Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

digitazio (orobat digitazino) 1 iz hatz-higidura.

Atzean utzi nahi nituen arpegioak eta eskalak, digitazioak, akademia eta pianoko andereñoa. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 7. orr.

Gogo biziz ekiten diet digitazioei, arpegio eta glissando batzuk egiten ditut, pieza erraz bat jotzen dut segidan. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 168. orr.

Estiloaren alde nagusia digitazinoan eta hauspoaren erabileran dago. Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak» - 88. orr.

Gaurko gazteek kristoren digitazioa daukate atzamarretan, garbitasuna, baina berezko senik ez badago ez dago batere graziarik. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 8. orr.

Digitazioa egiteko beste modu bat zuten [Rufino Arrolak eta]. Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak» - 95. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Urtebete inguruan, Kepa Junkeragaz, gauza barriak eta joteko teknika diferenteak ikasi zituan, batez be, digitazino arloan. Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak» - 68. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus