Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

distraitu (Egungo testuen corpusean 357 agerraldi; orobat distraidu g.er.), distrai, distraitzen 1 da/du ad arreta galdu edo galarazi. ik oharkabetu.

Baina ez hadi distraitu, lanean ari hintzen eta lanean segi behar duk. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 386. orr.

-Zer koaderno? -galdetu zuen Gegenbauerrek, distraituta. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 127. orr.

Hortaz... hortaz, autobus hau -jarraitu zuen bizkor, Stan distraitzeko itxaropenez- noranahi joaten dela esan duzu? Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 34. orr.

Ilararen buruan sortu zen zirriparrak distraitu egin zuen, ordea. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 122. orr.

Sarritan, bulegora sartzen zenean, egiaztatzen zuen doktorea distraiturik egon zela edozein gauzarekin eta itxaroten eduki nahi izan zuelako ez zuela lehenago hartu. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 245. orr.

Beti gertatzen zaidan moduan, beste liburu batzuek distraitu naute liburutegian eta hiru ordu eman ditut Koldo Mitxelenan. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 68. orr.

2 era atseginean denbora pasa edo pasarazi.

Eta Harry bakarrik utzi zuten, beso bigun eta erorian zuen minaren zaztadetatik distraitzeko lagunik gabe. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 150. orr.

Negua iritsi zenean, gau luze hotzek etxetik kanpo distraitu eta denbora pasatzeko babesleku bat bilatzera behartu zuten Hurtado. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 222. orr.

Rosak askotan Dumasen eleberriak eta Bécquerren poesiak irakurtzen zizkion zaurituari, distraitzeko. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 126. orr.

Gomazko pilotaren boteak distraitu egiten zuen Matias nerbioso zegoenean edo bere burua lekuz kanpo sentitzen zuenean. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 11. orr.

Paul D etorri eta hurrengo goizean egongelan belauniko, Sethe distraitu egin zen bi lauki laranja haiekin, 124a leku mortua zela adierazten zuten haiekin. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 68. orr.

Berak sarrarazi zuela gnomoa jendea distraitzeko. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 165. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Keinu dotore distraitu harekin. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 136. orr.

Irakurtzea, ikastea eta irratia entzutea beste zerekin distraiturik ez baitugu izaten guk. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 118. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

distraitu egin (3); distraitu egiten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus