Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

diskrezio (Egungo testuen corpusean 1.567 agerraldi; orobat diskrezino g.er. eta diskrezione g.er.) 1 iz nabarmentzen ez denaren, zuhur aritzen denaren nolakotasuna edo jokaera.

Diskrezio hori eskertzen dio, arreta bereziz zaintzea, baina aldi berean uretatik ateratako beste edozein narrasti umezurtz zainduko lukeen prestutasun arruntarekin. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 54. orr.

Baldintzei dagokionez, nire diskrezioa segurtzat jo dezakezue; baina lana eta zuhurtasuna, azken hau bestea bezainbeste, ez dira merke saltzen gaur egun. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 144. orr.

Suhiaren ibilerak gorabehera, diskrezioa gordetzeko gai izan zen ezkontzako lehen urteetan. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 19. orr.

Diskrezioa eskatu dute manifestua lantzen ari diren emakumeek. Berria - Euskal Herria   2006-02-24

Gobernuak baduela «zenbait informazio» hori ziurtatzeko, baina «zuhurtziagatik eta diskrezioagatik» ezin ditu zabaldu informazio horiek. Berria - Euskal Herria   2006-02-11

Itxurak ere ez dio laguntzen diskrezioan [...] bi metroko mutila edozeinek ikusten du-eta urruti egonda ere. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 146. orr.

Gehiengoak larderia eta eta oldarkeria du, gutxiengoak diskrezioa. Berria - Mundua   2004-02-01

Diruaren laguntzaz eta harreman onak izanez gero, bazegoen erabateko diskrezioaz beharrezko mediku-zaintza lortzea. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 277. orr.

Piano musika eme bat zeukaten giroa gozatzeko; argi leun, zeharkakoak mahai bakoitzari intimitate eta diskrezioa emateko. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 83. orr.

Burgoiak ziren, sinesten zuten honetan edo hartan, ohorean, gizakien bertuteetan, diskrezioan, bakardadean, emandako hitzean, eta baita emakumeengan ere. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 78. orr.

2 (izenondoekin)

Nik kontrako txosten bat bidali nuen operazioaren arriskuak agerian utziz, eta diskrezio osoa aginduz erantzun zidaten. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 53. orr.

Ordu laurden geroago Teresa azaldu zen, diskrezio handiz jantzita, paradarako apropos. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 115. orr.

Geroago, diskrezio handiagoz eta laburrago, gizonaren aurpegiari erreparatu nion. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 163. orr.

Komunetako leihoak ziren iheslariak diskrezio handienarekin ateratzeko bidea. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 38. orr.

Eta aurrea hartu zizun erantzunik eskatu barik [...] pausaje harroan, lagun batek uste zion diskrezio apurragatik mindua. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 35. orr.

Txoko batean Hideki Yukawa fisikaria zegoen, bere isiltasun eta diskrezio japoniarrarekin. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 98. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Diskrezio-arau guztiez trufatu beharra: paper pertsonaletan induska ibiltzea, esku-poltsak zabaltzea, niri zuzendu ez zen posta ireki eta irakurtzea. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 27. orr.

Diskrezio eta seriotasun giroan. Berria - Ekonomia   2004-05-19

4 diskrezioz ik diskretuki.

Diskrezioz ezkontzekoak ziren, Londresen. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 149. orr.

Ramírez kapitaina, diskrezioz ibiltzen ahalegintzen zen arren, ondo ezaguna zen inguru hartan. hasieratik diskrezioz jokatu dugu, eta aurrera ere horrela jarraitu behar dela uste dugu. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 48. orr.

Prozesuan EAJk Espainiako Gobernuarekin «diskrezioz eta leialtasunez» lan egingo duela adierazi zion Erkorekak Zapaterori. Berria - Euskal Herria   2006-04-19

Laurogeita hamarretik gora urte zituela hil zen, diskrezioz eta duintasunez. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 31. orr.

· Leiho aldera jiratu du burua, baina ez lotsaz edo nire begirada eraman ezinez, diskreziozko jarrera batez baizik. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 164. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

diskrezio osoz (11); diskrezioa apurtu (3); diskrezioa eskatu (3); diskrezioa eta (3); diskrezioz egin (4); diskrezioz egin behar (3); diskrezioz eta (7); eta diskrezio (8); eta diskrezioa (9); eta diskrezioz (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus