004-12-16

Lur guztia erraustua izango da, baina ez erabat deuseztua. Elizen arteko biblia   Jr 4,27

Bameko eraikinen %85 deuseztu zituen, gainera, seismoak, eta 75.000 pertsona bizilekurik gabe utzi. Berria - Mundua   2004-01-09

Harresiak deuseztu eta desegin zizkietela eta jauregiaren bi muturretan zeuden defentsarako dorreak porrokatu eta eraitsi. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 19. orr.

Bide berriak egin dituzte indigenen lurretan, eta oihana deusezten ari dira. Berria - Gaiak   2004-08-20

Arma nuklearren deuseztea eta herrialdearen segurtasuna loturik daude. Berria - Mundua   2004-02-27

Horra gure etsaiak deuseztuak, suak irentsi ditu horien ondasunak. Elizen arteko biblia   Jb 22,20

Valentzia eta Asturias izeneko errejimentuak, deusezturik; Alcolea izenekoa, osoki deseginik. Txillardegi   «Putzu» - 254. orr.

Nola ur zorrotak sugarra deusezten duen, hala azti-formula bat, arriskuaren eta beldurraren uxagarri. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 358. orr.

2 (gauza abstraktuak)

Europako Ekialdeko zenbait erakunde deuseztu egin direla. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 316. orr.

Nork sortu zituen irrika hilezkorrak, orain zuek, sakrilego doilorrak, azpiratu eta deuseztu nahi dituzuenak? Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 182. orr.

Esklabotasuna deusezten arrakasta izandako gizarte batek ziur aski har zezakeen bihotz kristau-ideal baten aurrekaririk gabeko garaipen honetatik, garai bereko gerra-erakundea deusezteko zereginari ekiteko. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 361. orr.

Sistema juridikoa deuseztu edo aldatzeko erabakia ez zuten Nafarroako Gorteek hartu; alderantziz: berriro biltzeko debekua jaso zuten. Berria - Kultura   2004-04-22

Argi utzi zuen berreraiketa lanak soilik talibanen agintea deuseztu eta 28 hilabetera hasi zela. Berria - Mundua   2004-04-02

Gauza faltsuak kearen antzekoak dira; egia, ostera, sendoa da, eta tinkoa, eta bere argitasunak gezurraren iluntasuna deusezten du. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 239. orr.

Haren argudioak, direnak direla, deuseztea ez da oztopo izanen.   - 177. orr.

Egiptoren harrokeria deuseztuko dute eta jendetza guztia suntsituko. Elizen arteko biblia   Ez 32,12

-Ez da diskoteka bat, ez! -erantzun diot, bere erreparoak deuseztuz. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 259. orr.

Sindromea deuseztu edo mendean eduki zuelako. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 108. orr.


hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

deuseztea zen (3); deuseztu egin (3); deuseztu egingo (3); deuseztu eta (5); deuseztu ez (3); deuseztu nahi (3); eta deusezteko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus