Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gaizto (ETCn 15.204 agerraldi; orobat gaixto ETCn 1.073 agerraldi) 1 zintzotasunik edo ontasunik ez duena. ik donge; txar. (izaki bizidunez)

Jende gaiztoa, gorriak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 69. orr.

Aita, seme edo ahaide hurbil izan, elkarren lagun gaizto edo zozo baino ezin bailitezke izan familian.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 280. orr.

Inoiz izan den gizatxar gaiztoenak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 249. orr.

Gizon gaixto eta biziatuz betea da.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 124. orr.

Nafarrontzako, menderen mendetatik, frantsesak gaizto sona izan duela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 225. orr.

Otsabideko harrobian metaturiko aberastasuna, bi jendarme eta zakur gaizto batez, ontsa zaindua zen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 29. orr.

Eta bere arima, Héracliusena, alegia, piztia gaizto baten gorputzera joango zen, hiltzaileei gertatzen zitzaien bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 63. orr.

Antinoo, lotsagabe gaizto hori.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 121. orr.

Eszila, munstro gaiztoa eta orrolaria.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 82. orr.

Lauzen arrakaletan hazi diren belar gaizto luzeek zapatak zipriztindu dizkiote.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 93. orr.

Jaunaren espirituak alde egin zuen Saulengandik, eta Jaunak bidalitako espiritu gaizto batek hartu zuen.  Elizen arteko biblia   1 Sm 16,14

Kolera bestelako gauza bat da, Ikusezina da, behinolako, lehenagoko garaietako izurria da, berriro itzuli den Izpiritu gaizto bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 219. orr.

Aingeru gaiztoei ezin zaie inondik ere sortzaile deitu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 295. orr.

Natura gaiztoa da edo Jainkoa dagoela egia da eta Jainko gaizto horrek irabazi bide dio partida Naturari.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 86. orr.

Herio gaiztoak eramango nau!  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 24. orr.

Gero, bi gizon maltzur-gaizto etorri eta Naboten aurrean jarri ziren.  Elizen arteko biblia   1 Erg 21,13

Errege haiengandik adar zital-gaizto bat sortu zen: Antioko Epifanes, Antioko erregearen semea.  Elizen arteko biblia   1 M 1,10

2 (gauza konkretoez)

Itsasoan haize gaiztoak jota galdurik ibili gaituk eta etxera itzuli nahi diagu.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 53. orr.

Gutar inor hurreratzen ez barbarorik ausartzen ez den itsaso gaiztoan zehar.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 311. orr.

Belar gaiztoa bezain zitala duzu.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 221. orr.

Zakur eta katu hildako eta kiskalitakoen usain gaiztoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 185. orr.

Eztanda sor zakar bat eta lama gaizto bat eraginez izeki zen barrenean nafta hautseztatuzko txorrotada.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 214. orr.

Aski ohartua zen mundu honetako bide gehienak ardura idorrak direla, harritsuak, hertsiak, dena patar xut eta bihurgune gaixto... Ipuin burugabe eta gaizto hori lehen kristauek desagertarazi zuten lurraren gainetik...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 181. orr.

Baina meatoki gaizto hartan ez zegoen zilar edo urrerik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 271. orr.

Mendi muinoetan errauts gaizto batek jotzen zituen, alabaina, gure ameztoiak, gaztaindegiak ala mahastiak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 111. orr.

Ondo asko zekien saltsa gaizto batean ari zela nahasten, baina indarren batek bultzatzen zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 197. orr.

Mingain gaizto haiek ziotenari jaramon egin behar bazaio.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 110. orr.

Mizto gaiztoen pozoiarekin joan zen etxekoandrearengana.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 13. orr.

Amaren arrangurak eraman onez aditzen, izebaren mihi gaiztoari entzungor egiten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.

Zelula edo tumore gaiztoak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 99. orr.

Eguraldi gaiztoak, inurriak kikildu, koldarrak nagitu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 31. orr.

Inork ez zuen deus esan, inori ez zitzaion odol gaiztorik egin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 53. orr.

3 (ekintzez eta kidekoez)

Gorostietakoei beste egin gaizto bat ere egin nien.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 81. orr.

Bat-batean heriotza zabaltzen duen indar gaizto hori.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 455. orr.

Laster bukatuko ziren Saito jaunaren josteta gaizto zentzugabeak, fotokopiagailua eta bigarren hizkuntzan aritzeko debekua.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 40. orr.

Beren jokabide gaiztoa arrazoi gaiztoz justifikatzen saiatuz.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 337. orr.

Har dezagun hautazko ekintza bat, adibidez, gezur gaizto bat.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 205. orr.

Hitz hori, antzinako az-zahr hartatik datorrena, eta halabehar, espero ez den zori, ustekabe gaizto bezala itzul daitekeena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 107. orr.

Ivan Ogareffekin topaketa gaizto hura izan zuenetik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 355. orr.

Hori kolpe gaiztoa izan da!  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 43. orr.

Muturreko gaizto galanta eman dio eskuinez. Egintza gaizto batean norbaiten kide dena.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 162. orr.

Jardun horrek albo-eragin gaizto bat duela, eragiten duen kalte nagusiaz gain.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 68. orr.

Isilduko al ditu egiak esames gaizto burugabeak?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 83. orr.

Edonora joaten zirela ere, zurrumurru gaiztoak eta begirada maltzurrak jasan behar, harreman izutiak inguruan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 289. orr.

Gero eta bertago zeudela gugandik, eta gero eta begiratu gaiztoagoak egiten zizkigutela?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 139. orr.

Baina bera irribarre gaizto bat ezpainetan zuela ikusten nuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 70. orr.

Irriño bat ezpainetan, baina ez irri gaixtoa.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 26. orr.

Besteak keinu gaiztoa egin ziolako ezkutuan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 87. orr.

Modako gaitzak jendearen irrika gaizto horiek asetzeko ere balio izan du.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 19. orr.

Ni izan bainintzen sorginkeria gaizto hari gogorren aurre egin ziona.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 37. orr.

Oso kanta polita, Esmeralda, eta oso hitz gaiztoak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 231. orr.

Bekaizkeria zenbait sortuz han hemenka, bai eta ele gaixtoak.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 105. orr.

Bazen esamesarik Koronelaren jokamolde ilun gaiztoaz ere.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 54. orr.

4 (adigai abstraktuez)

Nolaz bizi zitekeen hain giro gaiztoan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 60. orr.

Zorte gaiztoaren seinaletzat hartzen zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 380. orr.

Zein pentsamendu gaizto dabilkizu gogoan?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 293. orr.

Edward Kilkennyk amaiera gaiztoa izan zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 256. orr.

Alderdi onak edo gaiztoak esajeratuz, Pragan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 291. orr.

Ipuin burugabe eta gaizto hori lehen kristauek desagertarazi zuten lurraren gainetik...  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 86. orr.

Gau horretan lehen esan dizkizuedan amets gaizto beldurgarri horietako bat izan nuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 296. orr.

Eguzkitan lehortzen ari ziren teilatuek gauaren oroitzapen gaiztoa gordetzen zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 13. orr.

Ez zen guduzelaian hil, ordea, sukar gaizto batzuek jota baizik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 291. orr.

Eztul gaixto bat bazuen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 18. orr.

Harreman gaizto haien ondorioak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 53. orr.

Goza dezagun sekula onik ez egiteak ematen duen atsegin gaiztoaz.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 107. orr.

Ez uste esperantza gaizto batez iraintzen zaitudanik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 91. orr.

Sandrok, ordea, fede gaizto bikainez, silaba bakan trinkoz adierazi zuen ados zela nire azken proposamenarekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 72. orr.

Odolean eta haragian ernetzen ari den gaitz oraindik ezezagun baten hasiera den susmo gaizto hori.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 307. orr.

Bertan behera utzi beharko zenuke ohitura gaizto hori.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 106. orr.

Histrioiek ideia horren aldaera gaizto batean funtsatu zuten beren dotrina.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 141. orr.

Baina ohartu nintzen biziki umore gaixtoan zela.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 24. orr.

Aldi berean, halako poz gaixto bat ere ematen zioten beste emakumeekin izaten nituen kontuek.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 130. orr.

Monomania hori, horrela izendatu behar badut, psikologiaren jakintzak arreta deritzan adimenaren tasun horren suminkortasun gaizto bat zen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 22. orr.

Burua etsi gaiztoaren murruan bermaturik.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 80. orr.

Kinka gaiztoan gaude.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 196. orr.

Egiaz gizon eta libre izaten uzten ez digun patu gaizto hori bazter guztietan ageri da Maupassanten obran.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 14. orr.

Bestelakoak beti izan du ospe gaiztoa.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 104. orr.

Ez baitzuen gripea, baizik eta biriketan zerbait gaixto, alkoholaren ondorioz.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 182. orr.

Idealismorik prestuenekoetatik hasi eta ustelkeriarik gaiztoenekoetaraino.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 172. orr.

· Zorrizorro esker gaiztoa!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 136. orr.

5 (konparaketetan)

Harria bezain gogor, sugea bezain sotil, ekaitza bezain gaizto.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 117. orr.

Akaina baino gaiztoagoa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 291. orr.

Izan ere mocé haiek deabrua baino gaiztoagoak ziren.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 105. orr.

Deabrua baino gaiztoagotzat dauka bere burua.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 94. orr.

Arrain ederra, baina gonbixa baino gaiztoagoa.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 43. orr.

• 6 (predikatu gisa)

Hain gaizto agertu izanaz damututa zegoen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 72. orr.

Gaizto zetorren gaua.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 14. orr.

Eta arriskurik gabe izateko krudel eta gaizto, emakumeak ditu kaltiartzat hautatu.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 59. orr.

Hain zuen gaizto jokatu, non hari txalo jo baizik ez nezakeen egin.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 190. orr.

Indarkeria oro gaiztoa dela.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 23. orr.

Harrera-gelako gizonak gaizto begiratu dit.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 13. orr.

7 (izen gisa)

Zintzoari etxean ugaritasuna, gaiztoaren irabazia kezka-sortzaile.  Elizen arteko biblia   EsZ 15,6

Zintzoari ez zaio kalterik suertatuko, gaiztoari zoritxarra bete-betean.      - 0. orr.

Jainkoak paradisu batean bilduko ditu zintzoak, eta infernura bidaliko ditu gaiztoak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 43. orr.

Zerrendan agertzen diren gaiztoak banan-banan garbitzea da helburua, Sadamengandik hasita gaizto guztiak garbituta mundua gaiztakeriatik garbi geratuko delakoan.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 176. orr.

Obran ez daude zintzoak eta gaiztoak: pertsonaiak eta zirkunstantziak daude.  Berria - Kultura   2004-04-20

Berehala pasatu gintuzten gaiztoen zakura.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 105. orr.

Gaiztoak eskupekoak onartzen ditu zuzenbidea okertzearren.  Elizen arteko biblia   EsZ 17,23

Esaera zaharrak dioena: "Gaiztoek gaiztakeria".  Elizen arteko biblia   1 Sm 24,14

8 (-en atzizkiaren eskuinean) gaiztotasuna.

Aingerukeria eta sadismoa pozik daude indarkeriaren gaiztoaz kalakari.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 20. orr.

Erlijioaren egia gorabehera, haren beharra aldarrikatzen dute, gizakiaren gaiztoa nolabait baretzen duelakoan.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 42. orr.

9 Gaiztoa mug

Badakigu Jainkoarenak garela eta mundu osoa Gaiztoaren esku dagoela.  Elizen arteko biblia   1 J 5,19

Badakigu Jainkoarengandik jaio denak ez duela bekatu egiten, Jainkoaren Semeak zaintzen baitu, eta Gaiztoak ezin dio inolako kalterik egin.  Elizen arteko biblia   1 J 5,18

10 gaiztoz asmo txarrez; txarrean.

Zakarkeriak esanez eta mehatxuka alde egin zuen sututa anaiengandik, behin eta berriz errepikatuz gaiztoz moztu ziotela hanka bere txerriari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1048. orr.

-Arraioa! -xuxurlatu zion emakumeak gaiztoz-.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 338. orr.

Ez hartu oso serio esan dizuna, ez du gaiztoz egin-eta.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 23. orr.

Jaunaren kontra epaiketa faltsuagatik apelatzea, epaiketa faltsuki eta gaiztoz egina zela esatea zen. bestalde, mezuan sumatzen zaio ez dela gaiztoz ari, ez dela gustura ari.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 222. orr.

Oraino lagunak garen ustean -edo gaiztoz, menturaz- Iñakirekin joateko erran didate niri.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 159. orr.

Esaiek denei hobe dutela zuzen jokatu, eta ez gaiztoz.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 171. orr.

Ez nuen sinetsi nahi amesgaizto hitza gaiztoz erabili zuenik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 101. orr.

11 gaiztoaren gaiztoz

Baina gaiztoaren gaiztoz oker jokatzen baduzue, galdu egingo zarete bai zuek, bai zuen erregea.  Elizen arteko biblia   1 Sm 12,25

12 gogo gaiztoz

Harry jabetu zen zein atakatan zegoen Bette, eta bere baitatik konponbiderik ezin eskaini zuenez gero, gogo gaiztoz eman zion baiezkoa dibortzioari, espetxetik ateratakoan haren aita hilko zuela zin eginez une oro.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 59. orr.

Florent haren uste berean zegoen, lanean ez zela gogo gaiztoz jardun behar, alegia.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 71. orr.

Ez zen inolaz ere gogo gaiztoz musukatuko zukeen emakume horietakoa.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 40. orr.

Emakumea nagiki eta bekozko ilunez altxatu zen, gogo gaiztoz begiratu zion bere begi margotuekin, eta oso zakar jiratu zuen berarenganantz distirarik gabe-ko aurpegi zurbila.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 116. orr.

-Igo beharko zenuke ikustera -gehitu nuen, gogo gaiztoz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 132. orr.

13 hainbat gaizto (orobat ha(i)nbat gaixto)

-Hainbat gaizto hiretako, sinetsi nahi ez baduk.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 287. orr.

Hobe anitzentzat eta hainbat gaizto beste anitzentzat.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 74. orr.

Hainbat gaixto zuentzat, bertutea galtzen baduzue!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 73. orr.

Hainbat gaixto bestela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 99. orr.

Minak gerria alderik alde inguratzen baldin bazion hainbat gaixto kutsaturiko kidearentzat: xangrea zen haren destinu bakarra.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 183. orr.

Hanbat gaixto bokazione horri traba egiten diotenei!  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 127. orr.

· Hanbat gaixtoago zuentzat presoak hiltzen badituzue.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 134. orr.

14 leher gaizto egin

Leher gaizto egin beharrean abiatu zen lasterka, bere segizio deabruzko hura atzetik kendu ezinda.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 86. orr.

Akituta eta leher gaizto eginda.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 128. orr.

Hara, hire lagun Bunbury horrek leher gaizto egin izana duk zorigaiztoko kontu honetan hartu dudan poz txiki bakarra.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 132. orr.

Zenbat denbora iraungo du, neurrigabeko ahalegin horiek egin ondoren, azkenean leher gaizto egiteko?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 219. orr.

Leher gaizto egin zuten, algara betean, saileko berrogei langileek.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 56. orr.

Barrez leher gaizto egin behar nuela iruditu zitzaidan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 33. orr.

Irriz leher gaizto egiteko zorian nengoen.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 151. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

amets gaizto (27); amets gaizto bat (10); asmo gaizto (4); ataka gaizto (8); belar gaizto (7); bezain gaizto (8); bihurgune gaizto (4); egintza gaizto (6); espiritu gaizto (11); eta gaizto (30); ez gaizto (5); gaizto bat (92); gaizto bat besterik (5); gaizto bat izan (4); gaizto bat zen (4); gaizto batean (8); gaizto batek (32); gaizto baten (19); gaizto batez (10); gaizto batzuek (5); gaizto batzuk (4); gaizto bihurtu (5); gaizto egin (10); gaizto eta (55); gaizto ez (4); gaizto guztiak (12); gaizto haiek (7); gaizto hark (10); gaizto hartan (5); gaizto hartatik (5); gaizto hau (8); gaizto honetatik (4); gaizto hori (35); gaizto horiek (7); gaizto horien (6); gaizto horrek (4); gaizto horrekin (5); gaizto horri (4); gaizto hura (20); gaizto izan (4); gizon gaizto (10); grina gaizto (7); irri gaizto (6); irribarre gaizto (6); jende gaizto (6); leher gaizto (14); leher gaizto egin (8); maltzur gaizto (13); mihi gaizto (5); ohitura gaizto (4); piztia gaizto (4); susmo gaizto (4); tumore gaizto (5)

amets gaiztoa (13); asmo gaiztoa (4); baina ez gaiztoa (4); bestea gaiztoa (4); bezain gaiztoa (7); da gaiztoa (10); egoera gaiztoa (4); emakume gaiztoa (6); eragin gaiztoa (6); esker gaiztoa (7); espiritu gaiztoa (9); eta gaiztoa (40); ez da gaiztoa (6); ez gaiztoa (8)

gaiztoa bada (4); gaiztoa baino (11); gaiztoa baino ez (6); gaiztoa bere (5); gaiztoa bete (4); gaiztoa da (35); gaiztoa dela (17); gaiztoa egin (14); gaiztoa egin zuen (5); gaiztoa egiten (4); gaiztoa eman (4); gaiztoa ematen (6); gaiztoa ere (13); gaiztoa eta (26); gaiztoa ez (9); gaiztoa izan (36); gaiztoa izan zen (4); gaiztoa izango (10); gaiztoa izango du (4); gaiztoa izaten (6); gaiztoa naiz (5); gaiztoa naizela (5); gaiztoa zara (4); gaiztoa zela (11); gaiztoa zen (7); gaiztoa zuen (6)

gizaki gaiztoa (4); gizon gaiztoa (11); grina gaiztoa (4); hain gaiztoa (9); irri gaiztoa (7); irribarre gaiztoa (4); itxura gaiztoa (4); izen gaiztoa (4); jende gaiztoa (5); jokabide gaiztoa (8); kontzientzia gaiztoa (6); neska gaiztoa (4); olo gaiztoa (10); ona eta gaiztoa (4); oso gaiztoa (10); patu gaiztoa (6); pertsona gaiztoa (8); tumore gaiztoa (5); zaitez gaiztoa (4); zen gaiztoa (4)

amets gaiztoak (11); asmo gaiztoak (8); baino gaiztoago (4); baino gaiztoagoa (10); baino gaiztoagoak (8); belar gaiztoak (5); bidalitako espiritu gaiztoak (4); dira gaiztoak (8); direla gaiztoak (5); ditu gaiztoak (8); edo gaiztoak (4); egintza gaiztoak (6); espiritu gaiztoak (21); espiritu gaiztoak botatzeko (4); eta gaiztoago (4); eta gaiztoak (35); gaiztoak botatzeko (4); gaiztoak dira (10); gaiztoak direla (7); gaiztoak egin (5); gaiztoak eta (19); gaiztoak eta onak (4); gaiztoak ez (8); gaiztoak ez du (4); gaiztoak hartu (4); gaiztoak izan (14); gaiztoak izaten (6); gaiztoak ziren (8); grina gaiztoak (7); onak eta gaiztoak (4); ondorio gaiztoak (7); oso gaiztoak (7); pentsamendu gaiztoak (4); tumore gaiztoak (7); zintzoak eta gaiztoak (7)

ataka gaiztoan (11); espiritu gaiztoaren (5); eta gaiztoaren (8); kinka gaiztoan (6)

amets gaiztoetatik (4); dute gaiztoek (4); egintza gaiztoen (5); egintza gaiztoengatik (4); espiritu gaiztoek (5); espiritu gaiztoen (5); eta gaiztoei (7); eta gaiztoek (4); eta gaiztoen (18); eta gaiztoena (4); gaiztoei setati (5); gaiztoek diotenez (5); gaiztoek ere (6); gaiztoen kontra (4); gaiztoen ondoren (4); gaiztoenean ere (4); joera gaiztoei (7); joera gaiztoei setati (5); mihi gaiztoek (20); mihi gaiztoek diotenez (5); mihi gaiztoen (4); onen eta gaiztoen (4)

amets gaiztorik (4); asmo gaiztoko (4); asmo gaiztorik (5); asmo gaiztoz (6); begi gaiztoz (5); bide gaiztotik (4); deus gaiztorik (4); edo gaiztoz (4); esker gaiztoko (5); esker gaiztokoa (4); ezer gaiztorik (5); gaiztoren bat (26); gaiztoren batek (6); gaiztorik ez (7); gaiztorik gabe (6); gaiztorik izan (4); gaiztoz begiratu (5); gaiztoz begiratu zion (4); gaiztoz beterik (4); gogo gaiztoz (8); irri gaiztoz (9); jokabide gaiztotik (5); parte gaiztoko (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus