Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

diskurtsibo 1 izond diskurtsoarena, diskurtsoari dagokiona. ik diskurtso 4.

Lotura diskurtsiboak egiten ez dakien baten ahulezia. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 251. orr.

Jarrera diskurtsiboa, ez miresle edo kontenplatzaile soila, prozedura lexiko eta fonetikoekin indartzen du. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 15. orr.

Konparazioa Lukrezioren osagai diskurtsibo nagusietakoa da. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 15. orr.

San Agustinenak izan edo Rousseau-renak izan, Konfesioak gertakizun diskurtsiboan oinarritzen dira, aitortza beti hizkuntzaren baitako ekintza ahozkoa baita. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 100. orr.

Gure sintaxia kontrara dagoelako antolatua, "sintaxi informatibo-logiko-diskurtsiboak" eskatuko lukeenaren beste aldera. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 173. orr.

Eremu diskurtsiboaren azterketa oso bestela dago orientatua; kontua da enuntziatua atzematea bere gertatzearen estutasunean eta singulartasunean. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 35. orr.

Baina batasun diskurtsibo hau, bestalde, homogeneoa eta modu uniformean aplikagarria al da? Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 29. orr.

Denbora ez da adigai diskurtsiboa edo orokorra, deitzen zaion moduan, baizik eta sentsuzko begiespenaren forma hutsa. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 47. orr.

2 ez-diskurtsibo izond

Zer motatakoa da aprioriko intuizioa? ez-diskurtsiboa dela diote razionalistek. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 112. orr.

Arkeologiak, horrela, harremanak agerrarazten ditu eraketa diskurtsiboen eta eremu ez diskurtsiboen (erakundeak, gertaera politikoak, jarduteak eta prozesu ekonomikoak) artean. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 185. orr.

Historia naturala, gramatika orokorra eta aberastasunen azterketa modu analogoan osatu dira eta hirurak XVII. mendean zehar; baina aberastasunen azterketaren eraketa-sistema lotuta zegoen baldintza eta jardute ez diskurtsiboen kopuru handi bati (salgaien joan-etorria, moneta manipulazioa eta bere ondorioak, merkataritzaren eta manufakturen babes-sistema, moneta bihurtutako metal kopuruaren oszilazioa). Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 199. orr.


 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus