Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

disposizio (orobat disposizione g.er.) 1 iz antolaera, kokaera.

Disposizioa gauzak modu egokian jartzea da eta, kalitatearen bidez, konposizioan obraren egikera dotorea lortzea. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 530. orr.

Batasunak «jarrera irekia eta disposizioa berresten du abertzaleak aho batez mintza» daitezen. Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Arkitekturan egiten diren lanak hauek dira: erregulaketa, grekoek taxis deitzen dutena; disposizioa, grekoek diathesis deitzen dutena, neurriratzea, proportzionatzea eta egokitzea, eta administrazioa, grekoek oeconomia deitzen dutena. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 530. orr.

Liburu honetan leku publikoen disposizioari buruz arituko naiz. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 2150. orr.

Eta, hemen eta munduko parte honetan, ni biktima hori izaiteko disposizionean nagok, baita martirioaren palma eta koroa irabazteko ere, baldin beharrezkoa bada... Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 567. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Disposizio-motak grezieraz ideae deitzen dira, eta hauek dira: traza (ichnographia), altxaera (orthographia) eta perspektiba (scaenographia). Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 530. orr.

3 jarrera, prestasuna.

Virginiak lan egiten zuen kafetegira joan eta zuzen galdetu beharrean, jarri beharrean berarekin aurrez aurre, begiz begi, eta ikusi istant bakar batean nireganako zeukan disposizioa, postal batez baliatzen nintzen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 344. orr.

Disposizio berberak eduki behar nituzke itsasoz bestalde aurkitzen denarentzat ere, nahiz eta etsaia izan. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 88. orr.

Biolentziaren arazoari soluzio bat bilatzearen eta bilatzeko izpiritu edo disposizioaren arazoarekin. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 18. orr.

4 (filosofian)

Proposizioa ez naiz maneiatzen ari, baina onartuko nuke agertuko balitz; hau da, haren ustea izateko disposizioa dut, prest nago-. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 106. orr.

Zail da jakiten disposizioak zer diren edota disposizioen analisirik egokiena baldintzazko analisi murriztailea den. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 190. orr.

Disposizio bat zertan datzan esan nahi dugunean ezinbestekoa da adieraztea disposizio hori omen duen objektuak zer nolako joera edo jokabidea izango duen baldintza zehatz batzuen pean. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 178. orr.

Bi ezaugarri aipatu ditugu: erantzunaren mendeko disposizioak, disposizio guztiak bezalaxe, ahalmenak dira eta, gainera, subjektu baten erantzunaren mendekoak dira. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 179. orr.

Ildo horretan, disposizioei (eta Lockeren propietate bigarrenei) "ahalmenak" esaten zaie. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 178. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egiteko disposizionean (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus