Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

disko (ETCn 1.817 agerraldi; orobat diska ETCn 2.847 agerraldi –horietako 1.167 Herria aldiakarikoak-, eta dizka g.er.) 1 iz gauzaki biribila eta zapala.

-Biscaynetar gerlaria izan nintzen, baina ez nuen gerlariaren sena erakutsi... -ezkutua disko bat bailitzan hartu eta indarrez itsasora jaurtiki zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 73. orr.

Lau metro zabaleko disko solidoa da antena hori.  Berria - Gaiak   2004-06-30

Sarearen behealdean gurpil itxurako disko handiak daude.  Berria - Gaiak   2004-06-08

Haren ondoan, urrezko disko itxurako kobrezko plater bikain batean, edontzi estu batzuk, gainaldea puntuz eta kolorezko irudiz bete-betea zutenak. batzuek, aldiz, zurezko ziren eta zorutik zenbait arraz jasorik zeuden, harri leunezko disko banaz gailurturiko lau edo sei enborren gainean bermaturik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 219. orr.

Metalezko disko txikia, bertute, dohain edo zerbitzu gutxi edo gehiago jatorrak saritzeko emana.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 74. orr.

Metal beltzezko disko astuna biraka erabiltzen zuten telefono zaharrak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 81. orr.

Ikusia nago Ejipto zaharreko artean "disko hegalduna" izeneko irudi ederra.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 89. orr.

Konoa zilindroaren erdia dela edo eguzkia disko bat dela pentsatzen duenaren uste okerra.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 97. orr.

2 irud/hed

Bera ere, ilargiaren disko zurbil orain ia estaliari begira jarri, eta gogoetan zegoela ematen zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 76. orr.

Eguzkiaren indarrarengatik eguzkiarekin aurrez aurre geratzen delako, haren disko osoaren distira hartzen du bere baitan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4310. orr.

Eguzkiaren diskoak 30 minutuko angeluko diametroa du, eta Artizarrarenak, berriz, minutu batekoa.  Berria - Gaiak   2004-06-08

Katigamenduen kabinan hots bat aditu zen eta disko gorriak piztuitzalia egin eta zuri bihurtu zen, eta nik kabinatik giltza atera eta lasterka joan nintzen nasa aldera.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 34. orr.

"Disko imaginal" direlakoen desberdintzea ikertzen ari zen Hardon; hots, beldarrean, intsektu helduaren erabidea prestatzen duten zelula multzoak nola doazen desberdinduz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 55. orr.

3 ornoen arteko disko modukoa.

Disko hori ornoarteko diskoa da, golf-pilota zabal baten itxurako egitura bat, ornoen eta bizkarrezurraren arteko motelgailu gisa funtzionatzen duena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 259. orr.

Sendagile batek bizkarreko disko bat dela esaten dit, beste batzuk nerbioak sendatzen saiatzen dira.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 79. orr.

Pentsio bat lortzea izango nuke, eta horrez gainera baita milaka dolar batzuk ere, baina nire disko lokatuak ez du horretarako balio.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 79. orr.

Polimero hori gel fin bat da berez, ornoarteko diskoak gogortzeko erabiltzen denaren parekoa.  Berria - Gaiak   2004-10-14

Beste aje mingarri bat ere eragiten du zutikako jarrerak: disko-hernia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 259. orr.

Diskoko hernia da bizkarreko lesio arrunten artean larriena.  Berria - Gaiak   2006-03-02

4 xafla biribila, soinuak grabatzeko eta erreproduzitzeko erabiltzen dena.

Disko bat atera zuen pilotik, eta aparatuaren platerean jarri.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 187. orr.

Binilozko hemezortzi disko dira orotara.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 100. orr.

CD-aren tiraniatik ihesi, oraindik botoi-sakatze arruntaz haratago nire eskuek orratz bat hartu eta disko bat jartzeko errituala.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 183. orr.

Orratzak diskoan egiten duen eztul txiki horrek ez du batere ukitzen melodia.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 280. orr.

Agente espainiarrak Parsifalen diskoaren azala garbitu zuen musuzapiaz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 84. orr.

Tarteka, ulertzen ez genituen hitz batzuk entzuten ziren, 78 r.p.m.-ko disko zahar batetik ateratakoak bailiran.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 16. orr.

Beste disko bat atera, zapitxo batez garbitu eta gramofonoan ipini zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 99. orr.

-Parsifal! -hots egin zuen Hansek, disko haietako bat hartuz -.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 83. orr.

No teacher, No guru, No method diskoa biraka hasi zen hi-fian...  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 26. orr.

Errepikatzen eta errepikatzen den disko akastuna da, hipnotikoki errepikatzen disko akastuna.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 175. orr.

Orratz marketsak disko zaharraren ildo beltzari eutsi eta nota bizkorrek segitu zuten baserriko sabaiko egurats ilunaz jabetzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 19. orr.

Hala grabatu zituzten "Triki-trixa de Azpeitia (Zakabi y Egañazpi) " izena zeramaten bi disko txiki haiek.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 63. orr.

Eskaparatean, Cheren biografia sendoa, euskerazko nobela batzuk, disko kañero zenbait eta kamisetak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 81. orr.

Eta disko kaka horiek guztiak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 22. orr.

· Disko marratua baizik ez dugu entzun Euskal Herriko politikan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Disko-zorroko giza irudiak hilobiaz haraindiko tximino bat ematen zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 84. orr.

Argazkilari zebilela, musika taldeentzako disko azalak, kartelak, eta sorkuntza lanak burutu zituen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 4. orr.

Bidean galduko ziren, edo anonimatoan galdu, "herrikoia" bihurtu disko azaletan.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 16. orr.

Sukaldeko horma guztiak disko portadaz beteta ditu. artetan bazterreko disko-makinaraino joan eta hartan sartzen zituzten marinelei eskaturiko txanponak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 101. orr.

Disko entzungailua zegoen tokiraino hurreratua zen Mentxu azken berbaldia aditu artean, eta kartoizko zorroak begiz barik atzazalez ikuskatzeari ekin zion.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 112. orr.

-Armaturik dabilen disko-saltzaile bat?  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 173. orr.

Latomierska hiribideko disko-denda handian topatu zuen beste bat, Temperamental izenburukoa.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 26. orr.

Liburu- eta disko-saltoki atseginak, marka onenetako arropa-dendak, beirate distiratsuko gozotegiak eta luxuzko jatetxe, pub nahiz kafetegiak.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 178. orr.

Une kritiko batean gaude, disko salmentak asko jaitsi direlako.  Berria - Harian   2006-01-27

Warner Music disko ekoizlea eta Fnac saltokia.  Berria - Gaiak   2006-01-20

Lanean ari dela, bat-batean ingurura begiratu du, disko-bar osoa aztertuz; ezer nabarmenik ez: batzuk dantzan, besteak eserita, taldeka hitz egiten, komunetara joan-etorrietan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 260. orr.

Durangoko disko eta liburu azoka.  Berria - Kultura   2004-11-27

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Arratsaldeetan diskodenda batera joaten ginen, txanpon batzuen truk jazz disko berriak entzutera.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 126. orr.

Bi neskatxen etxean topatu nituen jazz-disko zahar batzuk aditzen ematen nituen egunak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 115. orr.

Musika diskoak ekoizten dituen enpresa baterako egiten dut lan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 170. orr.

· Musika-disko zaharreko giroa.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 20. orr.

7 informatikan, datuak biltzeko euskarri elektromagnetikoa, disko forma duena.

Urte horretan asmatu zituzten konputagailuetan erabiltzen hasi ziren disko malguak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 85. orr.

"Bi disko formateatu bako", pentsatu zuen Gorkak, askoz ere praktikoago.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 102. orr.

Bere aldi bereko memoria sei tetrabytekoa (sei bilioi bytekoa alegia) da, eta disko zurrunean 160 bilioi byte sartzen dira.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 100. orr.

8 Greziako atletek jaurtitzen zuten harrizko edo burdinazko atal biribila; gaur egun, atletek jaurtitzen duten metalezko eta zurezko atal biribila.

Jaiki, disko bat hartu, jiraka ibili, eta eskutik ziztu bizian askatu zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 42. orr.

Hasieran diskoa harrizkoa zen, kobrezkoa gero.  Berria - Kirola   2004-08-10

Zeren eta gimnasioan dauzkaten estatua guztiei auzitegian ari diren hizlarien itxura eman baitiete, eta foroan dauzkatenei, berriz, disko-jaurtilarien edo lasterkarien edo pilotarien itxura.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3410. orr.

Pisu-jasotzaileek eta disko-jaurtitzaileek eman zuten hezur-mineral kantitate handiena, eta, haien ondoren, korrikalariek eta futbolariek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 35. orr.

Virgilijus Alekna disko jaurtitzaile lituaniarra.  Berria - Kirola   2006-01-10

Bost proba ziren: stadion, luzera jauzia, disko jaurtiketa, xabalina eta borroka.  Berria - Kirola   2004-08-10

9 disko festa (orobat diskofesta)

Ez da trikitia, disko festa, txistorra, gazta, sagardoa, toka eta igel-jokorik faltako. 17:30: Diskofesta Joseina Etxeberriarekin.  Berria - Kirola   2004-07-10

10 disko gogor (informatikan)

Disko gogorrean gordetako informazio guzti-guztia hondatzen du, programa guztiak pikutara!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 69. orr.

Windows sistemarekin, Ordenagailuaren disko gogorretik fitxategi bat borratzen denean, nahiz eta zakarrontzi birtuala hustu, datuek diskoan jarraitzen dute fisikoki.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 80. orr.

Batzuetan, oroitzapen guztiak ezabatzea nahiko nuke, disko gogorra formateatzen denean bezalaxe, sutara botatako liburu bat bezalaxe, eta handik aurrera bizitza berri bat idatzi pantaila garbian.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 161. orr.

· irud/hed Memoriaren disko gogorrean artxibaturik eta asimilaturik zuen irudi hura.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 78. orr.

Memoriaren disko gogorrean gordetakoak, aldiz, edertu egiten dira denborarekin.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 182. orr.

11 disko-jogailu (orobat diskojogailu g.er.)

Mahaiaren gainean ontzi bat iratze landare batekin, zilarreria bere kaxan sartuta eta disko-jogailu bat.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 15. orr.

Disko-jogailuan jartzen genituen kanten artetik Margaren gustukoena aukeratzeko.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 220. orr.

Norbaitek 25 zentaboko txanpona bota zuen disko-jogailuan, 50eko hamarkadako juke-box hortera eta deigarrian.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 46. orr.

Ximurrak "nire" deitzen zuen disko-jogailua piztuta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 132. orr.

Aingeru guardako bat bezala izango naiz, disko-jogailuaren altabozak barruko patioetara aterako ditut bizilagunek nire bildumako kanturik leunenak entzun ditzaten.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 211. orr.

Disko-jogailuan aspaldi amaitu zen Rubén Gonzálezen diskoa.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 176. orr.

Bi Technish disko-jogailu, kablerik gabeko bost mikro eta zenbait binilo.  Berria - Kultura   2004-03-07

Garraioa errazteko, disko-jogailuaren ordez grabagailua aukeratu zuen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 17. orr.

Diskojogailuaren platera biraka ari den bitartean, itxurazko estutze edo zabaltze mugimendu bat sumatzen da, espiralaren zentzuaren arabera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 48. orr.

12 disko konpaktu

Garbiketa egin beharko luke: atzoko soberakinak plateretan gogortzen, harria gainezka; disko konpaktu piloa lurretik sakabanatuta.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 57. orr.

Un petit noir, s'il vous plaît esaten diot barrakoari eta disko konpaktuak ikustera noa, merke daude batzuk, Django Reinhardten bat hartzen dut.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 51. orr.

Disko konpaktu bat grabatuko dute Jesusen Alabak ikastetxean.  Berria - Kultura   2004-04-01

Espainiako Poliziak denera 33 disko gogor, kanpoko bost memoria, 437 disko konpaktu eta DVD eta bi eskuko ordenagailu atzeman zituen.  Berria - Euskal Herria   2006-04-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

azken disko (6); baina disko (6); bere disko (14); beste disko (14); beste disko bat (11); bi disko (25); biltzen dituen disko (5); binilozko disko (5); bost disko (8); da disko (15)

disko azoka (8); disko bakarra (6); disko bakoitza (7); disko bat (135); disko bat da (5); disko bat egin (5); disko bat eta (5); disko bat grabatu (7); disko bat grabatuko (7); disko bat grabatzea (5); disko bat grabatzeko (10); disko bat jarri (6); disko bat kaleratuko (5); disko batean (29); disko batek (8); disko baten (12); disko batzuk (7); disko berri (16); disko berri bat (7); disko berria (103); disko berria aurkeztuko (9); disko berria kaleratu (6); disko berria kaleratuko (6); disko berriak (13); disko berrian (30); disko berrian irune (5); disko berriaren (19); disko berriko (23); disko berriko kantuak (10); disko bikoitz (5); disko bikoitza (10); disko bilduma (6); disko ditu (5); disko eta (29); disko eta liburu (6); disko gogorrean (11); disko grabatu (21); disko grabatu ditu (9); disko grabatu zituen (7); disko guztiak (11); disko hau (29); disko honek (11); disko honen (5); disko honetako (9); disko honetan (25); disko hori (15); disko horretako (5); disko hura (8); disko jartzaile (8); disko jartzailea (6); disko jartzaileak (12); disko jartzaileen (6); disko jogailu (7); disko jogailuan (5); disko kaleratu (25); disko kaleratu ditu (17); disko konpaktu (5); disko liburuak (6); disko onena (5); disko onenaren (8); disko osoan (5); disko saldu (6); disko ugari (8); disko zahar (8)

ditu disko (8); dituen disko (11); du disko (18); du disko berria (8); duen disko (19); dute disko (10); eta disko (74); eta disko azoka (6); eta disko bat (12); grabatutako disko (5); hainbat disko (14); hiru disko (25); izeneko disko (6); lau disko (9); lehen disko (10); lehenengo disko (8); liburu eta disko (24); milioi disko (11); milioi disko saldu (5); nire disko (6); oso disko (6); sei disko (7); taldearen disko (5); zen disko (6); zuen disko (8); zuzeneko disko (20)

aurreko diskoa (9); aurreneko diskoa (5); azken diskoa (31); azken diskoa aurkeztuko (8); azkeneko diskoa (12); bakarkako diskoa (5); bakarkako lehen diskoa (5); bere azken diskoa (10); bere bigarren diskoa (12); bere lehen diskoa (10); bere lehenengo diskoa (5); bigarren diskoa (50); bigarren diskoa kaleratu (10); bosgarren diskoa (5); da diskoa (14); desertore diskoa (5)

diskoa argitaratu (8); diskoa atera (16); diskoa atera du (9); diskoa aurkezteko (13); diskoa aurkeztuko (38); diskoa aurkeztuko du (32); diskoa da (29); diskoa egin (10); diskoa egiteko (15); diskoa entzun (5); diskoa ere (6); diskoa eta (8); diskoa grabatu (23); diskoa grabatu zuenetik (5); diskoa grabatzeko (16); diskoa grabatzen (9); diskoa izango (10); diskoa izango da (7); diskoa kalean (10); diskoa kaleratu (82); diskoa kaleratu berri (10); diskoa kaleratu du (33); diskoa kaleratu eta (6); diskoa kaleratu zuen (9); diskoa kaleratu zuenetik (7); diskoa kaleratuko (21); diskoa kaleratuko du (16); diskoa kaleratzeko (5); diskoa osatzeko (5); diskoa osatzen (9); diskoa osatzen duten (6); diskoa plazaratu (7); diskoa prestatzen (6); diskoa zabaltzen (5); diskoa zuzenean (6)

dituen diskoa (8); du diskoa (25); duen diskoa (9); dugu diskoa (5); dute diskoa (20); estreinako diskoa (6); eta diskoa (18); grabatu du diskoa (6); grabatu dute diskoa (7); hirugarren diskoa (18); hurrengo diskoa (5); izeneko diskoa (6); laugarren diskoa (11); lehen diskoa (64); lehen diskoa atera (6); lehen diskoa kaleratu (10); lehenengo diskoa (36); lehenengo diskoa kaleratu (7); osatutako diskoa (5); taldearen lehen diskoa (5); zuen diskoa (19); zuten diskoa (7); zuzeneko diskoa (13)

azken diskoan (11); azkeneko diskoan (5); bere lehenengo diskoan (6); bi diskoak (5); bigarren diskoak (5); bigarren diskoan (11); da diskoan (9); desertore diskoak (5); dira diskoan (5); diskoak entzuten (9); diskoak ere (9); diskoak eta (16); diskoak ez (6); diskoak grabatu (9); diskoak grabatzen (6); diskoak oso (5); diskoan azaltzen (5); diskoan bezala (5); diskoan ere (5); diskoan mikel (13); diskoan mikel lizarralde (12); diskoan parte (14); diskoan parte hartu (11); ditu diskoak (10); ditu diskoan (6); du diskoak (5); dute diskoan (10); eta diskoak (36); eta diskoan (5); hurrengo diskoan (5); lehen diskoak (5); lehen diskoan (15); lehenengo diskoan (21); liburuak eta diskoak (10); parte diskoan (7)

aurreko diskoarekin (7); aurreko diskoetan (10); azken diskoko (6); bi diskoekin (5); da diskoaren (14); diskoarekin alderatuta (6); diskoaren aurkezpena (5); diskoaren grabazioa (5); diskoaren izenburua (5); diskoen artean (7); diskoko abestiak (5); diskoko kantuak (13); diskoren bat (8); diskorik grabatu (12); diskorik kaleratu (6); diskorik onena (7); diskorik onenaren (6); eta diskoaren (7); eta diskoen (14); liburuen eta diskoen (8)

azken diska (11); bere diska (21); bere diska berria (18); bere lehen diska (8); bi diska (16); bi diska berri (6); bigarren diska (9); da diska (12); da diska hau (5); diska bat (26); diska bat ere (7); diska berri (50); diska berri bat (15); diska berria (39); diska berria aurkeztuz (8); diska berriaren (7); diska bikoitz (6); diska eta (15); diska eta liburuen (8); diska hau (22); diska hori (7); diska hunen (5); diska huntan (11); diska plazaratu (10); du diska (7); duen diska (6); en diska (5); eta diska (28); eta diska berri (6); euskal diska (6); euskal diska eta (6); hiru diska (5); hirugarren diska (8); lehen diska (30); lehen diska bat (5); liburu eta diska (17); ren diska (5)

dizka bat (3); dizka berri (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus