Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dibisio (Egungo testuen corpusean 1.482 agerraldi; orobat dibisione g.er. eta dibizione g.er.) 1 iz erakunde edo kideko bateko zatietako bakoitza.

Frantziako Poliziako Terrorismoaren Kontrako Dibisioak (DNAT) egin zuen operazioa, Espainiako polizien laguntzarekin. Berria - Euskal Herria   2004-06-19

Garajearen miaketa Frantziako Polizia Judizialak eta Terrorismoaren Aurkako Dibisio Nazionalak burutu zuten. Berria - Euskal Herria   2004-12-12

Asteleheneko atxiloketen inguruko ikerketa Dibisio Antiterrorista Nazionalak (DNAT) eta Orleanseko polizia judizialak hartu dute bere gain. Berria - Euskal Herria   2004-02-11

2 (enpresetan)

Hari lagundu zioten MCCko hiru dibisioetako buruek: finantza taldeko Juan Maria Otaegi, industria taldeko Jose Luis Olasolok eta banaketa taldeko Constan Dacostak. Berria - Ekonomia   2004-05-21

Arrasateko Kooperatibako dibisioak 26,5 milioi irabazi zituen, 2002an baino %24 gehiago. Berria - Ekonomia   2004-04-07

Dibisioa bi sektoretan banatzen da: Mondragon Automocion CHP eta Mondragon Automocion BCM. Berria - Ekonomia   2004-04-07

Orain, bi dibisioetako holding-ean, alor zibilean gelditzen da ontziola, eta alor horren etorkizuna pribatizazioan dago soilik. Berria - Ekonomia   2004-10-17

Arrasateko Kooperatibako automozio dibisioak 903 milioi euro fakturatu zituen iragan urtean. Berria - Ekonomia   2004-04-07

3 (kartzeletan)

Presondegi bakoitzean «euskal militante multzotxo bat» baizik ez dagoela argitu du, preso horiek dibisio desberdinetan banatuak direlarik. Berria - Euskal Herria   2004-12-31

Arauak zuzendari bakoitzak bereak ezartzen zituen zegokion sailean, horrela, gerta zitekeen lehen dibisioan onartutako zerbait emakumeen aldean zorrozki debekatuta egotea. Jokin Urain   «Errotarria» - 195. orr.

Eta hola-hola eramaiten gaituzte, blokeko hirugarren estaitik, airean, eskaileretarik beheiti, bloketik pasabidera, pasabidetik kurutzebidera, beste pasabidetik eskaileretara, gaineko blokeetarik behereko dibisionera, dibisionetarik kartierrera... Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 111. orr.

Fresnesen gizonentzako dibisio bakoitzak bere zuzendaria du, beste zuzendari bat dago emakumeen espetxean, eta hauen gainetik zuzendari nagusia. Jokin Urain   «Errotarria» - 195. orr.

4 arma edo sail guztietako errejimentuak eta zerbitzuak biltzen dituen gudaroste zati nagusia, bi brigadak edo gehiagok osaten dutena.

Geometriaren arabera ordenaturik ageri ziren konpainia, batailoi, erregimentu, brigada eta dibisioak. 16947

Bide bazterrean ipinitako lehergailu batek zuen eztanda egin, AEBetako Armadaren infanteriako 4. dibisioko konboi bat albotik igarotzean. Berria - Mundua   2004-02-01

Bizente Egia 140 brigadako 44 dibisioko kapitainaren laguntzailea, Intxortako heroia. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 40. orr.

Poloniaren aginduetara dagoen Nazioarteko Dibisioak 12.000 soldadu ditu, 22 estatutakoak, Joan-etorrian aritu da autoz, estatu nagusi fantasma baten bila, dibisioko estatu nagusiaren bila, subdibisioko estatu nagusiaren bila... Berria - Mundua   2004-04-21

"Zergatik gelditu zarete?" egiten zuen orro Chikamaugan erasoa agindu zuen dibisioko jeneral batek, Dibisio blindatuak urak bezala jokatu behar du. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 47. orr.

Dibisio motorizatuaren joaldia hasi zenetik errepublikazaleek defentsa eta kontraerasoa prestatu dute. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 51. orr.

Eta azkenik, irailaren 8an, etorri behar zuena, dibisio nazien suge berde-grisa Milango eta Turingo kaleetan barrena, tupusteko esnatze gogorra. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 175. orr.

Eskolta behingoz gelditu zen zalditeria-dibisio baten erdian; zaurituak eta hildakoak ugari ziren, baina Mariskalak aginduak eman behar zituen. Jon Alonso   «Euskal karma» - 98. orr.

5 kiroletan, maila. ik maila 9.

Mina honek gero, Atletitik pasatu eta, Osasunarekin jokatuko zuen luzaroan bigarren dibisioan. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 127. orr.

Hemezortzi urterekin hirugarren dibisioan debutatu zuen. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 32. orr.

Zeditu moduan bigarren eta hirugarren dibisioko ekipoetan jardun zuen noraezean, azkenik Osasunan jokatzeko. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 338. orr.

Bigarren Dibisiora igotzeko moduan gara. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 104. orr.

Hots, Angeluarrak ongi finkaturik egonen dira heldu den urtean ere ohorezko dibisio horretan. Herria   2001-05-17

Clippers bigarren izan da Pazifikoko Dibisioan. Berria - Kirola   2006-04-21

Utah Jazzek 16-16 marka du eta Ipar-Mendebaldeko dibisioko liderra da. Berria - Kirola   2006-01-05

6 aritmetikan, zatiketa.

Sumak eta errestak orain, multiplikazioneak eta dibisioneak gero, guztiak nahasirik batzuetan. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 26. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus