Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dibertimendu (orobat dibertimentu g.er.) iz jostatzea, josteta, denbora-pasa. ik divertimento.

Zeren eta etxeko guztiak biltzen baikinen suaren ingururat, eta han beti izaiten genuen perpausik eta dibertimendurik aski. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 139. orr.

Querini matematikaria da ofizioz eta arrakasta dezenteko ipuinlaria dibertimenduz. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 67. orr.

Fermin gaixo zegoen, artritisak jota, eta dibertimenduzko zientzia liburuak irakurtzen ematen zuen denbora guztia. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 52. orr.

Jostun italiar harentzat, berriz, soinekoak moztea ez zen dibertimendua. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 103. orr.

Dibertimendurako tartea eskaini nahi du filmak; hezkuntzarako ere tresna garrantzitsua izatea nahi du. Berria - Euskal Herria   2004-11-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dibertimendu bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus