Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

durduzatu (6 agerraldi 4 artikulutan; ETCn 725 agerraldi; orobat durduratu g.er.), durduza(tu), durduzatzen 1 da/du ad asaldatu, txunditu, gogoa nahasi.

Erdi Arotik Aro berrira iragaitean, ordea, XVI. mendean Ameriketako Luberriak agertu zirelarik eta, gero, mundu biribil osoaren itzulia lehen aldikotz egin zelarik, durduzatu ziren Valladolideko eta Salamancako unibertsitateetako irakasle nagusiak, bai eta orduko errege, enperadore, artzapezpiku eta aita sainduen aholkulariak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 24. orr.

Ez genuen aurkituko nehongo gizonik ez emazterik, ez enbaxadorerik ez bankaririk [...] aita saindu hark, batere durduzatu gabe, bakoitzari bere ofizioko azken hitza emanen ez zionik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 90. orr.

Ez nintzen durduzatu, bezperako gorroto zamaz hustu behar nuelako lehen baino lehen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 25. orr.

Pariseko giroak arrunt durduzatzen ninduen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 80. orr.

Durduzatu nauzu alabaina zure ametsetako andre horrekin.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 15. orr.

Karrikara zenean jende-mugimendu bereziak durduzatu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 60. orr.

Haren behako tzar bitziak durduzaturik utzi ninduen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 39. orr.

· Holakoen aitzinean durduratzen hasia da ezin hunkitua iduri zuen erresuma haundi hori, araberako neurriak hartuz preseski.  Herria   2005-11-10

Hala ere, Kode Zibil ona sor al zitekeen Frantzia bera durduzatzen zuten krisi politikoen artean?  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 40. orr.

2 irud/hed

Hark du, soilik hark, emakume aingerutar horren segurantza durduzatu.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 146. orr.

Naturaren harramantzek ez dute bakardadea durduzatzen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 66. orr.

Zein eskubidez zatoz nire lasaitasuna durduzatzera?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 176. orr.

Emakume hori berez da herabetia; hasieran, etengabe dudatzen zuen bere zorionaz, eta duda hori aski zuen bere zoriona durduzatzeko: hala non doi-doia hasia naizen hauteman ahal izaten noraino heltzen den nire ahalmena alor horretan.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 434. orr.

3 (era bururuta izenondo gisa)

Gizakitxo durduzatuaren neurosi indibidual jasanezina gainditzeko, aginduak eta debekuak "neurosi kolektibo" baten indar absolutuarekin nola bermatzen dituen gizarteak, aspalditxo erakutsi zuen Freudek.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 176. orr.

-Joyce? -isildu egin nintzen une batez halako harridura durduzatu batekin-.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 108. orr.

Baina zergatik egin behar diote autopsia? -erran zuen amak ahots durduzatu batekin.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 40. orr.

Kolerak hartutako ahots apal durduzatuz mintzatu zitzaion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 237. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrunt durduzaturik (3); batere durduzatu (5); batere durduzatu gabe (5); durduzatu egin (3); durduzatu eta (3); durduzatu gabe (7); durduzatu zuen (4); durduzatzen zen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus