Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

diskretu (Egungo testuen corpusean 1.743 agerraldi; orobat diskret g.er. eta diskreto Egungo testuen corpusean 110 agerraldi) 1 izond elementu kontagaiez edo etenez osatua, jarraitua ez dena.

Plastikaren azterkizuna ez baita, izan ere, elementu diskretuz, etenez eratzen diren sistemak, continuum bat baizik, progresiboki, gradualki aldatuz doazen elementuak baizik. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 247. orr.

Hori guztia kopuru diskretuaren generoko akzidenteak direlako, horrelako akzidenteak jasotzeko gai diren izakiek lortzen dituztenak. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 141. orr.

2 zuhurra, zentzuduna.

Gizon diskretuaren zilegitasuna. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 138. orr.

Pertsona diskretuak dira, pazientzia santuaz entzuten dituzte zabaltzen diren zurrumurruak. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 86. orr.

Pertsona diskretua naiz eta zure sekretua ongi babestuta dago. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 20. orr.

Oso andre diskretua zen eta oso dotorea, eta horrelako lan bat gogoz hartuko nukeela esan nuen neure artean. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 12. orr.

Ah!, debozio hori erremedio hauta da -egiten zuen hasperen kalonjeak- eta zu bezalako pertsona beneragarri eta diskretu batek, Coppequesne, hari sakrifikatu behar dio Anastasiaren maitasuna. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 96. orr.

3 nabarmentzen ez dena.

Kristauen taldekoa zen Arrigain, baina ez zen ibiltzen fede horren nabarmenkerian: apala izaki, diskretua, euskaldunen lege zaharrean. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 50. orr.

Neskamea sukaldea txukuntzen ari da, edo arropa lisatzen, ez da nabarmentzen, hagitz diskretua da bere lanean. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 189. orr.

Ikusezina bazina baino diskretuago ibili beharra dago hemen, ahotsa altxatzea edo protesta edo neurriz kanpoko poza eta, oro har, nabarmentzen den ezein jokabide dutxa hotzarekin apaltzen baitute. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 48. orr.

Oraindik fitxatu gabea izanagatik, oso bizitza diskretua zeraman. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 17. orr.

Batzar «diskretuak» izango dira, baina ez ezkutukoak. Berria - Euskal Herria   2006-04-22

Emakumeek, alderdi edo sindikatu batekoak edo bestekoak izan, urte asko daramatzagu lan diskretu eta isilean. Berria - Euskal Herria   2006-04-02

Muzindu ez zedin, barre egin nuen, baina algararik gabe, barre diskretua. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 322. orr.

Banekien halaber, azken garaietan, karitatezko egite eskuzabal baina diskretuetan agertu izan zela delako sentikortasuna. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 33. orr.

Ez nien garrantzirik ematen haren balizko jostaketa lizunei, izatekotan ere diskretuak baitziren. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 22. orr.

Espanturik gabeko dotorezia diskretu baten adierazle da, izan ere, erakusketa osoa. Berria - Kultura   2006-05-02

Soineko urdin ilun diskretu batean biltzen zuen bere gorputz biribildua. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 250. orr.

Ebe, leku diskretuagoa zelakoan, bertan sartu zen behar fisiologikoak asetzearren. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 201. orr.

Eta lekua diskretu samarra zenez, musuka errabiatuan hasi ginen. Txillardegi   «Labartzari agur» - 66. orr.

Baita igorlearen eta hartzailearen arteko harreman onek onartzen duten umore diskretuzko zertzelada arina ere. 16956

Inez atarian agurtu eta zuhaitz diskretu bat bilatu nuen maskuria husteko. 16957

4 (adizlagun gisa)

Parlamentari eledun berriak bere egitekoan zelan moldatzen ziren ikustea: hitz bat edo bitan definitzearren, Aintzane Ezenarro txukun, Unai Ziarreta zurrun, Nekane Erauskin hieratiko, Maria San Gil demagogo, eta Jose Antonio Pastor diskretu baina sendo. Berria - Harian   2005-06-23

5 diskretuxeago

Izan ere, bere ibilerak gorabehera, bere "partidak" gorabehera, diskretuxeagoa izan balitz, Donatienen zorigaitzen katea ez zen hain luzea izango. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 19. orr.


hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

diskreten aholkuaz (3); diskretoak izan (3); diskretu bat (3); diskretu eta (4); diskretua izan (3); era diskretuan (3); eta diskretoa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus