Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

diseinatu (Egungo testuen corpusean 13.235 agerraldi; orobat deseinatu g.er. eta disenatu g.er.), diseina, diseinatzen 1 du ad fabrikatu behar den zerbaiten marrazkia edo zirriborroa egin. ik proiektatu 6.

Alemania eta Frantziako teknikariek 1992an diseinatu zuten EPR erreaktorea. Berria - Euskal Herria   2004-11-14

Ingeniari batek, makina bat diseinatzen duenean, haren eraginkortasuna zenbaterainokoa den jakin nahi izaten du. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 177. orr.

Atenasko Akropoliaren sarrera diseinatu zuen arkitektoa. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 21. orr.

Gure hiriak gizonezko arkitektoek diseinatutakoak dira gehien bat. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 143. orr.

"Kolore-kubo" bat diseinatu zuen, algoritmo bat, garunak uhin-luzera desberdineko distirak konparatzeko eredu bat zena. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 45. orr.

Batetik jokoak eta programak pirateatuz, eta bestetik web orriak diseinatuz, diru mordoa eskuratzen du. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 23. orr.

Oinetakogilearen teknika eta larrua baliabideak dira; helburua, aurretik diseinaturikoa, oinetakoak berak. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 235. orr.

Giltzurruna, berriz, ingeniaritza kimikoko sistema bat da, ingeniari batek ezin berdinduzko maisutasunez diseinatua eta kudeatua. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 12. orr.

Astiro eta jarraituki indar egiteko diseinaturik dago muskulu lisoa, eta, osasuntsu egonez gero, ez da nekatzen. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 51. orr.

Erran nahi dut ere, eta hunek biziki hunkitzen nau, hark zuela deseinatu, orai denek hain maite dugun euskal bandera, ikurriña... Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 12. orr.

2 (gauza abstraktuak)

Eraikuntza europar demokratiko eta soziala ahalbidetuko duen estrategia diseinatu behar da. Berria - Euskal Herria   2004-06-18

Bost urteko plana diseinatu dute horretarako. Berria - Gaiak   2006-02-03

Horrenbestez, herrialdeko Banku Zentralak diseinatzen du diru politika. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 32. orr.

Horrela diseinatutako irudi epistemologikoak irizpide formal kopuru jakin bati obeditzen dionean [...] esango da eraketa diskurtsiboak zientifikotasun atalasea iragan duela. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 212. orr.

Neuretzako moduko bizitza bat diseinatu, neure neurrira eginikoa, sentimendurik gabea... Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 48. orr.

Espainiako administrazioak historikoki diseinatu dituen zapalketa neurriek segida izan dute Iparraldeko lurraldeetan. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 19. orr.

Ez da ongi diseinatutako bake horietako bat, Historiako aldi berriak bezala hitzarmen batez argi eta garbi bukatutako gerren ondoren etortzen direnetakoa. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 105. orr.

Sistema bere burua iraunarazteko diseinatutako munstro bat da. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 28. orr.

Aurretiaz diseinaturiko kaosa. Berria - Kultura   2004-05-02

3 (era burutua izenondo gisa)

Baina nahikoa al da hizkuntza baten zeinuek enuntziatu bat osa dezatela, eurak ekoitziak (artikulatuak, diseinatuak, fabrikatuak, marraztuak) izan badira modu batera edo bestera, denboran une batean eta espazioan puntu batean agertu badira, ahoskatu dituen ahotsak edo eratu dituen keinuak existentzia materialaren dimentsioak eman badizkie. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 100. orr.


 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus