Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

dibortziatu (orobat dibortzatu g.er.), dibortzia, dibortziatzen 1 da ad senar-emazteak elkarrengandik legez bereizi. ik hautsi 8.

Chaim Mattosek ez du nigandik dibortziatzeko baimenik. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 154. orr.

Dibortziatua naiz, elkarrengandik dibortziatuak gara hor beheko emakume hori eta biok. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 76. orr.

Kartzela zigorra ezarriko diete Israelen emazteari dibortziatzen uzten ez dioten gizonei. Berria - Gaiak   2004-05-12

Aldika-aldika mehatxu egiten baitzion alabari ez ziola testamentuan ezer emango baldin eta ez bazen dibortziatzen "maritxu nazkagarri hura" utzita. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 47. orr.

Une horretatik aurrera, orain baino askoz ere azkarrago lortuko dute senar-emazteek dibortziatzea. Berria - Euskal Herria   2004-11-27

-Zergatik dibortziatu ziren? Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 50. orr.

Ze hor dabilkio egunero Helena, bere lagun dibortziatu berria. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 55. orr.

2 (era burutua izenondo edo izen gisa)

Sartzeko esan nion, eta nire bizilaguna, emakume dibortziatua, batere lotsarik gabe zelatan aritzen zitzaidana [...] atea zabaldu eta nire gonbidatuari begira-begira geratu zitzaion. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 82. orr.

Ez nintzen engoitik berrogeita hamabi urteko gizon dibortziatu eta galdu bat. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 70. orr.

Aurreko urtean emakume gazte dibortziatu batek kontatu zidan Estrasburgoko sendagile batek abortatzen lagundu ziola. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 24. orr.

Ez nekien ezkongabea, alarguna, dibortziatua ote zen. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 68. orr.

Bat dibortzatua, bertze bat ama-zuzenak galduak, hirugarrena bere familian berriz hartua; badira haiez arduratzen diren elkarteak, bainan ez luzaz. Herria   2001-11-08

Neskatan nahi eta okerreko tokira iritsitako dibortziatu berri dotore-ustearen irudi biribila. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 109. orr.

Langabetuak, alkoholikoak, dibortziatuak, telebistari begira dauden gizaki bakartiak. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 9. orr.

Alargun alaia eta dibortziatu zoriontsua. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 132. orr.

Hainbat dibortziatu elkartek, ordea, ez dute gustuko atal hori. Berria - Harian   2005-04-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dibortziatu aurretik (4); dibortziatu egin (5); dibortziatu egingo (3); dibortziatu eta (5); dibortziatu zen (4); zergatik dibortziatu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus