Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

garrantzi (4580 agerraldi, 237 liburu eta 2336 artikulutan; ETCn 183.462 agerraldi; orobat garrantzia g.er.) 1 iz balioa, interesa, eragina edo ondorioa duenaren nolakotasuna. ik inportantzia; munta.

Giza eskubideen bermatzekotz Europaren batasunaren garrantziaz mintzo zelarik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 14. orr.

Ni adin hartan ez nintzen gertakariaren garrantziaz batere jabetzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 38. orr.

Azido fosforikoak berebiziko garrantzia zuen karbohidrato zahartuak berritzeko orduan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 157. orr.

Baina xehetasuna ez da garrantzirik gabea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 21. orr.

ik garrantzigabe.

Gehienetan garrantzirik gabeko kontuak izaten ziren.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 235. orr.

Garrantziaren arabera ordenatu gabe.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 148. orr.

Besteen heriotzari garrantzia kenduta geurea exortzizatuko dugulakoan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 77. orr.

Gero, auzi hark, beste guztiak bezala, garrantzia galdu zuen hondamen orokorrean.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 42. orr.

Zaila zen hori eta horrenbestez haiei ezikusia egitea, paisaian zeukaten garrantzia deuseztea.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 133. orr.

2 (izenondoekin)

-Beraz, ez da garrantzi handiko lana?  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 38. orr.

Gai honi buruz garrantzi handiko idazlanak egin zituen.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 238. orr.

Baina eguzkiak baino garrantzi handiago izan du hain segurki, euskal mitologia eta ohituretan, ilargiak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 35. orr.

Eguberriak ospakizunez beteak eta garrantzi handikoak izan ziren [...] eta familiaren etxaldera joan zen Amyrekin, Kentuckyra.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 150. orr.

Biak bat zetozen garrantzi gutxiko puntu batzuetan izan ezik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 457. orr.

Frodoren egitekoari hain garrantzi eskasa ematea.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 385. orr.

Asisek garrantzi berezia izan zuen komunen mugimenduan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.

Garrantzi eta luzera desberdineko 24 kapitulutan zehar. Jakina da uniformeek Errusian duten garrantzi ikaragarria.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 67. orr.

Testu berean, Montesquieuk motibazioaren garrantzi soziala somatzen du.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 14. orr.

Artearen garrantzi soziologikoa erakusteko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 232. orr.

Prozesuaren garrantzi politikoa kontuan hartuta.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 87. orr.

Egutegiaren eragozpen honek ez zuen garrantzi praktikorik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 73. orr.

Literatura hizkuntzak areagotu egiten du idazkeraren garrantzi merezimendugabea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 53. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Diakronikoak eta sinkronikoak ez dute garrantzi maila bera.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 122. orr.

Gero sekula gehiago sentituko ez zuen garrantzi-sentimendua sentituarazi zion.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 250. orr.

Gainera garrantzi apur bateko pertsona sentitzen zara.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 65. orr.

Iraganak eta geroak ez dute jada garrantzi izpirik ere.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 132. orr.

3a (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ezioten erromatar armadaren gizarte-garrantziak sortzen zien arazoari.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 82. orr.

Handia da formulen komunikazio-garrantzia haren bertsoetan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 166. orr.

4 garrantzizko (476 agerraldi agerraldi, 105 liburu eta 75 artikulutan; ETCn 4.354 agerraldi) garrantzia duena. ik garrantzitsu.

Garrantzizko eginkizun bat betetzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 59. orr.

Ezer garrantzizkorik ez.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 11. orr.

Garrantzizko zerbait esatera doan baten itxura harturik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 151. orr.

Gauza handi nahiz txiki, hutsal nahiz garrantzizkoak axolagabeki nahas daitezke, nabarmentasunaren inolako zentzurik gabe.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 199. orr.

Izen bereko probintziako hiririk garrantzizkoena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 198. orr.

Hiriburu garrantzizkoa da; bertan bizi dira bai probintziako gobernadorea bai eliza ortodoxo grekoaren barruti hartako artzapezpikua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 117. orr.

Alemanen sekretu militar garrantzizko batzuen jabe zelako itxura eginik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 179. orr.

Antitesi hau liburuaren parte garrantzizkoenetakoa da, baina ez da bakarra.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 63. orr.

3 garrantzia eman

Ez zaio merezi duen garrantzia ematen.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 33. orr.

Orain garrantzirik ematen ez diogun tresna bat asmatu zuen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 64. orr.

Gutuna bereganatzeari sekulako garrantzia ematen ziola adierazten zuen haren zirrarak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 294. orr.

Neure begiekin ikusi dut zenbateko garrantzia ematen dioten lesbianek eta gayek beren gurasoek jakitea haien desio, maitasun eta grinen berri, eta zenbateko garrantzia ematen dioten, halaber, gurasoen erantzunari.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 74. orr.

Hainbesterainoko garrantzia ematen zion diruari, irabazitako diruari batez ere, non gustatu egiten baitzitzaion ikustea zenbat kostatzen zen dirua irabaztea. Arrastoekin lotuko ditugu hiru osagaiak, detektatzeko guk garrantzia emandako zenbat gauza ez datozen bat haietan gastatu dugun diruarekin eta eskaini diegun denborarekin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 58. orr.

Inork ez zion garrantzirik eman kontuari.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 96. orr.

Halatan, bada, berak garrantzirik eman ez bazion bere jokabideari, zergatik eman behar nion nik?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 10. orr.

· Dagokiena baino garrantzi gehiago ez emateko haiei,  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 197. orr.

4 garrantzia izan du ad

Oihalak sekulako garrantzia zuen eskola pitagorikoaren bizitzan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 123. orr.

Oparien artean, bazen bat arabiar jakintsuentzat sekulako garrantzia izango zuena: Sid-dhantha, astronomia-tratatu bat, taula eta guzti, mendebete lehenagokoa. Zer garrantzi du egun euskal telebistak? Ze garrantzi du protagonista emakumezkoa edo neska izateak?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 224. orr.

Ez du batere garrantzirik, ez zuretzat ez niretzat.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 229. orr.

Egia erabatekoa? Ez du inongo garrantzirik.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 132. orr.

Baina horrek ez du inolako garrantzirik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 141. orr.

Amerikarren zerbitzuen arteko ika-mika itxurako horiek garrantzia izango dute Kubako gertaeretan ere.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 141. orr.

Nonbait, gene gehiago edo gutxiago izateak ez du halako garrantzirik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 94. orr.

Xehetasun horrek badu garrantzirik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 166. orr.

5 garrantzia kendu

Gizonak keinu bat egin zuen eskuaz airean, garrantzia kentzeko amonaren esker onari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 176. orr.

Ignaciok eta biok hitz egin genuen, ohea prestatzen genuen bitartean, baina erdi txantxetan, garrantzia kendu nahian.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 79. orr.

Beti bezain apal, Tomek keinu bat egin zuen eskua aurpegiaren aurretik igaroaraziz, eskolako nota hari garrantzia kendu nahirik bezala.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 21. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

are garrantzi (8); askoz garrantzi (7); baina garrantzi (14); baino garrantzi (93); baino garrantzi gehiago (11); baino garrantzi handiagoa (60); da garrantzi (11); du garrantzi (31); du garrantzi handirik (13); ere garrantzi (46); ere garrantzi handia (27); eta garrantzi (80); eta garrantzi handiagoa (28); eta garrantzi handiko (7); eta garrantzi handikoa (6); ez da garrantzi (6); ez du garrantzi (21); ez zion garrantzi (14); ez zuen garrantzi (6)

garrantzi bera (8); garrantzi berezia (78); garrantzi berezia du (9); garrantzi berezia dute (8); garrantzi berezia eman (16); garrantzi berezia ematen (11); garrantzi berezia izango (7); garrantzi berezirik (11); garrantzi du (17); garrantzi ematen (7); garrantzi estrategikoa (6); garrantzi eta (14); garrantzi gabeko (7); garrantzi gehiago (36); garrantzi gehiago ematen (12); garrantzi gehiegi (6); garrantzi gehiegirik (10); garrantzi gehien (6); garrantzi gutxi (14); garrantzi gutxiago (20); garrantzi gutxiagoko (7); garrantzi gutxiagokoa (6); garrantzi gutxiko (15); garrantzi gutxikoa (7)

garrantzi handia (372); garrantzi handia dauka (19); garrantzi handia du (72); garrantzi handia duela (18); garrantzi handia dute (17); garrantzi handia duten (6); garrantzi handia eman (46); garrantzi handia ematen (63); garrantzi handia izan (40); garrantzi handia izango (32); garrantzi handiagoa (172); garrantzi handiagoa dauka (7); garrantzi handiagoa du (22); garrantzi handiagoa dute (9); garrantzi handiagoa eman (17); garrantzi handiagoa ematen (35); garrantzi handiagoa hartzen (10); garrantzi handiagoa izan (8); garrantzi handiagoa izango (8); garrantzi handiagoko (9); garrantzi handiagokoa (6); garrantzi handiegia (8); garrantzi handiegirik (11); garrantzi handiena (14); garrantzi handiko (164); garrantzi handiko kontua (7); garrantzi handikoa (69); garrantzi handikoa da (20); garrantzi handikoa izan (9); garrantzi handikoak (24); garrantzi handikotzat (6); garrantzi handirik (62); garrantzi handirik eman (18); garrantzi handirik ematen (10); garrantzi hori (6); garrantzi itzela (15); garrantzi izan (6); garrantzi nabarmena (6); garrantzi osoa (7)

gero eta garrantzi (28); geroz eta garrantzi (6); hain garrantzi (14); hainbeste garrantzi (6); honek garrantzi (10); honek garrantzi handia (6); horiek garrantzi (6); horrek garrantzi (21); horrek garrantzi handia (8); horri garrantzi (8); oso garrantzi (9); partidak garrantzi (6); zein garrantzi (15); zein garrantzi du (6); zer garrantzi (32); zer garrantzi du (8); zion garrantzi (15); zion garrantzi handirik (9); zuen garrantzi (8)

adinako garrantzia (10); aparteko garrantzia (18); badu bere garrantzia (10); badu garrantzia (12); baina garrantzia (9); baino garrantzia (15); baino garrantzia handiagoa (13); behar besteko garrantzia (7); benetako garrantzia (10); bere garrantzia (47); bere garrantzia du (6); berebiziko garrantzia (231); berebiziko garrantzia dauka (8); berebiziko garrantzia du (32); berebiziko garrantzia duela (14); berebiziko garrantzia dute (13); berebiziko garrantzia ematen (7); berebiziko garrantzia hartu (6); berebiziko garrantzia izan (44); berebiziko garrantzia izango (47); berebiziko garrantzia izaten (6); beren garrantzia (9); besteko garrantzia (10); dauka garrantzia (6); daukan garrantzia (8); die garrantzia (7); dio garrantzia (15); dion garrantzia (8); diote garrantzia (8); dioten garrantzia (6); du garrantzia (26); duen garrantzia (163); duen garrantzia azpimarratu (22); duen garrantzia eman (8); duen garrantzia ere (9); duen garrantzia nabarmendu (15); dute garrantzia (14); duten garrantzia (49); duten garrantzia azpimarratu (6); egotearen garrantzia (6); eman zion garrantzia (10); ematearen garrantzia (6); ematen dio garrantzia (6); ematen dion garrantzia (6); ematen zaion garrantzia (7); erabateko garrantzia (9); ere berebiziko garrantzia (10); ere garrantzia (29); eta garrantzia (42); euskararen garrantzia (6)

garrantzia aintzat (8); garrantzia aipatu (16); garrantzia aipatu zuen (6); garrantzia azpimarratu (136); garrantzia azpimarratu du (21); garrantzia azpimarratu dute (8); garrantzia azpimarratu nahi (6); garrantzia azpimarratu zuen (72); garrantzia azpimarratu zuten (9); garrantzia azpimarratzeko (10); garrantzia azpimarratzen (13); garrantzia berezia (14); garrantzia da (7); garrantzia dauka (33); garrantzia du (86); garrantzia duela (25); garrantzia duen (48); garrantzia duena (16); garrantzia dute (29); garrantzia dutela (8); garrantzia duten (13); garrantzia eman (86); garrantzia eman behar (14); garrantzia eman dio (8); garrantzia eman nahi (8); garrantzia eman zion (11); garrantzia emanez (14); garrantzia emateko (7); garrantzia ematen (77); garrantzia ematen dio (10); garrantzia ematen diote (7); garrantzia ere (28); garrantzia ere azpimarratu (10); garrantzia ere nabarmendu (8); garrantzia eta (36); garrantzia ez (18); garrantzia galdu (9); garrantzia galtzen (6); garrantzia gero (7); garrantzia gero eta (6); garrantzia gogoratu (8)

garrantzia handia (52); garrantzia handia du (9); garrantzia handia eman (6); garrantzia handia ematen (10); garrantzia handiagoa (25); garrantzia handiagoa ematen (6); garrantzia handiko (16); garrantzia handikoa (12); garrantzia handirik (6); garrantzia hartu (15); garrantzia hartu du (7); garrantzia hartzen (15); garrantzia hartzen du (7); garrantzia izan (79); garrantzia izan dezake (10); garrantzia izan du (12); garrantzia izan dute (7); garrantzia izan zuen (22); garrantzia izango (66); garrantzia izango du (31); garrantzia izango dute (14); garrantzia izaten (10); garrantzia kendu (89); garrantzia kendu dio (8); garrantzia kendu nahi (26); garrantzia kendu zien (8); garrantzia kendu zion (15); garrantzia kentzeko (11); garrantzia kentzen (9); garrantzia kontuan (8); garrantzia nabarmendu (114); garrantzia nabarmendu du (22); garrantzia nabarmendu dute (8); garrantzia nabarmendu nahi (6); garrantzia nabarmendu zuen (58); garrantzia nabarmendu zuten (14); garrantzia nabarmentzen (7); garrantzia zuen (15); garrantzia zuten (6)

gehiegizko garrantzia (8); hainbesteko garrantzia (10); halako garrantzia (11); haren garrantzia (6); hartzearen garrantzia (9); hitzarmenaren garrantzia (7); honen garrantzia (12); horien garrantzia (7); horrek berebiziko garrantzia (6); horrek garrantzia (6); horren garrantzia (26); horrenbesteko garrantzia (11); horretan berebiziko garrantzia (8); izan duen garrantzia (8); izan zuen garrantzia (9); izango duen garrantzia (6); izatearen garrantzia (10); izugarrizko garrantzia (17); lanak berebiziko garrantzia (6); lanaren garrantzia (13); merezi duen garrantzia (6); nolako garrantzia (29); nolako garrantzia duen (13); partidaren garrantzia (10); sekulako garrantzia (27); sekulako garrantzia dauka (6); zaion garrantzia (13); zenbateko garrantzia (13); zenbaterainoko garrantzia (13); zer garrantzia (12); zer nolako garrantzia (16); zion garrantzia (14); zuen garrantzia (27); zuten garrantzia (8)

duen garrantziaren (9); duen garrantziaz (32); duten garrantziaz (13); garrantziarik eman (6); garrantziaz ere (8); garrantziaz eta (10); garrantziaz hitz (12); garrantziaz hitz egin (6); garrantziaz jabetu (9); garrantziaz jabetuta (7); garrantziaz jabetzeko (6); garrantziaz mintzatu (7); garrantziaz ohartarazi (10); garrantziaz ohartu (7); honen garrantziaz (7); partidaren garrantziaz (8)

aparteko garrantzirik (32); aparteko garrantzirik eman (10); batere garrantzirik (20); dio garrantzirik (11); dio garrantzirik ematen (7); du garrantzirik (59); du inolako garrantzirik (6); duela garrantzirik (7); dute garrantzirik (7); eta garrantzirik (8); ez dio garrantzirik (11); ez du garrantzirik (55); ez duela garrantzirik (7); ez dute garrantzirik (7); ez nion garrantzirik (10); ez zion garrantzirik (14); ez zuen garrantzirik (9); garrantzirik eman (105); garrantzirik eman ez (9); garrantzirik eman gabe (28); garrantzirik emango (7); garrantzirik ematen (59); garrantzirik ez (41); garrantzirik gabea (14); garrantzirik gabeak (6); garrantzirik gabeko (41); garrantzirik gabekoa (7); garrantzirik gabekoak (7); garrantzirik handiena (8); garrantzirik izango (12); hainbesteko garrantzirik (16); halako garrantzirik (6); horrenbesteko garrantzirik (8); inolako garrantzirik (43); inolako garrantzirik eman (7); inongo garrantzirik (6); nion garrantzirik (11); nion garrantzirik eman (10); zion garrantzirik (14); zion garrantzirik eman (11); zuen garrantzirik (12)

da garrantzizkoena (8); garrantzizko bat (9); garrantzizko ezer (8); garrantzizko zerbait (9); garrantzizkoa da (47); garrantzizkoa dela (8); garrantzizkoa den (13); garrantzizkoa dena (7); garrantzizkoa izan (7); garrantzizkoenetako bat (9); guztiz garrantzizkoa (12); hain garrantzizkoa (6); oso garrantzizkoa (19); oso garrantzizkoa da (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus