Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gustu (5305 agerraldi, 262 liburu eta 1852 artikulutan; Egungo testuen corpusean 7.421 agerraldi; orobat gostu 618 agerraldi, 9 liburu eta 477 artikulutan, Egungo testuen corpusean 2.093 agerraldi, eta gusto 121 agerraldi, 29 liburu eta 28 artikulutan; Egungo testuen corpusean 1.132 agerraldi) 1 iz atsegina.

Janean eta edanean hartzen dugun atsegina, gosea edo egarria daukagunean; etzateko gustua nekatua dagoenarentzat. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 111. orr.

Gustu osoz freskatuko dizut zure ganbarako memoria hori. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 270. orr.

Gustu handiz ikusiko zaitu handik bueltan. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 102. orr.

Normalean gustuz hartzen du ur-xirriparen ingurua. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 312. orr.

Berez atsegina denaren gustua sublimatu, garaitu edo kanporatu beharra dago. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 49. orr.

Bere gustura eraikitako fantasiazko mundu bat. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 19. orr.

ik beherago 9. 24235

2 dasta.

Badira beste kualitate batzuk (Lockeren bigarrenak: kolorea, usaina, gustua, etab.). Askoren artean   «Filosofiako gida» - 105. orr.

Gustu goxoa omen du eta okela samurra bide da. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 39. orr.

Egiazko porruaren egiazko gostua! Herria   2001-10-04

Iturriari, ilargiaren gorabeherekin gustuz aldatzen den horietakoa baita, batzuetan ustel usaina omen dario. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 77. orr.

Gustua kentzen ziok... Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 107. orr.

[Gisuak] belarrari eta beste bazka guzieri gustu ona emaiten diela. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 70. orr.

Kasik egun guziz berriak onak ziren, eta jatekoari gustu hobea emaiten zioten. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 124. orr.

Ez dutela kaka guztiek gustu berbera. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 119. orr.

Debekuaren gatzak ematen zion bere gustua festa koxkor hari. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 47. orr.

Beraz gerlak eta gerla ondoak utzi digute oroitzapen txar frango eta orobat gustu kirets bat. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 181. orr.

3 zaletasuna edo.

Bakoitzak bere gustuak ditu, eta denontzako gustuak daude. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 48. orr.

Gustua eta dirua ez doaz beti loturik, nonbait. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 133. orr.

Janariari buruzko gustuak adibidez. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 65. orr.

Biok ginen literaturazaleak eta biok geneukan erlijio eta filosofia gaietarako gustua. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 42. orr.

Anaiari frogatzeko norbait nintzela eta arrazoi ukan zuela ni baitan sortarazirik kirolarentzat neukan gustua. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 51. orr.

Gero, gogoz kontra, kafesnea hartzen hasi zen, emakumeen gustuetara makurtu izan balitz bezala. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 48. orr.

Hortako goxoan kantatzera gostu duenak badaki norat jin larunbatean. Herria   2003-10-23

4 edertasuna-edo sumatzeko gaitasuna.

Noizean behin haren liburuak irakurtzen nituen, buruargia zen arras, gustu onekoa, erudizio handi-handikoa. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 71. orr.

Haren soinekoa gustu onekoa zen, modaren araberakoa. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 479. orr.

Oso txukun eta gustu onez orrazturik. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 30. orr.

Hark baino gustu hobea dinagu. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 172. orr.

Banekien-eta ergelkeria bat esaten ari nintzela, eta gustu txarrekoa gainera. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 116. orr.

Oso gustu txarreko txantxa izan zen. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 93. orr.

Gustu lodiko pasadizo barregarriak, hildakoen istorioak eta gonapeko gorabeherak kontatzen aritu omen ziren haren hiletan. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 9. orr.

Altzariak, agintari klase berriaren gustura, klasikoak. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 83. orr.

Orduko gustuaren arabera apaintzeko. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 348. orr.

Neure literatur gustua hobetuko zen tarte hartan. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 72. orr.

Gostuz idatzitako eleberria, gostuz ere irakurtuko dena. Herria   2004-12-09

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Egoista hutsa omen bainintzen, zakarra, gustu-kontuan barbaroa. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 43. orr.

Kolorea baitzuen berak gustu-irizpide, bost axola alderdi teknikoa. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 43. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gasolio gustuko arrainak Banan-banan dastatu zituzten eliza-gustuko masustak. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 190. orr.

Azken tantara arte edan zuen ura, botika-gustua hartu arren. mahats zukuzko botila bat, ardo gustu pixka bat duena. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 200. orr.

Denak du hemen arrain gustua, are patatek berek. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 134. orr.

Denaden, bazuen bere bixi gostua zenbait aldiz HERRIAk, bereziki Lafitten lehen urte aldeño batez. Herria   2001-10-18

Bortxazko ezkontzek badute beti halako kirets gostu bat. Herria   2003-05-22

Pozoin gustu bat baduela. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 64. orr.

Saderen sexu-gustuak eta jokaera libertino neurrigabeak ulertu nahi badira. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 16. orr.

7 gustuan gustura.

Gustuan nintzen lehenbizikoz hainbat egunetan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 234. orr.

Pentsaketa ari naizenean, koskan edo arrangura bereziki, burua apal nabil edo bestenaz, gostuan naizelarik, soa zuhaitzen puntan daukat, ez baldin badut hedoietan galdua. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 41. orr.

Bidea idekirik holaxe gazteek, dugun erran arras gostuan ezarri gaituela beste lau helduen lasaitasunak. Herria   2003-03-17

Untsa gordea gostuan bizi zela Frantziatik urrun... Herria   2001-02-08

Ondartzak behar direla garbi garbiak atxiki jendea gostuan mainatzeko gisan. Herria   2003-07-03

Nihaur jaitsiko naiz gustuan. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 98. orr.

-Ez dut Parisetik nehor ekarriko, zaude gustuan ama... Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 149. orr.

-Zaude gustuan, Baiona ez da urrun, eta otoan gira. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 13. orr.

Hark, baietz, bai, gustuan jar zedin. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 15. orr.

· -Alta, gain hartan, buruz buru, gustuanago izanen ahal ginen, ez duzu uste? Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 154. orr.

· Xan ez zen bere gustuan. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 209. orr.

· Iheslariak aterbetuko ditugu, gostu gostuan. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 33. orr.

8 gustuko izond ik beherago 15.

Bihozgabetu egiten naiz gustuko neska bat aurrean dudanean.   - 150. orr.

Ez zutela batere gustuko lana. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 363. orr.

Material harekin gero geure gustuko irudiak sortzeko. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 11. orr.

Bakoitxak bere gostuko kirola egiteko. Herria   2004-01-29

Bere gustuko neskak "Danger"en egongo dira. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 201. orr.

Aurren aurrenik zeure gustuko gaietara jotzea gomendatuko nizuke. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 14. orr.

Xarlesen gustuko metro edo postako ofizio horiek. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 73. orr.

Erantzuna ez zen aitaren gustukoa gertatuko. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 39. orr.

Bere rock talde eta pieza gustukoenez hizketan. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 64. orr.

Ezagun zuen leiho ondoko aulki huraxe zuela lekurik gustukoena. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 76. orr.

Txekiako garagardo ospetsutik litroak edaten zituen bere taberna gustukoenean. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 11. orr.

· Irakurlearen gustuko izango direlakoan. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 15. orr.

Hurrengo erabiltzailearen gustuko ez direlako. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 130. orr.

Bainan Jospin-en "pizte" hori ez da denen gostukoa. Herria   2005-04-28

-Zure jokamoldea oso gustukoa zait. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 92. orr.

9 (-en) gustuko (-en) iritzian.

Ene gustuko, amodioak du beste zernahik baino gehiago gizon baten bizia beztitzen eta argitzen. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 24. orr.

-Nekez, ene gustuko. 24301

Ene gustuko aise ari dira kolegio horretan, pedagogia integratua dela estakuru. Itxaro Borda   «%100 basque» - 133. orr.

Bronchite-a joan zitzaidan primaderako lehen eguzkiekin, nahiz-eta sasoina mokorra eta berankorra izan gure gustuko. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 56. orr.

Batzuen gostuko hori sozialixten jukutria bat bezala izanki jokoaren nolazpait nahasteko... Herria   2005-04-07

Zonbat jende bilduz orotarat? bost ehun mila edo gehixago langile sindikaten arabera, hiru ehun mila ez arras polizaren gostuko. Herria   2005-02-10

Bozka-legea kanbiatua izaiten ahal litake beraz bainan askoren gostuko arras okerki. Herria   2003-02-13

Sobera larderia, frangoren gostuko. Herria   2005-05-19

10 gustura gogara.

Bertan goxo egin duzu, gustura zaude kaka artean. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 108. orr.

Norma Lúciak gustura entzuten zituen haien esapide lotsagabeak. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 37. orr.

Gustura barre egin dut, eta gustura barre egiten sentitu dut nire ondoan Stevenson. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 164. orr.

Imajinatu dezaket nola egiten duten, baina gustura ikusiko nuke. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 55. orr.

Egin dutana, gogotik eta gosturat egin dut. Herria   2003-05-15

Gustura joko nikek trago bat haren osasunera, arranopola! Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 155. orr.

Batak emandakoa gustura hartzen zuen besteak. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 144. orr.

Neskak gustura hartu zuen gizonaren eskaintza eskuzabala. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 130. orr.

Ez dira horrenbestez denak gustura geratzen, protestaldi bati ekiten diotenak ere izaten dira. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 116. orr.

Pozik eta gustura sentitzen zen oso. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 223. orr.

Ez zuen oso gustura hartu Julenen laguntza eskea. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 117. orr.

Gustura asko entzungo nuke zuri buruzko zerbait. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 31. orr.

Ez noa, ordea, oso gustura; premiak behartzen nau. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 58. orr.

Arras gostura zirela hola salatu digute gure Jean Leon, Martzel eta Anttonek. Herria   2001-11-01

Bizarra kendu gabe ez naiz batere gustura sentitzen. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 37. orr.

Gustura asko hasiko nintzateke neu ere urrumak egiten. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 223. orr.

Gustura asko! 24324

Nagusia ondoan badu, gusturago. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 16. orr.

Gustura baino gusturago zegoen bere senarraren eta bere alabaren artean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 281. orr.

Ni gustura, deus bisitatu beharrik ez-eta. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 170. orr.

Gustura gainera. 24328

11 (-en) gusturako -en iritzian.

Baina ez dute, nere gusturako, pesimismorik edertzen. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 134. orr.

Ivyren gusturako, ordea, zoragarri ei zegoen. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 91. orr.

Eta hori, kritiko xume honen gusturako, ezin onetsia da. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 142. orr.

Oso liburu interesgarria da, baina emakumeen historia gehiegi dakartza, nire gusturako. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 325. orr.

Larru eta korbata eta Loewe gehiegi nire gusturako. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 15. orr.

Gero, otordua arin-arin bukatu -arinegi beti ere Harry Blounten gusturako, jale metodikoa izanik-, postatik irten, eta aurrera. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 173. orr.

Baina Joek ankerregi borrokatzen zuen gazteago eta beldurtiago ginenon gusturako. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 27. orr.

12 gustu(a) eman

Gustua ematen zion besteen berriketa entzuteak. Josu Landa   «Odolbildua» - 121. orr.

Egia esan, gustua ematen du zuei eszena hauek agintzeak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 277. orr.

Baina neskak dantzan hasi zirenean, hain zituan arinak eta dotoreak, gustua ematen zian beraiei begira egotea. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 57. orr.

Etsaiari gustu ez emate hutsagatik. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 104. orr.

Azukreak beti balioko zuen hari gustu emateko. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 88. orr.

13 (norbaiten) gustua egin

Maite zuen jendearen gustua egitea, denena eta bakoitzarena. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 72. orr.

Esaera duk emakume ezkonduak gizonaren gustua egin behar duela. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 34. orr.

Abildade aparta duzu zure gustua eginez besteak saritzen dituzula sinesteko. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 149. orr.

Denen gostua nola egin? Herria   2005-11-17

Badakit hitz hunekin ez dudala denen gostua egiten. Herria   2005-08-04

14 gustu(a) hartu

Ibiltzen batere gusturik hartzen ez duten eta zapata pare bat baino ez daukaten atso gaixoek. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 229. orr.

Arraina [...] bikain askoa zegoen, baina nik batere gusturik hartu ez, ez dakit zer demontre gertatzen zitzaidan. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 147. orr.

Garateneko jendeak gostu hartu du partida huntan, hau ez izanik ere mailez gorenen artekoa. Herria   2001-02-15

Nik ere harekin eginak nituen artzaingoko lehen ikasketak [...] artzain etxolari biziki gostu hartu nion haren konpainian. Herria   2005-12-22

Horiek oro negu bizitto hunen ahanzteko eta biziari bere gostua hartzeko. Herria   2003-02-13

15 gustuko izan1 (norbaitek zerbait)

Gustuko zuen bere ganbara, neskatxa gela hura. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 167. orr.

Gustuko ditu aitak paseoak.   - 31. orr.

Ez ditiat oso gustuko liburuak: jakin beharreko guztia ikasia nauk dagoeneko. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 57. orr.

Galantinatik bi xerra nahi izan zituen; gustuko zuen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 113. orr.

Baina ez zuen gustuko bere aberastasunaren jatorriaz hitz egitea. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 99. orr.

Gustuko dut, noizean behin eta pertsona egokiekin, odaliskarena egitea, emakumeek badakite zertaz ari naizen, zoragarria da. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 127. orr.

Oso gustukoa dut euria nik. Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof - 6. orr.

Arras gostukoa omen zuten joko hori. Herria   2004-10-14

Izugarri gustukoa bainuen mekanika. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 24. orr.

Fikzioa biziki gustukoa dut. Berria - Kultura   2004-01-23

Ez du batere gustuko, giroa ez du gustuko, jendea ez du gustuko, zerbitzaria ez du gustuko... Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 8. orr.

Ea Madril gustukoa al nuen galdetu zidan. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 81. orr.

Gustukoa nuen eszena hura gogoan erabiltzea. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 63. orr.

Ez dugu batere gustuko agintariek, politikariek edo unibertsitate kanpoko inork ere eskua sartzea unibertsitatean. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 38. orr.

Jendearen batere gustukoa ez zen zerga proiektu bat. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 380. orr.

Italiarrek hain gustukoa zuten Luna ia borobilari. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 109. orr.

Holako ideia ez zen segur denen gustukoa. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 155. orr.

Liburuei begira eta gustukoen genituen pasarteak gogoratzen. Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut» - 71. orr.

Ze jateko duzu gustukoena? Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 203. orr.

Gustukoena jendea neke latzetan lanean aritzen zen tokietara joatea izaten zuen. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 18. orr.

16 gustuko izan2 (norbaitek beste norbait)

Ez al naiz zure gustukoa? Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 87. orr.

Tipoa ez nuen oso gustuko, baina Monaren laguna baldin bazen, agoantatu beharra nuen. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 94. orr.

Ez dut gustukoa Hearst jauna. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 167. orr.

Jonek ez zuen gustuko Ane bide horretatik hasten zenean. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 45. orr.

Gustuko ditut lotsatiak. Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof - 42. orr.

Gustuko ditudan poetak behin eta berriz irakurtzen ditut. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 215. orr.

-Oso gustukoa zaitut -aitortu nion haren isiltasun galdetzailearen aurrean-.   - 203. orr.

Bizkorra zarelako, eta gustukoa zaitudalako ere bai.   - 210. orr.

Sara Zaragozakoa da eta gustuko nau. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 133. orr.

Sekula ez ditu oso gustuko izan beti-kontentu horiek. Ezin dizut esan zein gustukoa dudan.   - 16. orr.

Hitzez adierazi ez bagenuen ere, agerikoa zen elkarren gustukoak ginela. Aitor Arana   «Onan» - 83. orr.

Gizon gaiztoak beti gustukoagoak, betiko kontua. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 84. orr.

Nik beltzak ditut gustukoen. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 102. orr.

Berlioz zuen, ordea, gustukoena. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 175. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina gustu (4); bere gustu (9); da gustu (4); denen gustu (3); du gustu (4); edo gustu (4); eta gustu (38); eta gustu handiz (5); eta gustu onez (3); eta gustu txarrekoa (3); ez da gustu (3); gure gustu (5); gustu bat (6); gustu ematearren (3); gustu ematen (4); gustu estetikoaren (3); gustu eta (19); gustu eta nahi (3); gustu fineko (3); gustu guztietako (3); gustu handia (3); gustu handirik (3); gustu handiz (17); gustu hobea (3); gustu hori (4); gustu kontua (6); gustu ona (15); gustu onaren (3); gustu oneko (10); gustu onekoa (8); gustu onez (9); gustu pixka (6); gustu pixka bat (6); gustu sexualak (4); gustu txar (4); gustu txarra (12); gustu txarraren (3); gustu txarreko (18); gustu txarreko txantxa (3); gustu txarrekoa (14); gustu txarrekoak (7); gustu zuen (3); hain gustu (3); oso gustu (10); zer gustu (6)

amari gustua (3); arrain gustua (3); bere gustua (5); denen gustua (6); denen gustua egin (4); eta gustua (14); gustua duen (3); gustua egin (7); gustua egin nahian (3); gustua egitea (3); gustua eman (4); gustua emateko (3); gustua ematen (16); gustua ematen du (7); gustua ere (5); gustua eta (4); gustua hartu (16); gustua hartu nion (3); gustua hartzen (5); gustua zeukan (4); gustua zuen (3); haren gustua (3); nolako gustua (7)

bakoitzak bere gustuak (5); bere gustuak (16); bere gustuak ditu (5); beren gustuak (3); da gustuen (3); eta gustuak (8); eta gustuaren (5); eta gustuen (8); eta gustuen arabera (3); gure gustuak (5); gustuak ditu (5); gustuak eta (11); gustuak ez (4); gustuaren arabera (5); gustuen arabera (8)

arrauna gustuko (3); baina gustuko (12); baitu gustuko (3); bakoitzak gustuko (5); batere gustuko (24); batzuk gustuko (3); benetan gustuko (4); bere gustuko (26); beren gustuko (5); bereziki gustuko (3); beti gustuko (3); bikoteek gustuko (4); da gustuko (4); denen gustuko (7); ditu gustuko (14); ditugu gustuko (4); ditut gustuko (13); ditut oso gustuko (4); dituzte gustuko (6); du batere gustuko (3); du gustuko (62); dudala gustuko (3); duela gustuko (8); dugu gustuko (6); dut batere gustuko (4); dut gustuko (32); dut oso gustuko (3); dute gustuko (24); dutela gustuko (3); duzu gustuko (8); egitea gustuko (10); egotea gustuko (5); ene gustuko (22); ere gustuko (16); ere gustuko du (3); ere oso gustuko (8); eta gustuko (27); eta gustuko dut (3); ez baitu gustuko (3); ez ditu gustuko (5); ez ditugu gustuko (3); ez ditut gustuko (11); ez dituzte gustuko (3); ez du gustuko (40); ez dudala gustuko (3); ez duela gustuko (6); ez dugu gustuko (5); ez dut gustuko (19); ez dute gustuko (15); ez dutela gustuko (3); ez duzu gustuko (3); ez nuen gustuko (4); ez zituen gustuko (3); ez zuen gustuko (10); gure gustuko (10)

gustuko al (7); gustuko al duzu (4); gustuko bazuen (3); gustuko bere (4); gustuko bi (4); gustuko ditu (11); gustuko ditudan (4); gustuko dituela (4); gustuko dituen (13); gustuko ditugun (3); gustuko ditut (7); gustuko dituzten (3); gustuko dituzu (3); gustuko du (35); gustuko dudan (5); gustuko duela (14); gustuko duela aitortu (3); gustuko duela erakutsi (3); gustuko duelako (4); gustuko duen (26); gustuko duena (3); gustuko dut (55); gustuko dut eta (3); gustuko dute (16); gustuko duten (21); gustuko duten horietakoa (4); gustuko dutenek (9); gustuko dutenek aukera (3); gustuko duzu (9); gustuko duzun (3); gustuko eta (12); gustuko etenaldi (3); gustuko etenaldi hain (3); gustuko ez (48); gustuko ez duela (3); gustuko ez duen (4); gustuko ez duzun (3); gustuko gaia (3); gustuko genuen (4); gustuko gertatu (6); gustuko izan (53); gustuko izan dut (3); gustuko izan ez (4); gustuko izan nuen (3); gustuko izango (12); gustuko izatea (6); gustuko izaten (6); gustuko jokalaria (3); gustuko jokoa (3); gustuko lan (4); gustuko lana (7); gustuko lekuan (4); gustuko materiala (9); gustuko materiala aurkitu (6); gustuko nituen (4); gustuko nuela (3); gustuko nuen (5); gustuko omen (5); gustuko omen zuen (3); gustuko pilota (8); gustuko pilotak (7); gustuko pilotak aurkitu (4); gustuko pilotarekin (3); gustuko taldea (3); gustuko tokia (3); gustuko zerbait (5); gustuko zituelako (3); gustuko zituen (12); gustuko zuela (6); gustuko zuen (41); gustuko zuten (5)

guztien gustuko (5); guztien gustuko izan (3); hain gustuko (23); hain gustuko dituen (5); hain gustuko duen (4); hartzea gustuko (3); hori oso gustuko (3); horren gustuko (7); inoiz gustuko (3); inoiz gustuko izan (3); inoren gustuko (3); izan gustuko (3); izatea gustuko (4); izugarri gustuko (4); jokatzea gustuko (3); lana gustuko (4); mugak gustuko (3); neure gustuko (3); nik gustuko (4); nik oso gustuko (3); nire gustuko (13); norberaren gustuko (3); nuen gustuko (5); oso gustuko (99); oso gustuko du (5); oso gustuko duelako (3); oso gustuko duen (3); oso gustuko dut (17); oso gustuko dute (3); oso gustuko ez (3); oso gustuko izan (11); oso gustuko zuen (4); pilotariek gustuko (3); zen gustuko (4); zituen gustuko (11); zuen batere gustuko (3); zuen gustuko (26); zure gustuko (6); zuten gustuko (4)

arras gustukoa (8); baina gustukoa (4); batere gustukoa (5); bere gustukoa (8); beren gustukoa (4); biziki gustukoa (4); denen gustukoa (16); denen gustukoa izan (5); du gustukoa (5); dut gustukoa (7); dute gustukoa (3); duzu gustukoa (3); ere gustukoa (9); ere oso gustukoa (3); eta gustukoa (7); eta hori gustukoa (3); eta oso gustukoa (3); ez du gustukoa (4); ez dut gustukoa (4); ez dute gustukoa (3); ez zuen gustukoa (5); gure gustukoa (3)

gustukoa da (5); gustukoa den (4); gustukoa du (17); gustukoa dudan (7); gustukoa duen (6); gustukoa dugun (3); gustukoa dut (34); gustukoa dute (6); gustukoa eta (6); gustukoa ez (43); gustukoa ez bazen (3); gustukoa ez duten (3); gustukoa ez izan (6); gustukoa izan (63); gustukoa izan edo (5); gustukoa izan ez (4); gustukoa izan zen (5); gustukoa izango (15); gustukoa izatea (8); gustukoa izateko (3); gustukoa izaten (4); gustukoa naizela (4); gustukoa nuela (3); gustukoa nuen (17); gustukoa zara (4); gustukoa zuela (5); gustukoa zuelako (4); gustukoa zuen (24); gustukoa zuten (3)

guztien gustukoa (10); guztien gustukoa izan (4); hain gustukoa (10); hire gustukoa (5); hori gustukoa (7); hori gustukoa dut (4); inoren gustukoa (4); naiz zure gustukoa (3); nire gustukoa (21); nire gustukoa izan (3); nire gustukoa zara (4); oso gustukoa (54); oso gustukoa du (4); oso gustukoa dudan (3); oso gustukoa dut (9); oso gustukoa izan (7); oso gustukoa nuen (4); oso gustukoa zuen (6); zein gustukoa (3); zuen gustukoa (8); zure gustukoa (14); zure gustukoa ez (3); zure gustukoa naizela (3)

baino gustukoagoa (3); baino gustukoagoak (4); bere gustukoak (5); bere gustukoak ez (4); da gustukoen (6); denen gustukoak (4); ditu gustukoak (4); dut gustukoen (4); duzu gustukoen (4); ere gustukoak (3); eta gustukoen (4); euren gustukoak (3); gustukoak ditu (5); gustukoak ditut (6); gustukoak ez (13); gustukoak ez ziren (4); gustukoak izan (14); gustukoak izango (3); gustukoak zituen (10); gustukoen dudan (3); gustukoen duen (8); gustukoen duten (5); gustukoen zuen (3); gustukoena izan (3); hain gustukoak (4); ikusleen gustukoena (3); lekurik gustukoena (3); nire gustukoak (3); oso gustukoak (10); zuten gustukoena (3)

amak gustura (3); ba gustura (3); bai gustura (8); baina gustura (47); baina gustura egiten (3); baina gustura gaude (3); baina oso gustura (8); baita gustura (4); bat gustura (7); batean gustura (3); batere gustura (22); benetan gustura (5); bera ere gustura (5); bera gustura (5); berak gustura (4); bere gustura (6); bereziki gustura (3); berriarekin gustura (3); bertan gustura (4); bezain gustura (7); biak gustura (5); biok gustura (3); buruarekin gustura (7); da gustura (12); da oso gustura (4); dago batere gustura (4); dago eta gustura (3); dago gustura (14); daude gustura (17); dela gustura (5); denak gustura (7); dira gustura (7); donostia gustura (3); du gustura (6); dute gustura (5); egindako lanarekin gustura (12); egindakoarekin gustura (3); emaitzarekin gustura (7); emaitzarekin gustura agertu (3); erabat gustura (6); ere gustura (54); ere gustura agertu (3); ere gustura azaldu (3); ere gustura dago (5); ere gustura egingo (4); ere gustura hartuko (3); ere oso gustura (11); eta gustura (194); eta gustura amaitu (3); eta gustura ari (6); eta gustura aritu (3); eta gustura bizi (4); eta gustura dago (7); eta gustura dagoela (5); eta gustura egin (3); eta gustura egiten (4); eta gustura gaude (4); eta gustura gelditu (8); eta gustura geratu (5); eta gustura hartu (5); eta gustura nago (17); eta gustura sentitzen (4); eta gustura zegoen (3); eta jendea gustura (3); eta nik gustura (3); eta oso gustura (25); ez da gustura (5); ez dago gustura (13); ez daude gustura (15); ez dela gustura (3); ez dira gustura (3); ez gustura (4); ez nago gustura (9); ez nengoen gustura (4); ez zegoen gustura (8); ez zen gustura (10); ez ziren gustura (4); gara gustura (3); gu gustura (4)

gustura agertu (53); gustura agertu da (4); gustura agertu dira (4); gustura agertu zen (28); gustura agertu ziren (14); gustura al (16); gustura al zaude (14); gustura amaitu (6); gustura ari (59); gustura ari da (11); gustura ari dela (4); gustura ari gara (5); gustura ari naiz (20); gustura ari zela (3); gustura aritu (46); gustura aritu gara (4); gustura aritu naiz (12); gustura aritu naizela (3); gustura aritu nintzen (7); gustura aritu ziren (3); gustura aritzen (13); gustura aritzen da (3); gustura aritzen naiz (3); gustura asko (29); gustura atera (9); gustura atera ziren (6); gustura azaldu (16); gustura azaldu da (4); gustura azaldu zen (10); gustura baino (7); gustura baino gusturago (6); gustura barre (6); gustura barre egin (4); gustura bere (8); gustura beste (3); gustura bidaliko (3); gustura bizi (13); gustura da (9); gustura dabil (6); gustura dago (78); gustura dago bere (4); gustura dago bizileku (3); gustura dago han (3); gustura dagoela (27); gustura dagoela adierazi (3); gustura dagoela dio (4); gustura dagoela esan (6); gustura dastatu (3); gustura daude (42); gustura daudela (7); gustura daudelako (3); gustura dira (9); gustura doa (4)

gustura edan (3); gustura edango (7); gustura edo (4); gustura egin (16); gustura egin dut (3); gustura egin zuten (3); gustura egindako (3); gustura egingo (27); gustura egingo nuke (3); gustura egiten (20); gustura egiten dut (8); gustura egon (56); gustura egon arren (3); gustura egon ginen (5); gustura egon naiz (6); gustura egon nintzen (5); gustura egongo (18); gustura egotea (8); gustura egoteko (13); gustura egoteko moduan (3); gustura egoten (35); gustura egoten dira (3); gustura egoten naiz (3); gustura egoten zen (6); gustura eman (5); gustura emango (17); gustura ematen (6); gustura entzun (4); gustura entzungo (10); gustura entzuten (8); gustura ere (4); gustura esango (6); gustura eta (29); gustura eta eroso (3); gustura etorri (3); gustura etortzen (3); gustura ez (38); gustura ez daudela (3); gustura ez eta (3); gustura gainera (6); gustura gaude (34); gustura gelditu (54); gustura gelditu da (4); gustura gelditu gara (7); gustura gelditu naiz (5); gustura gelditu zen (6); gustura gelditu ziren (14); gustura geldituko (3); gustura gelditzen (5); gustura geratu (61); gustura geratu al (4); gustura geratu da (5); gustura geratu ginen (3); gustura geratu nintzen (10); gustura geratu zela (3); gustura geratu zen (6); gustura geratu ziren (7); gustura geratuko (10); gustura geratuko nintzateke (3); gustura geratzen (5); gustura han (3); gustura hartu (41); gustura hartu du (6); gustura hartu dute (3); gustura hartu zuen (10); gustura hartu zuten (6); gustura hartuko (32); gustura hartuko nuke (10); gustura hartuko nukeela (3); gustura hartzen (9); gustura hitz (6); gustura hitz egiten (3)

gustura ibili (24); gustura ibili gara (3); gustura ibili naiz (6); gustura ibili nintzen (4); gustura ibili zen (3); gustura ibiliko (3); gustura ibiltzen (6); gustura ikusi (6); gustura ikusiko (19); gustura ikusiko nuke (8); gustura ikustea (4); gustura ikusten (11); gustura irakurri (7); gustura irakurri du (3); gustura irakurriko (4); gustura irakurtzen (9); gustura irakurtzen da (3); gustura itzuli (5); gustura itzuliko (4); gustura izan (3); gustura jakin (4); gustura jakin nahiko (3); gustura jakingo (8); gustura jakingo nuke (3); gustura jan (5); gustura jango (8); gustura jango nuke (3); gustura jardun (11); gustura jardun nuen (4); gustura jarduten (3); gustura jarraituko (6); gustura jaso (5); gustura jaten (8); gustura joan (6); gustura joango (13); gustura joango nintzateke (5); gustura joaten (7); gustura jokatu (5); gustura jokatzen (10); gustura kantatu (3); gustura lagunduko (3); gustura lan (4); gustura lan egin (3); gustura nabil (9); gustura nago (136); gustura nago egindako (4); gustura nago egiten (3); gustura nago hemen (5); gustura nago nire (4); gustura nago oso (3); gustura nago taldean (5); gustura nengoen (20); gustura onartuko (3); gustura sartuko (3); gustura sentitu (14); gustura sentitu nintzen (3); gustura sentitzen (33); gustura sentitzen da (3); gustura sentitzen dela (3); gustura sentitzen hasi (3); gustura sentitzen naiz (3); gustura sentitzen nintzen (3); gustura sentitzen zen (4); gustura utzi (6); gustura utzi zituen (3); gustura utziko (3); gustura uzteko (3); gustura uzten (3); gustura zaude (13); gustura zaudela (4); gustura zebilen (5); gustura zegoela (16); gustura zegoela esan (3); gustura zegoen (37); gustura zen (10); gustura zeudela (6); gustura zeuden (7); gustura ziren (6); gustura ziruditen (3)

hain gustura (16); hark gustura (3); horregatik oso gustura (3); horren gustura (3); horretan gustura (3); hura gustura (3); ikasleak gustura (4); izugarri gustura (5); jarrerarekin gustura (4); jendea gustura (11); jendea gustura dago (3); jendeak gustura (5); lana gustura (4); lanarekin gustura (20); lanarekin gustura nago (3); lasai eta gustura (7); luke gustura (3); nago batere gustura (3); nago gustura (13); nahiko gustura (13); nahiko gustura nago (3); naiz gustura (5); nengoen gustura (5); neuk gustura (3); ni ere gustura (3); ni gustura (23); ni gustura nago (4); ni oso gustura (5); nik ere gustura (4); nik gustura (15); nik neuk gustura (3); nikek gustura (3); nintzateke gustura (3); nintzen oso gustura (5); nioke gustura (4); nion gustura (3); nirekin gustura (5); nuen gustura (4); nuke gustura (7); orain gustura (8); orain gustura nago (4); orain oso gustura (3); oraingoz gustura (3); ordezkariak gustura (3); ordezkariak gustura agertu (3); orduan gustura (3); osasunan gustura (3); oso gustura (320); oso gustura agertu (5); oso gustura ari (11); oso gustura aritu (9); oso gustura dago (15); oso gustura dagoela (4); oso gustura daude (10); oso gustura egon (12); oso gustura egongo (3); oso gustura egoten (10); oso gustura gaude (12); oso gustura gelditu (15); oso gustura geratu (11); oso gustura geratuko (3); oso gustura hartu (4); oso gustura hartuko (3); oso gustura ibili (9); oso gustura ikusten (4); oso gustura jardun (3); oso gustura nago (45); oso gustura nengoen (6); oso gustura sentitu (5); oso gustura sentitzen (3); oso gustura zegoela (4); oso gustura zegoen (3); oso gustura zeuden (3); pilotariak gustura (4); pilotariak gustura gelditu (4); pilotekin gustura (7); pozik eta gustura (4); presidentea gustura (3); taldekideak oso gustura (4); zaude gustura (3); zegoen gustura (8); zegoen oso gustura (4); zein gustura (4); zen batere gustura (3); zen gustura (13); zen gustura geratu (3); zeuden gustura (3); zion gustura (3); ziren gustura (6); zu gustura (4); zuen eta gustura (4); zuen gustura (7)

askoz gusturago (4); baino gusturago (19); batere gusturik (4); bere gusturako (3); eta gusturago (25); eta gusturago sentitzen (6); ezin gusturago (13); gehiegi nire gusturako (3); gero eta gusturago (11); gustura baino gusturago (6); gusturago dagoela (4); gusturago egiten (3); gusturago egongo (3); gusturago egoten (3); gusturago geratu (3); gusturago nago (5); gusturago sentitzen (10); gusturago sentitzen nintzen (3); gusturik ez (7); gusturik hartzen (4); gusturik hoberenean (7); lasaiago eta gusturago (3); nire gusturako (20); orduan eta gusturago (6)

aintzin gostu (3); arras gostuan (3); biziki gostu (4); biziki gostu onean (3); denen gostua (6); denen gostua egiten (3); eta gostu (4); gostu bat (8); gostu eta (3); gostu guzientzat (4); gostu kiretsa (3); gostu ona (3); gostu onean (3); gostua egin (5); gostua egiten (3); gostuan bizi (5); gostuan ibiltzeko (3); gostuaren astea (8); jendea gostuan (3); laneko gostua (3); ororen gostua (4); zaude gostuan (5)

ainitzen gostuko (48); ainitzen gostuko segurik (4); arras gostukoa (7); arras gostura (6); askoren gostuko (12); batere gostukoak (6); batzuen gostuko (26); bere gostuko (15); bere gostuko segurik (3); bere gostukoa (4); bere gosturat (12); bere gostuz (4); beren gostuko (10); beren gostuko segurik (3); beren gostura (3); beren gosturat (3); da denen gostukoa (4); denen gostuko (3); denen gostukoa (21); denen gostukoa egin (3); ene gostuko (4); ere denen gostukoa (5); eta gostuz (4); ez hain gostukoa (3); frangoren gostuko (6); gostuko ez (7); gostuko haatik (5); gostuko hori (3); gostuko segurik (17); gostuko segurik aski (3); gostukoa egin (4); gostukoa ez (3); gostura egon (4); gosturik hoberenean (4); gure gostuko (14); gure gostuko segurik (5); hain gostukoa (6); haren gostuko (3); hori gostukoa (3); nere gostuko (3); polizaren gostuko (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus