Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskari 1 iz eskatzea, eskaera. ik eskabide.

Altzariak konpontzeko eskariak neuzkan, eta jabeek etengabe deitzen zidaten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 136. orr.

Lehen eskariak barne-argia eskatzen du, bihotz-barnean jartzen baita jokoan gizakiaren bizitza.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 66. orr.

Ez beldurtu, Zakarias, entzun du Jainkoak zure eskaria.  Elizen arteko biblia   Lk 1,13

Epaileak ez du edozein eskari onartzen -zoro batek, besterik gabe, bere umearen aitatasuna edonori leporatzen diona, kasu-.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 242. orr.

Jainkoak Learen eskaria aditu zuen: haurdun gertatu eta bosgarren semea eman zion Jakobi.  Elizen arteko biblia   Has 30,17

Aita dohatsuak onginahiz hartu zuen eskaria.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 761. orr.

Izan bitza gau eta egun bere aurrean Jaunak, gure Jainkoak, nik egin dizkiodan eskariok.  Elizen arteko biblia   1 Erg 8,59

Munduari eskari bat igortzeko bilduak zirela iruditzen zitzaidan, erregu bat oihukatzeko, geroago, gauzak hobeto ulertzen direnean, egin ahal izango den gauza bat eskatzeko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 373. orr.

Nazioarteko Gurutze Gorriak Hussein ikusten uzteko eskaria egin zuen atzo, bere preso baldintzak aztertzeko.  Berria - Mundua   2004-01-11

Martxoan eskari bera egin zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-01-08

Jaunak erantzun zion Samueli: "Onar iezaiezu eskaria eta eman erregea".  Elizen arteko biblia   1 Sm 8,22

Manifestariek eskaria helarazi zioten Max Brisson Hautetsien Kontseiluko Hizkuntza gaietarako arduradunari.  Berria - Euskal Herria   2004-09-07

Gure eskaria kontutan hartuko duzuelako asmotan deneri esker beroenak.  Herria   2005-12-01

Ukatu egin zioten eskaria, behin eta berriz.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 114. orr.

Auzitegi Gorenak immunitatea kentzeko eskaria baztertu zuen.  Berria - Mundua   2004-05-29

Jokin Zaitegik egindako eskariari men eginez, Guatemalara jo zuen 1954an, Euzko Gogoa zuzentzera.  Berria - Harian   2006-01-26

Eskariari baiezkoa eman zioten futbolari gehienek.  Berria - Kirola   2004-05-18

Perdigoikada [...]: Estatu Batuetako sozialisten eskariei erantzuteko, etorkizuna prestatzen ari den argudioa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 221. orr.

Barran, berriz, aita eta Emma ari ziren, bezeroen eskariei aurre egiten.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 96. orr.

Beharrean gaudenean ez iezaiezu entzungor egin gure eskariei, baizik libra gaitzazu arriskuetatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 918. orr.

Atsegin izan zuen Jaunak Salomonen eskari hau.  Elizen arteko biblia   1 Erg 3,10

Jauna, ene Jainkoa, adi ezazu zeure zerbitzari honen otoitza eta eskaria.      - 1. orr.

Arrazoi horregatik, oharra egin gura zigun, eskaria ere esan genezake.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 80. orr.

Ez zenuen ahantziko haur hori zure eskariz hartu nuela neure gomendio.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 425. orr.

Delaware Ohioko Emakume Beltzek eskari bat idatzi zutela ni ez urkatzeko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 250. orr.

Saiatuko zela eskari hura betetzen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 59. orr.

Gure eskariak segidarik ez zuen ukan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 21. orr.

1724ko maiatzaren 24ko ediktua, Fleury kardinalaren eskariz argitaratua.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

Eskaria aurkezte hutsak ez du esan nahi inori paperak emango zaizkionik.  Berria - Harian   2005-05-11

Zerbitzu publikoetatik eskaririk heltzen al zaizue?  Berria - Euskal Herria   2004-02-01

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bere begietan eskari mutu bat irakurri nuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 197. orr.

Charles Dickens edo Walter Scott bezalakoen liburuak faltatzen ez baziren ere, idazle katolikoenak zituen eskari usuenak. Zinematografiako apailua ezin uler daiteke teknikaren eta estetikaren (forma filmikoen) alorrak eskari ideologiko batekin artikulatzen dituen zentzuan analizatzen ez bada.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 85. orr.

Haren aho itxiaren paretaren kontra egin zuen talka nire eskari isilak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 137. orr.

Beraz, Jaunagan ene seme maiteok, zuen eskari jainkotiarrei amore emanez, zuen Ordenaren Erregela -Inozentzio gure aurreko Aita santu gogoangarriak baietsia-, hemen jasotzen den eran aginpide apostolikoaz berresten dugu eta idazki honen babesez finkatzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 153. orr.

Beti ere ikasketak euskaraz egiteko eskari handiena zegoen lekuaren arabera jokatu du EHUk.  Berria - Harian   2005-02-25

Zeregin berrietan diharduzu, bizi zara, ekinean zabiltza, mugitzen zara, maila berri bakoitzaren eskari berriak betetzen dituzu.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 251. orr.

Hizketan hasi zitzaidan, poliki samar hastean, bizkorrago gero, nire eskari hitzik gabea ulertu balit bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 71. orr.

Gruaroko eskualde guztian seiehun langaberi lana ematea: ez da gehiegizko eskaria gure aldetik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 116. orr.

Motorraren hotsak isildu egin ditu guraso batzuen deiak, ozendu besteenak, azken orduko eskari ahaztu ezinezkoren bat entzunarazi beharrez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 13. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eskari-orri bat bete dut Ipar Dakotako lur-sail bat eskuratzeko; lur beltza da eta han diru pila irabaz dezakegu gariarekin.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 78. orr.

Stendhali buruz idatzi dituen lanen fotokopiak bidali behar ditu eskari-gutunarekin batera.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 105. orr.

Aitari eskari-otoitza.  Elizen arteko biblia   Ef 3,14 tit

Egoera hartan etsirik, gutun hau idatzi zien Antiokok juduei, eskari-eran.  Elizen arteko biblia   2 M 9,18

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lurretik jasotako arkatz eta koadernoaz ohar batzuk idatzi zituen: hil hasierako janari-eskaria bideratu ostaturako, iraileko botikarien kongresurako izena eman, jasotako estreptomizina-lagin berriekin frogak burutu.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 23. orr.

Errealismo desberdin horiek gizarte-eskariak, eskari ideologikoak batez ere, determinatuak dira, jakina. berbereen kultur eta nortasun eskarien oihartzun gune bihurtu zen, hasieratik, unibertsitate hori.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 196. orr.

Lau egun behar izan ditu medikuak bisita eskariei amore emateko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 117. orr.

Gaixo eta errudunaren laguntza-eskaria.  Elizen arteko biblia   Sal 38,1 tit

Errusiak zitaltzat jo du azalpen eskaria.  Berria - Mundua   2004-09-05

Villenaveren politika salatzen du eta bigarren itzulirako ez duela boz eskaririk eginen jakinarazi du.  Berria - Euskal Herria   2004-03-19

Sufritu zuten guztiek ordain bat ez, baina barkamen eskari bat jaso dute estatuaren aldetik.  Berria - Mundua   2004-12-14

Zure hau da nire bizitzan egin didaten egiazko ezkontza-eskari bakarra.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 112. orr.

Horrela saihesten zituen errebantxa eskariak -non irabazitako dirua berriro jokatu beharko zuen, alferrik eta nolanahi-.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 157. orr.

NASAko presidentearen dimisio eskaria onartu egin du Bushek.  Berria - Gaiak   2004-12-15

Jainkoari bedeinkazio-eskaria.  Elizen arteko biblia   Sal 67,1 tit

Bidaxuneko jaunak bere eskuz idatzirik egin zuen peoiarendako sari-eskaria.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 56. orr.

5 (ekonomia eta merkataritza gaietan) salgai baten galdea egotea.

Eskaintza eta eskaria, hori da dena.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 103. orr.

Hornitzaileen eta bezeroen tratuetan eskariaren eta eskaintzaren gorabeheretan suma daitezkeen estatistika-ereduak "goraldien" eta "beheraldien" segida batean adierazten ziren nabarmen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 310. orr.

Eskaria eta eskaintza ere, aldi berean, prezioen arabera aldatzen baitira.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.

Eskaintza eskariari moldatzeko.  Berria - Kultura   2004-10-06

Diruaren gorabeherek automatikoki orekatzen baitituzte dibisen eskaintza eta eskaria.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.

Saldo horren bariazio negatiboak automatikoki urritzen du diru-masa, eta, horren ondorioz, interes-tasek gora egiten dute, eta eskariak, ekoizpenak eta enpleguak berriz behera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 96. orr.

Merkatariek egiten zizkieten eskariak eskulangileei, ematen zizkieten lehengaiak eta ziurtatzen zuten jardueren koordinazioa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

Merkatu horiek, ororen gainetik, merkatarien beren topaleku ziren, eta ez azken eskariak (kontsumozkoak) eta lehen eskaintzak (ekoizpenak) bat egiten zuten lekua, tokiko merkatuen kasuan gertatzen zen bezala.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 19. orr.

Gaur egungo ikusmoldeek, aldiz, biziki azpimarratzen dute eskaintza-egiturak munduko eskariaren joeretara ongi egokitu beharra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 67. orr.

Prezioen gorakadak ez du eskaria murriztuko, alderantziz, erreserbak metaraziko ditu, urritasunari aurrea hartzeko nahiz espekulatzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 124. orr.

Eskariaren prezio-elastikotasunak eskariaren ehuneko hazkundea neurtzen du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 41. orr.

10.000 aterkiren eskaria bidalita jaun agurgarri horrek ondo daki kapital handia geldiaraztera behartzen nauela, guztiz desagertu arte ibilgeturik geldituko dena, salgai horietatik urtean 5 baino gehiago saltzeko esperantzarik ez dut eta.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 57. orr.

Hiritarra ez da haserretzen eskariagatik, badakielako ematen duenari esker gordetzen duela geratzen zaiona.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 235. orr.

Nire ezezkoa prezioaren desadostasuntzat hartuko zuen, ezen ia erdira jaitsi baitzuen hasierako eskaria.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 208. orr.

6 (ekonomia eta merkataritza gaietan, izenondo eta izenlagunekin)

Mundu osoan eskari handia duten ondasunak ekoizteko eta esportatzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 67. orr.

Nazio-merkatuetan eskari jarraituago baterako baldintzak sortzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 116. orr.

Ez baitira gai izan tokiko eskarira egokitutako ondasunak ekoizteko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 119. orr.

Baztertu egiten da ekoizpena jatorrizko merkatuan; inportazioak aseko du bertako eskaria, atzerrian ekoizten duten enpresa nazionalen filialen bidez bereziki.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 79. orr.

7 (ekonomia eta merkataritza gaietan, hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Depresioen kausa eskari eskasia da, besteak beste, gizarte aberatsetan gero eta gehiago aurrezten delako.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 57. orr.

Horrenbestez, eskari-inflazioa eta kostu-inflazioa bereizten dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 104. orr.

Truke gurutzatuak, egin diren azterketek erakusten dutenez, ugariagoak izaten dira zenbat eta garapen-maila antzekoagoa eta handiagoa izan trukean parte hartzen duten herrialdeak, alegia, baldin eskari-egitura berdinak badituzte.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 63. orr.

Hutsa izan zen aldi horretan Japoniaren eta G7ko bere kideen arteko eskari-diferentziala.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 158. orr.

8 (ekonomia eta merkataritza gaietan, hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

-Zur, paper eta egur eskaria, mundu mailan, basoen produkzio iraunkorretik oso gora dago jada.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 72. orr.

Merkatua gora doa, ontzi eskaria inoizko handiena da eta Koreako lantegien lehia bortitzak ez du zertan oztopo izan behar, lana «soberan» baitago orain.  Berria - Harian   2005-10-04

Nazioarteko konkurrentzia gogor baten testuinguruan, munduko lehengai- eskaria jaitsi egiten da, jardueraren erritmoari buruz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 126. orr.

Diru eskaria gizarte jakin bateko biztanleek txanpon, billete edo banku gordailu gisa eduki nahi duten diru kopurua da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 31. orr.

Hiru kasu gerta daitezke, Portugalek Ingalaterrari egiten dion oihal-eskariaren elastikotasunaren arabera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 41. orr.

Inportazio-eskariaren prezio-elastikotasuna.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 41. orr.

Hazkundea barne-eskariaren onurarako hobetzea, da erregimen horiek -zeinetarik batzuk demokratizazio-bidean baitaude- gaur duten erronka nagusietako bat.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 118. orr.

Petrolioaren mundu-eskaria eta eskaintza.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 127. orr.

Kapital-eskariaren hazkundea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 159. orr.

Nazio-eskariaren sustapena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.

Marko-eskari gehiegizkoa orekatzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 95. orr.

· Ekonomikoki jarduera apala da bertsolariena, eskaintza-eskari jokoa kanpoko esku-hartzerik gabe doitzen duena eta, beraz, eragile komertzial edo babes publikoarekiko menpekotasunik gabea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 57. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina eskari (3); barne eskari (4); bi eskari (5); bi eskari egin (4); egin zioten eskari (3); egindako eskari (5); energia eskari (3); eskari asko (5); eskari bakarra (4); eskari bat (28); eskari bat egin (6); eskari bat egingo (4); eskari bat egitea (3); eskari bera (3); eskari ditu (3); eskari egin (6); eskari egin dizkio (3); eskari egiten (3); eskari egiten badizu (3); eskari eta (8); eskari gehiago (3); eskari guztiak (5); eskari handia (6); eskari handiak (3); eskari hau (8); eskari honekin (4); eskari hori (25); eskari horiek (6); eskari horrek (3); eskari horren (4); eskari horri (4); eskari hura (4); eskari poltsa (6); eskari ugari (3); eskari zehatza (4); eskari zehatza egin (3); eskari zehatzak (4); eta eskari (23); euroko eskari (3); gero eta eskari (3); lehen eskari (3); milioi euroko eskari (3); nire eskari (3); otoitz eta eskari (3); zioten eskari (3); zuen eskari (4); zuri eskari (3)

askatzeko eskaria (3); aske uzteko eskaria (7); azken eskaria (3); baina eskaria (3); barne eskaria (12); baten eskaria (3); behera uzteko eskaria (3); bere eskaria (10); da eskaria (4); dio eskaria (3); diote eskaria (3); du eskaria (10); dut zure eskaria (4); dute eskaria (14); egin du eskaria (3); egin zuen eskaria (5); egindako eskaria (9); egiteko eskaria (6); emateko eskaria (6); eskaintza eta eskaria (4); eskaria aditu (3); eskaria asetzeko (5); eskaria aztertu (4); eskaria aztertzeko (3); eskaria baino (4); eskaria baztertu (3); eskaria baztertu zuen (3); eskaria berretsi (9); eskaria berretsi zuen (4); eskaria bertan (3); eskaria bete (5); eskaria egin (70); eskaria egin die (4); eskaria egin dio (3); eskaria egin du (5); eskaria egin dute (3); eskaria egin zien (3); eskaria egin zion (8); eskaria egin zuen (16); eskaria egin zuten (5); eskaria egiteko (4); eskaria egiten (5); eskaria entzuna (3); eskaria ere (12); eskaria ere egin (3); eskaria eta (29); eskaria eta eskaintza (8); eskaria eta eskaintzaren (4); eskaria ez (5); eskaria gutxitu (3); eskaria gutxitu egingo (3); eskaria handitu (7); eskaria handitu egingo (3); eskaria handituko (4); eskaria indartu (4); eskaria izan (5); eskaria jaso (4); eskaria koru (4); eskaria koru zuzendariarentzat (4); eskaria lortu (3); eskaria onartu (16); eskaria onartu du (3); eskaria onartu zuen (3); estradizio eskaria (9); eta eskaria (25); eta eskaria egin (3); euroko eskaria (4); gure eskaria (5); haren eskaria (3); honen eskaria (6); itzultzeko eskaria (5); jainkoak bere eskaria (3); jaitsi dute eskaria (11); kentzeko eskaria (4); laguntza eskaria (7); lan eskaria (4); milioi euroko eskaria (4); nire eskaria (9); ofizialtasunaren eskaria (3); otoitza eta eskaria (7); petrolio eskaria (5); sartzeko eskaria (6); sartzeko eskaria egin (4); seaskaren eskaria (4); uzteko eskaria (12); uzteko eskaria egin (7); zion eskaria (3); zuen eskaria (13); zure eskaria (9); zure eskaria eta (3)

barne eskariak (3); barne eskariaren (10); bere eskariak (3); bere eskariari (4); boz eskaririk (6); boz eskaririk egin (4); egindako eskariak (3); egindako eskariaren (4); eginiko eskariari (4); eginiko eskariari erantzunez (3); eskaintza eta eskariaren (3); eskariak aintzat (3); eskariak behera (4); eskariak bete (3); eskariak egin (4); eskariak egiten (3); eskariak ere (3); eskariak eskaintza (3); eskariak eta (8); eskariak ez (8); eskariak ez dira (3); eskariak gora (3); eskariarekin bat (3); eskariaren arabera (3); eskariaren arteko (4); eskariaren eta (15); eskariaren eta eskaintzaren (12); eskariaren harira (3); eskariaren hazkuntza (5); eskariaren prezio (3); eskariari aurre (3); eskariari erantzunez (11); eskariari erantzuteko (9); eskariari kasu (4); eskariari uko (3); eskariei erantzuteko (3); eskariei eta (4); eskariei men (3); eskariei uko (3); eskaririk egin (6); eskaririk ez (4); eskariz egin (4); eskariz eta (3); eta eskariak (11); eta eskariaren (9); eta eskariaren arteko (4); eta eskarien (3); fiskalaren eskariz (4); fiskaltzaren eskariz (5); garzonen eskariz (3); gobernuaren eskariz (5); guggenheim museoaren eskariz (3); gure eskariak (7); langileen eskariak (7); munduko eskariak (3); munduko eskariaren (7); museoaren eskariz (4); ondasunen eskariaren (3); udalaren eskariz (3); zuen eskariak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus