Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

distiratu [197 agerraldi, 67 liburu eta 2 artikulutan; Egungo testuen corpusean 681 agerrald; iorobat disdiratsu g.er.) 1 du ad distira egin. ik dirdaitu; dirdiratu.

"Distira beza argiak ilunpetan" esan zuen Jainkoak berak piztu du argia gure bihotzetan. Elizen arteko biblia   2 Ko 4,6

Urrezko erlojuak distiratu egin zuen eguzkipean. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 40. orr.

Puntu honetan du distiratzen argiak; eta beste inon ere ez hemendik kanpo. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 48. orr.

Jakintsuek ortziak bezala distiratuko dute, eta besteei bide zuzenetik ibiltzen lagundu dietenek izarrak bezala betierean. Elizen arteko biblia   Dn 12,3

Bi gizon ikusi zituen fusilez armatuak, oso modu itsusian distiratzen zuten baionetekin. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 173. orr.

Zorigaitzez gure bekatuek merezitu zuten, Espainietako aldeetan kristau fedeak gehienik distiratzen zuen denboretan, Aita Sainduak atera zezan, sekulan agertu beharko ez zen gutun bat. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 37. orr.

Zeruko hirian aingeru eroriek hutsik utzitako lekuak, birjintasuna gordeko dutenek eta beren kastitateagatik distiratuko dutenek beteko dituzte zuei esker. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 938. orr.

Teologo bezala distiratu zuen alabaina Carranzak Kontzilioan eta Aita gehienak harritu ziren preso sartu zutelarik. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 24. orr.

Gupidaren antzeko zerbaitek ere distiratzen zuen prostitutaren begi harroetan. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 145. orr.

Ororen begietan distiratzen dute esker oneko malkoek... Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 198. orr.

Begien ordez, bi izpik distiratzen zuten zure begi-zuloetan. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 142. orr.

Itxaropen-izpi batek distiratu zuen bat-batean. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 522. orr.

Distiratu egiten dik, Dan. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 99. orr.

-Nolanahi ere, zerbaitetaz hil beharra dago- distira burugabez distiratu zuen haren begiradak-.   - 380. orr.

Agian garaztar jakintsun horren omenak berriz distiratuko du, duela lau mende bezala. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 203. orr.

Eguzkiak zure bihotzean hainbeste distiratzen du, haren izpiak hain dira indartsuak, non zure buruan diren lainoak desagerrarazten dituen. Herria   2003-04-24

2 (da aditz gisa)

Landa loretsuak kolore mardulez distiratu ziren eta deneriko zuhaitzei bide eman zitzaien, aske eta airea zulatuz. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 351. orr.

Bokarta-olioaren arrasto mehe bat distiratzen zen haren ezpainpean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 167. orr.

Ikaragarri distiratu zitzaizkion begiak ekialdera so egitean, zeru ertz trinko hura zulatu nahi izan balu bezala. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 125. orr.

Urrezko hagina zimiztaren itzal ubelarekin distiratu zen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 158. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Halakoa izaten da erien bistan ageri diren haluzinazio ñabar eta engainagarrien kasua, eta gauza oso distiratuen edota ñimiñoegietan begiak ezartzen dituztenena, "ikusmenaren izpiritua" ahultzen zaienean. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 84. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus