Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Ene! -esan zuen Matson andreak, ezkontidea ikusi orduko. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 246. orr.
Eta ondoko udaberrian, apirilaren 28an zehazki, esposatu egin ziren Schoemborg Kardinalaren kaperan, Prahan, Don Carlos eta Berthe ezkontideak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 370. orr.
Onuraduna ezkontidea denean, 76.000 eurotik beherako ondasunak ez zuen zergarik ordaintzen. Berria - Ekonomia 2004-09-07
1967ko lurralde okupatuetako palestinarrekin ezkonduta dauden israeldarrei ezkontideekin Israelen bizitzea debekatzen die legeak. Berria - Mundua 2004-07-13
Dibortzioa eskuratu duen ezkontideak gorde behar ditu, kalteordain moduan, ezkontza kontratuan itundutako abantailak. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 73. orr.
Legeak bi urte ematen zizkion berriro ezkontzeko ezkontidea hil eta gero bizirik geratzen zen senarrari edo emazteari. Iñaki Iñurrieta «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 110. orr.
Instituzio zaharrek hiritar guztiak ezkontzera behartzen zituztenez, eta ezkontidea zapuzteko edo dibortziatzeko baimenari esker ezkontza leunduta zegoenez, ohituren ustelkeria izugarri batek baizik ezin zezakeen ohaidetza ekar. Iñaki Iñurrieta «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 98. orr.
Elkarren ondoan dautza, koroak buruan, erregea bere lehoiarekin, erregina bere erbi-zakurrarekin, marmolezko etzangian, ezkontideen hilobi hunkigarrian. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 198. orr.
Ohiturak, zeinak bortizten baititu suntsitzen ez dituen jaidura guztiak, emeki emeki dakar adiskidantza eztia, fidantzia amoltsua, estimuari erantsirik osatzen dutenak, nire ustean, ezkontideen zorion sendo zinezkoa. Jon Muñoz «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 340. orr.
Ezkontideen arteko izate eta aiurri bateraezintasunak alega daitezke ezkontza bera desegiteko. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 68. orr.
Zerrizainak, berriz, jatorriz egiptoarrak izan arren, denetan bakarrak dira inongo tenplutara sartzen ez direnak, eta inork ez die beren alabarik ezkongai eman nahi, ez eta beraien artetik bestek hartu ere; hala zerrizainek elkarren artean eman eta hartu ohi dituzte ezkontideak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 319. orr.
Aldaketok egin ondoren, sexu berekoak diren eta ez diren ezkontideek eskubide berberak izanen dituzte, bai eta umeak adoptatzekoa ere. Berria - Euskal Herria 2004-10-01
Aurrerantzean, ezkontide aipatuko du araudi horrek, senar jartzen zuen tokian. Berria - Euskal Herria 2004-10-01
Izan ere, ezkontide egokirik ez zioten eskaini. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 147. orr.
Akatsaren lagun edo hutsaren ezkontide. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 202. orr.
Fernando V.a Katolikoa (Sauze, 1452 - Madrigalejo, 1516), Aragoiko erregea eta Gaztelako errege ezkontidea hango Isabel I.a erreginarekin ezkondu zenez geroztik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 309. orr.
J.M. letrak dituen urrezko zigilutik behatz biluzietara mugitu duzu eta, handik, ezkontide eraztunez beztiturik daukan hatz falikora. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 64. orr.
Horren ondotik, Iruñea sagar ondua bezala erortzeko kontua egina zuen errege-ezkontideak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 81. orr.
eta ezkontide (3); ezkontideen arteko (8)
