Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

doktore (orobat doktor) 1 iz unibertsitate ikasketa sail batean maila gorena lortu duen pertsona.

-Esan diot, ordea, doktore jauna hemen dagoela!  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 159. orr.

Zer moduz zaude, doktore andrea, doktore andrea izan beharrean doktore jauna balitz ezberdina izango zen, errazagoa, dudarik gabe.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 257. orr.

Utzidazu gogoratzen, Rassool doktore andrea", dio Mathabane-k, "ez dagokigula guri zigorrak ezartzea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 68. orr.

Doktore emakume bat dugu nobelako protagonista nagusia.  Berria - Kultura   2006-01-03

Hortaz, Pangloss doktore hilezkorraren hitzak aipatuz, guzti-guztia hoberako gertatu zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 326. orr.

Baina doktore noble eta handi batek dio: [...].  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 103. orr.

Stanford Unibertsitateko Jordan doktore iktiologo ospetsuak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 184. orr.

Aita Bartolome elizako doktore jakintsua da.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 371. orr.

Laburdurak zehazki Legum Doctor (Zuzenbideko Doktore) adierazten du.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 296. orr.

Arturo Rebollo Bideetako, Ubideetako eta Portuetako Ingeniaritzan doktore da, bai eta geologoa ere.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 24. orr.

Siena hirian, teologia santuan doktore zen erlijioso batek, ulertzen oso zailak ziren Idazki Santuko zenbait pasarteri buruz galdetu zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 807. orr.

-Fisikan doktorea Cambridgeko Unibertsitatean, elektrokimikaren inguruko tesi batekin.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 172. orr.

Bera eta senarra Andrew Levitt izeneko kirurgia plastikoko doktore baten adiskide egin ziren.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 56. orr.

Deiturarekin eta ondasunekin batera hartu zuen herentzian haien titulua ere; haren familian doktore ziren aitaren ondoren semeak, aitaren ondoren semeak Héraclius Gloss deitzen ziren bezalaxe.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 31. orr.

Bederatzi urte geroago, aldiz, agindu zahar horrek ez du Sorbonako Doktoreen Kontseilua ikaratu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 20. orr.

2 irud/hed

Harold Shipman 'Herio doktoreak' artatutako 215 gaixoren heriotza ziurtagiriak sinatu zituzten medikuek, eta arduragabekeriaz jokatzea leporatzen die orain epaileak.  Berria - Gaiak   2004-09-01

Egia erdiaren maisua eta gezur osoaren doktorea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 140. orr.

3 medikua.

Ene hortzak azter ditzazun ekarrarazi zaitut, doktore jauna.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 219. orr.

Erresonantzia magnetikoak aztertu ditu Ibáñez doktoreak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 21. orr.

Eta doktore hura, amarekin xuxurla batean hizketan, amaren erreguei entzungor, burua ezezka mugituz... eta betaurreko biribil haiek, ebaketa gelako argi itsugarrietan dir-dir.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 106. orr.

Goiz erdian etorri da doktorea ohiko bisita egitera, eta etxera bidaliko duela esan dio gaixoari.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 45. orr.

Defentsak oraindik ere baxu samar, baina, aurreko analisiaren aldean, hobeto zituela esan zien Domínguez doktorearen ordezkoak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 202. orr.

Zoroen, doktorearen eta erizainen arteko harremanak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 10. orr.

Bai kalezuloan bai ingurumarietan "doktore" esaten zioten, eta seguruenik berau zen gaixoek halako titulua emana zioten bakarra.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 21. orr.

Haren laguntzailea, Joseph Mengele doktore zorigaitzean ospetsua, SSetako kapitaina eta Auschwitz-eko medikua, Verschuer-en agindupean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 156. orr.

Asteartean Oosthuizen doktore albaitaria etorri arte itxarotea dauka, baina gaixo hau antzu geratuko da edonola ere, eta nahi izango ote du emakume honek aker antzurik?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 110. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kondenatu eta kendu ziotenetik doktore titulua eta abokatutzan jarduteko eskubidea [...].  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 157. orr.

Franz Kafkak 1906ko ekainaren 18an jaso zuen Zuzenbidean Doktore titulua, eta, urtebeteko praktika judizialak egin ondoren, 1907ko urriaren 1ean hasi zen Assicurazioni Generali izeneko aseguru etxean lanean.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 69. orr.

Andresek ez zuen eztabaidan hasi nahi izan, eta Madrila joan zen, Doktore-mailarako ikasgaien azterketak egin zituen, eta Valentzian idatzia zuen tesia irakurri zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 156. orr.

Maiatza hurbiltzen ari zela, Doktore azterketa egitera Madrila zihoala esan zion Andresek arrebari.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 156. orr.

Hübel -medikuntza-ikasle nagia-, eta Rübsam doktorea, doktore lanak aspaldi utzi zituena.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 156. orr.

Bost doktore sari berezi eman ditu Nafarroako Unibertsitateak.  Berria - Gaiak   2006-01-20

Jaun serio, beltzez jantzi, betaurrekodun, doktore-itxurakoren baten eta apaiz hezur-huts, sotana saretuz jantziren baten artean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 54. orr.

4 judutarren legea erakusten zuen irakaslea; kristautasunaren dogmak azaltzen dituen teologoa.

Gure Legeko doktorerik ospetsuenen esanetan.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 38. orr.

Rabbik halako doktorearen hitzak halako kasuan ontzat eman ditu.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 40. orr.

Siriar hitz horrekin egileak Talmudaren garaiko doktoreak adierazten ditu, kaldear edo siriar hizkuntza (arameera) erabiltzen zutenak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 253. orr.

Nire adinekoa-edo zelarik, burutsu eta adimendutsu zen Jesus, sinagogako doktoreen doktore eta jakintsuen jakintsu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 100. orr.

Eta maisu haien bidez ezagutu nituen maisuen maisu ziren Elizako jakintsu eta doktoreak -jondone Agustin Hiponakoa, edo jondone Tomas Akinokoa, konparazione, [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 381. orr.

5 doktore gradu

Vienako Unibertsitatean, doktore gradua lortzeko aurkeztu zuen tesia Palestinako Itsaso Hilean dagoen gatzari buruzkoa zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 257. orr.

Doktore gradua lortu ondoren edo lortzear dagoela, laguntzaile gisa has daiteke ikertzaile berria bere prestakuntzaren bigarren aldian.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 121. orr.

6 doktore tesi (39 agerraldi, 9 liburu eta 18 artikulutan; ETCn 841 agerraldi) ik doktoral; doktorego 3.

Lizentzia edo ingeniari titulua eskuratzeko ikasketak amaitu ondoren, doktore tesia egin behar du ikerkuntza lanetan hasi nahi duenak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 121. orr.

Filosofian lizentziatua da eta gaur egun doktore-tesia egiten ari da Eusko Jaurlaritzaren beka batekin.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 13. orr.

Igor Horrillo farmazialaria doktore tesia prestatzen ari da depresioaren gainean.  Berria - Gaiak   2006-04-02

AEBetan defendatu zuen doktore-tesiaren itzulpena.  Berria - Kultura   2004-06-17

Doktore-tesian Helendarren Biltzarra aztertu ostean, Boterea gizarte homerikoan liburua argitaratu zuen 2002. urtean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 13. orr.

Doktore tesian Lauaxetaren iturri literarioak aztertu zituen Kortazarrek.  Berria - Kultura   2006-03-15

Hortzak estututa aritzen da proiektu guztietan, dela unibertsitateko doktore-tesian, dela lagunarteko pala-partiduetan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 146. orr.

7 doktore ondoko izlag graduondokoa.

Doktore ondoko beka baten bitartez Center for the Study of Language and Information (Stanford) ikerkuntzagunean urtebete eman zuen lanean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 11. orr.

Doktoregoa (biziaren eta kognizioaren arteko erlazioei buruzkoa) eta doktore ondoko egonaldia (Ingalaterrako Sussex-eko Unibertsitatean) egiteko, Eusko Jaurlaritzaren bekak jaso zituen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 12. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

chasuble doktore (5); chasuble doktore maitea (3); doktore andrea (3); doktore antonio casasek (3); doktore bat (6); doktore batek (8); doktore baten (3); doktore da (5); doktore delako (3); doktore eta (10); doktore gradua (5); doktore hauek (3); doktore izendatu (3); doktore izendatuko (4); doktore jauna (16); doktore jaunaren (4); doktore maitea (4); doktore tesi (4); doktore tesia (17); doktore tesia egiten (4); doktore tesiak (3); doktore tesian (8); doktore titulua (8); doktore titulua izatea (4); edo doktore (3); egindako doktore (3); egun doktore (3); egun doktore tesia (3); elizako doktore (3); erpurutxo doktore (3); eta doktore (12); funtzionario doktore (5); honoris causa doktore (11); irakasle doktore (3); rassool doktore (3); walden doktore (5); zen doktore (5); zientzietan doktore (3); zuen doktore (6); zuen doktore tesia (3); zuzenbidean doktore (3)

batez doktorea (3); becker doktorea (3); buxi doktorea (22); chasuble doktorea (18); doktorea bera (3); doktorea bere (11); doktorea da (26); doktorea ere (4); doktorea eta (28); doktorea eta biok (5); doktorea etorri (3); doktorea ez (11); doktorea ez zen (6); doktorea izan (3); doktorea izan zen (3); doktorea zen (7); erpurutxo doktorea (3); eta doktorea (7); filosofian doktorea (8); filosofian doktorea eta (3); fuhrmann doktorea (5); gloss doktorea (14); herio doktorea (4); ingeniaritzan doktorea (3); jaun doktorea (3); jekyll doktorea (3); kutz doktorea (7); kutz urta doktorea (3); lloyd doktorea (5); maria sara doktorea (26); psikologian doktorea (3); sara doktorea (26); schenker doktorea (8); shevirev doktorea (10); sousa doktorea (3); townsend doktorea (4); urta doktorea (3); walden doktorea (19); xang doktorea (3); zen doktorea (15); zuen doktorea (4); zuzenbidean doktorea (3)

aldaba doktoreak (5); baina doktoreak (6); bilbao doktoreak (7); buxi doktoreak (12); casado doktoreak (3); chasuble doktoreak (6); corgean doktoreak (3); dio doktoreak (4); doktoreak barre (4); doktoreak bere (12); doktoreak deitu (3); doktoreak dira (6); doktoreak ere (6); doktoreak esan (10); doktoreak eta (6); doktoreak ez (15); doktoreak ez zuen (6); doktoreak hasperen (3); doktoreak hitz (3); du doktoreak (4); erantzun dio doktoreak (3); eta doktoreak (12); fuhrmann doktoreak (15); funtzionario doktoreak (10); funtzionario doktoreak dira (4); gloss doktoreak (6); heras doktoreak (10); johnson doktoreak (3); kutz doktoreak (10); las heras doktoreak (10); maria sara doktoreak (18); orbe doktoreak (3); rabinowitz doktoreak (4); sanchez doktoreak (3); sara doktoreak (18); schenker doktoreak (6); shevirev doktoreak (20); sousa doktoreak (6); walden doktoreak (22); xang doktoreak (4); zen doktoreak (4); zion doktoreak (3); zuen doktoreak (15)

azkue doktorearen (4); chasuble doktoreari (4); doktorearekin batera (3); doktorearekin hitz (4); doktorearekin hitz egin (3); doktorearen begiak (3); doktorearen eta (7); doktorearen etxera (4); doktorearen hitzak (6); doktorearen zain (3); doktoreari buruz (3); eta doktorearen (4); eta doktoreari (3); fuhrmann doktoreari (4); halako doktorearen (4); heras doktorearen (4); herio doktorearen (3); johnson doktorearen (3); las heras doktorearen (4); maria sara doktorearekin (5); maria sara doktorearen (8); sara doktorearekin (5); sara doktorearen (8); schenker doktorearekin (3); schenker doktorearen (9); shevirev doktorearen (6); shevirev doktoreari (7); walden doktorearen (12); walden doktoreari (4); xang doktorearen (4); xang doktorearengana (3); zion doktoreari (6)

doktoreek bedeinka (4); doktoreek bedeinka bedi (4); doktoreen botoek (3); doktorek eman (3); doktorek eman diote (3); funtzionario doktoreek (3); funtzionario doktoreen (13); funtzionario doktoreen botoek (3); funtzionario doktorek (4); funtzionario doktorek eman (3); zenbait doktorek (3); zuten doktoreek (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus