Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

giltza 1 iz sarraila batean, irekitzeko edo ixteko sartzen den gailu horzduna. ik gako.

Hurrengoan bere etxeko giltzak utzi zizkidan, sartu eta neronek zaintzeko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 133. orr.

Abisuak hartaz ezer esaten ez bazuen ere, giltzak etxekoa behar zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 200. orr.

Daviden jauregiko giltzak jarriko dizkiot lepoan.  Elizen arteko biblia   Is 22,22

Nire gelako giltza bat eduki nahi izan du.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 309. orr.

Léonce andreak etxea garbitzen zion, armairuetako giltzak gordetzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 328. orr.

Eta hantxe ikusi nion kutxaren giltza.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 318. orr.

Diru-kutxako giltza atera zuen azukre-poto azpitik.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 69. orr.

Nire egunerokoaren giltza duk hau.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 115. orr.

Marik autoko giltzak hartu zizkion poltsatik Liviari.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 20. orr.

Autoko giltzak poltsikoan edukitzen zituen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 319. orr.

Bere autoaren giltzak, BMW markaren uztai batean bilduak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 69. orr.

Giltza lehen kolpean sartu nuen zulottoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.

Ez zen giltza sarraila zuloan sartzeko gai izan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 223. orr.

Joanak giltza sartu, sarraila ireki eta atea bultzatzen du etxean sartzeko.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 150. orr.

Nik giltza sartu, motorra abiaraztearren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 182. orr.

Giltza kontaktuan biratu orduko aire egokitua automatikoki pizten da.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 89. orr.

Aski da giltzari eragin eta azeleragailua zanpatzea, neskak nire gainera oldartzeko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 78. orr.

Giltzari sarrailan bi bira ematen zizkion, ernegazio hotzez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 202. orr.

Zabaltzeko neuk atea, eta giltza bota zidan. ik beherago 13.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 256. orr.

Stanie, giltza honek ez ditik esku-burdinak irekitzen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 206. orr.

La Sarriette armairu guztietan saiatzen ari zen giltzarekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 400. orr.

Klanka! Klanka! klanka!, ate gaineko eta behereko zerrapoak, klaska! klaska!, giltzen bi itzuliak.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 87. orr.

Zazpi hortz zenbatu dizkiot giltzari.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 184. orr.

Atearen giltza bikoitz bat du, nonbait, zeren sarraila batere behartu gabe baitzegoen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 212. orr.

-Giltza doblea hartu duzu? -galdatu nion, azkenean, ez aise.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 15. orr.

Giltza orokor batekin etorri ziren, gertatua ikusi eta anbulantzia bati deitu zioten.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 151. orr.

2 irud

Horixe da gaur ongizate pertsonala zabaltzen duen giltza.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 202. orr.

Lurralde hura irekitzeko giltza zen hiria.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 38. orr.

Urrezko giltzak dira, gure iragana ezagutzeko eta gure etorkizuna eraikitzen laguntzeko.  Herria   2005-02-27

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Atezainak giltza-sorta eskuratu zion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 172. orr.

Poliziak giltza sorta atera eta txilinka zeuden giltzetatik sarrailari zegokiona aukeratu du.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 55. orr.

Kirrinka isil, metaliko bat entzun zen, giltza-pila baten zarata bezala.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 27. orr.

Atea ere bi giltza biraz itxi nuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 336. orr.

Pauso malguz, neuk arestian bi giltza-bueltaz itxi nuen ate bera igaro zuen.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 16. orr.

4 zerbaiten sarbidea gertatzen den, zerbait ulertarazten duen zera. ik giltzarri 2.

Galdera haren erantzunean zetzan nire geroaren nondik norakoaren giltza, gakoa.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 268. orr.

Joseph Rothen nobeletako giltza nagusi bat.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 169. orr.

Komunikazioaren giltzez ari gara hemen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 104. orr.

Beharbada hura zen haren boterearen giltzetako bat, absentziak tentuz dosifikatzen jakitea.     «Kuskue tanden», 2004 - 72. orr.

Naturako misterioen giltza.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 230. orr.

Esperientzia horrek -Koperniko, Kepler, Galilei, zientzia berri guztiarena baita- Filosofia Moderno guztia ere zer den eskematikoki ulertzeko giltza eskaintzen du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 77. orr.

Uste du arazoaren giltza aurkitu duela, dena argi dagoela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 275. orr.

Ez, P.ren kimika ez zen Unibertsoaren motorra, ez eta Egiaren giltza ere.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 49. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Adiskidetasuna da beste giltza-nozioa Aristotelesen etikan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 56. orr.

Hortaz, bi dira espresioaren teoriaren giltza-kontzeptuak: (i) emozioaren espresioa, eta (ii) emozioa adierazten duen artista.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 232. orr.

Horretako, giltza-kontzeptuak eta giltza-ideiak berriro aztertu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 362. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Are you havin' fun? hori da Bourbon Streeteko galdera giltza.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 157. orr.

Funtsezko gauzak bai, esaldi giltzak, nolabait esateko, eta isiluneak bereziki, trebetasun berarekin erabilzen ditu beti.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 258. orr.

7 giltza hitza.

Tira, erabiltzaile-kodea eta giltza pertsonala lortzea ez da oso gauza zaila.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 90. orr.

Sarrera-giltza bazekien eta oso erraz sartu zen.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 95. orr.

Bera bezalako jendeak, hain arrunta izanik, oso sarrera-giltza errazak erabiltzen ditu.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 90. orr.

8 giltzarria.

Harrizko gangaren giltzan zegoen esbastikara hurbilduz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 282. orr.

9 judoan eta, aurkaria geldiarazteko edo lurrera botatzeko higidura.

Buruan kolpea jo eta besoan giltz txar bat eginda eraman ninditean Etxabeko ezkaratzera.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 157. orr.

Gazte batzuk elkarri judo-giltzak egin nahian zebiltzan trenbidearen koskatik oso hurbil.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 128. orr.

Taekwondo giltza batez inmobilizatu ondoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 127. orr.

10 giltzadura.

Hezur-giltzarik destokitu gabe.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 40. orr.

Hezur-giltza lokak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 134. orr.

Izter-giltza ukitu zion Jakobi eta koloka utzi zion.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 92. orr.

11 musika-tresnetako pieza, hatzaz ukitzean soinu bat egiteko balio duena. ik tekla.

Neurria hartua zieten hatz txiki haiek pianoaren giltzei.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 190. orr.

Irri bortxatu bat aurpegian eta ahoko hortz guztiak piano giltzak bezala lerroan jarriak zituela.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 82. orr.

12 ura, elektrizitatea... igarotzea ahalbidetzen duen gailua.

Matraz ordurako hutsa hartu, txorrotaren azpian ipini, eta uraren giltza ireki nuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 87. orr.

Denbora apur bat pasatzen da iturriko giltzari eragin eta ura irteten hasten denera arte.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 208. orr.

Uraren iturria ireki eta ur beroaren giltza eskuetan duzula geratzen zara.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 38. orr.

Kanila-giltza matxuratu zaion iturria bezala hasiko zitzaidala hitz borborka.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 292. orr.

Argiaren giltzaren bila horma haztatzen zuen artean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 61. orr.

Zuretzat gelako argi giltzari ematea bezain arrunta da telebista piztu eta han norbait euskaraz entzutea.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 26. orr.

Hiri honetako argi-giltza gehienek kalanbrea ematen dute.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 138. orr.

Argindarraren giltzari eragiten dion esku guztiahaldunak bereizten ditu jolasaren eta atsedenaren munduak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 123. orr.

Telegrafoaren zinta zurian mezua bukatzen denean, maniobraria esnatu egiten da, hartu izanaren seinalea eman eta telegrafoaren giltzarekin geltokiaren adierazgarria ematen du.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 48. orr.

Gas, gasolina eta abarren hoditeria guztiak, edo lurpeko erreten-zuloz zihoazen, edo zimenduan hormarteraturik, eta maskor-giltzak baino ez zeuden eskumenean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 155. orr.

Nemesioren eskua ikusi zuten sirenaren giltzari eragiten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 273. orr.

· Beti dago oroitzapenaren giltzari emango dion berriren bat.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 33. orr.

13 giltza bota giltza eman.

Giltza bota eta "Itxita" txartela bistan utzi zuen oraingoan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 78. orr.

14 giltza eman1 giltzaz itxi.

Argazki dendako ateari giltza eman eta "itxita" txartela bistan jarri zuen Justo Badiolak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 19. orr.

Dendako sarrailari giltza eman ondoren.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.

Baina giltza eman gabe utzi zuen Justok, ahaztuta.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 77. orr.

Apezpiku batek bedeinkatu eta kriminal batek giltza emandako etxea...!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 274. orr.

Giltza eman gabe zegoen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 239. orr.

15 giltza eman2 (mekanismo bati) ik korda 8.

Santosek ezezkoa egin zuen buruaz, eta sakelatik erlojua aterata giltza emateari ekin zion.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 15. orr.

Gerra... ez zaie giltzarik gehiago ematen ordulariei.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 21. orr.

Goizean esnatutakoan, lau eta erdietan geldirik aurkitu zituen orratzak, eta ez ziren mugitu giltza toperaino eman zuenean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 10. orr.

Gero pentsatu zuen erlojuak giltza eman gabe zuela.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 183. orr.

16 giltza faltsu giltzordea.

Beti edukitzen zuela gela guztiak irekitzen zituen giltza faltsu bat, zer agitu ere.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 106. orr.

17 giltza-hitz

Giltza-hitzak (keywords).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 152. orr.

Lehenik, aukeratu landu nahi duzun gaiari dagozkion giltza-hitzak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 338. orr.

Giltza-hitzak "zuria" eta "beltza" dira. desarautzea, pribatizazioa eta zergak murriztea izan ziren liberalismora bihurtutako politika ekonomikoen giltza-hitzak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 111. orr.

18 giltza ingeles giltza zabalgarria.

Giltza ingelesari heldu, eta hutsaren hodiari kolpeka ekin zion.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 217. orr.

Giltza ingelesa ekarri nuen landroverretik, eta Herbertek sarraila jauzarazi.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 80. orr.

Giltza ingeles batekin jota lehertu zioan begia.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 64. orr.

Zubira igota lemaren ardatzean ipinia genuen giltza ingelesa estutzera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 220. orr.

· Nire aita mekanikari aparta zen eta eskuan ingeles giltza hartzen zuenean herri oso bat jarriko zuen ihesi.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 39. orr.

19 giltza zabalgarri

Kamioiaren azpian aurkitu nuen, eskuan giltza zabalgarri bat zeukala, bihotzekoak jota, hilik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 107. orr.

Giltza zabalgarriak, aliketak, bihurkinak, xingola isolatzailea ere izaten zituen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 102. orr.

20 giltza zulo

Batzuetan gustuko dut giltza-zulotik zelata egitea.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 182. orr.

21 giltzaz itxi

Karpeta kutxatxo batean sartu eta giltzaz itxi zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 210. orr.

Giltzaz atea ixtean lasaitu egin zen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 253. orr.

Hozkailua garbitzen du, etxea giltzaz ixten, eta eguerdirako autobidean da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 79. orr.

Idazmakinari tapa jarri eta giltzaz itxi zuen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 42. orr.

Egon hadi heure etxean, giltzaz itxita, eta ez inori sartzen utzi.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 116. orr.

Barrutik giltzaz itxita zegoen egongelako atea ireki zuen amorraturik.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 145. orr.

Ura mantso-mantso isurtzen da giltzaz itxitako andeletako estalkien azpitik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 191. orr.

Ezta ametsezko santutegi honetako ate giltzaz itxien eta atari morroilodunen atzean ere.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 223. orr.

22 iltzez eta giltzez itxi erabat itxi.

Iltzez eta giltzez itxi zaizkie euskalkiei ateak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 180. orr.

Ez aipatu Porta de Ferroren aurrean, ez eta beste ezein ateren aurrean ere, mairuen arraza zital hau ez baita hain herabea, eta ez delako borrokarik gabe iltzez eta giltzez itxiko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 293. orr.

Gero tunika eta kapirotea jantzi eta kalabozo hartatik atera nintzen, di-da, Fred Astaire baino zaluago, beste mozoloa iltzez eta giltzez itxita utzirik. · Atea giltzez eta iltzez ixten zuen, eta alferrik ariko zitzaion inor deika, ez baitzuen irekiko.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 25. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ametsen giltza (3); arazoaren giltza (3); arrakastaren giltza (11); ateari giltza (6); ateari giltza eman (5); ateko giltza (5); badugu giltza (3); baina giltza (8); bat eta giltza (3); batasunaren giltza (3); batean giltza (4); baten giltza (3); bere giltza (3); beste giltza (9); beste giltza bat (4); bi giltza (9); da giltza (19); dago giltza (6); den giltza (4); dio giltza (3); du giltza (8); duen giltza (12); dute giltza (5); duzu giltza (8); edo giltza (3); eskuan giltza (4); eta giltza (52); eta giltza bat (6); etxeko giltza (13); gainditzeko giltza (9); ganbarako giltza (3); gatazka gainditzeko giltza (4); gelako giltza (6); geroaren giltza (4)

giltza atera (13); giltza atera eta (8); giltza atera zuen (3); giltza aurkitzen (3); giltza bakarra (4); giltza bat (49); giltza bat atera (9); giltza bat eman (3); giltza batekin (3); giltza baten (4); giltza batez (6); giltza batzuk (10); giltza bere (4); giltza bilatu (5); giltza bota (3); giltza da (10); giltza duk (5); giltza edo (4); giltza edukiko (3); giltza eman (24); giltza eman eta (7); giltza eman gabe (3); giltza ematen (4); giltza erakutsi (4); giltza ere (9); giltza eskatu (3); giltza eskuan (7); giltza eskuratu (5); giltza eta (23); giltza etxean (4); giltza euskal (4); giltza ez (9); giltza galdu (4); giltza gobernu (3); giltza guztiak (3)

giltza handi (11); giltza handi bat (3); giltza harrabotsak (6); giltza hartu (13); giltza hartu eta (5); giltza hartzeko (3); giltza hartzen (3); giltza hau (5); giltza hitza (7); giltza hitzak (7); giltza hori (19); giltza horiek (3); giltza horren (3); giltza hotsa (6); giltza ingelesa (8); giltza izan (11); giltza izango (3); giltza izateko (4); giltza kendu (3); giltza kontaktuan (4); giltza kontzeptuak (5); giltza nire (3); giltza sarrailan (21); giltza sarrailan sartu (10); giltza sarrailan sartzen (3); giltza sartu (9); giltza sartu eta (3); giltza sartzen (3); giltza sorta (19); giltza sorta bat (4); giltza sorta eskuan (3); giltza txiki (7); giltza txiki bat (5); giltza zuen (3); giltza zuloan (4)

hemen duzu giltza (3); hori giltza (3); horren giltza (3); irekitzeko giltza (4); itxi eta giltza (4); izango da giltza (3); izateko giltza (4); izter giltza (3); konponbidearen giltza (4); konponbiderako giltza (4); konpontzeko giltza (4); kutxako giltza (4); kutxaren giltza (4); lerroko giltza (4); lortzeko giltza (8); misterioaren giltza (4); nire gelako giltza (3); nire giltza (3); nuen giltza (9); partidako giltza (7); partidaren giltza (3); prozesuaren giltza (4); sakelatik giltza (3); salbatzeko giltza (3); sarrailan giltza (3); sarrera giltza (3); sartzeko giltza (7); sotoko giltza (3); ulertzeko giltza (9); uraren giltza (3); zabaltzeko giltza (3); zen giltza (6); zeuk duzu giltza (3); zion giltza (6); zituen giltza (4); zuen giltza (14)

autoaren giltzak (4); autoko giltzak (4); baina giltzak (3); bere giltzak (3); eta giltzak (14); eta giltzak eman (3); etxeko giltzak (12); gelako giltzak (3); giltzak atera (7); giltzak atera eta (3); giltzak eman (9); giltzak eman zizkion (4); giltzak ere (4); giltzak eskatu (3); giltzak eta (12); giltzak ez (3); giltzak hartu (17); giltzak hartu eta (6); giltzak lehen (3); giltzak poltsikoan (3); giltzak sarrailan (4); giltzak utzi (5); imamaren mausoleoko giltzak (3); mausoleoko giltzak (4); partida partidako giltzak (12); partidako giltzak (30); partidaren giltzak (3); z partidako giltzak (16)

eta giltzaren (4); eta giltzarik (3); giltzarekin ixten (3); giltzaren bila (11); giltzaren jabe (3); giltzari bi (3); giltzari eragin (5); giltzari eragin eta (3); giltzari eragiten (3); giltzarik ez (7); giltzarik gabe (3)

ate hau giltzaz (3); atea giltzaz (32); atea giltzaz itxi (17); atea giltzaz ixten (3); eta atea giltzaz (3); eta giltzaz (12); eta giltzaz itxi (8); gelako atea giltzaz (4); giltzaz eta (3); giltzaz itxi (36); giltzaz itxi eta (10); giltzaz itxi zuen (8); giltzaz itxia (4); giltzaz itxirik (3); giltzaz itxita (30); giltzaz itxita egon (5); giltzaz itxita egoten (3); giltzaz itxita utziko (3); giltzaz itxita zegoen (6); giltzaz itxitako (5); giltzaz ixten (11); giltzaz ixten du (3); hau giltzaz (3); hau giltzaz itxita (3); sarraila giltzaz (3); zuen giltzaz (3)

eta giltzez (7); eta giltzez itxi (3); etxeko giltzen (4); etxeko giltzen kopia (3); giltzekin batera (3); giltzen bila (5); giltzen emaitea (4); giltzen kopia (3); giltzen zaindaria (3); giltzetako bat (14); giltzez itxi (4); iltzez eta giltzez (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus