Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

herio (ETCn 3.163 agerraldi) 1 iz heriotza. (izaki eragiletzat harturik, izen berezi gisa)

Herioren erresuman.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 39. orr.

Igaroak ziren azken mugatik, ibiliak Herioren lurretara jotzen duen azken ubidetik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 38. orr.

Herio haur bat sehaskatik hartzen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 32. orr.

Herio piztia gaiztoa baita.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 113. orr.

Herioren hatsa batzuetan bero-beroa izaten duk, eta hotz-hotza beti gero haren eskua.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 21. orr.

Maitasunak beste forma batzuk hartzen ditu Herio atostean dagoela sentitzen dugunean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 395. orr.

Etorriko da Herio, eta zure begiak izango ditu.  Berria - Kultura   2004-07-29

Eurotariko zeinek iraun behar du, heriotzari Herioren hortzetatik bertatik ihes eginik?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 79. orr.

Heriok bere atzaparkada ilunean harrapatu zituen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 161. orr.

Han aurkitu zuten benetan beren bukaera eta Herioren besarkadan desagertu ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 161. orr.

Besarkatuta zeuden, Heriok betiko elkartuta.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 130. orr.

Hori entzunik, amak bere burua balkoitik behera bota du Herioren bila.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 88. orr.

Urteak joan ahalean kexu baitira biziaren luzeaz, baina Herioren itzala etxeko atarian ikusi orduko, biziari lotzen zaizkio, musika aireari bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 44. orr.

Eta ninian maitalearen azken irudia gorde nahian Herioren aurka borrokan zihardutenak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 19. orr.

Lortu zuen Heriorengandik urrutiratzea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 18. orr.

Nora zoaz? -itaundu zion Heriok, harrituta.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 142. orr.

Heriok ez du ahorik, baina denok ulertzen dugu haren mintzaira.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 85. orr.

Heriok jotako doinua entzun eta dardaraz hasten dira gizaki-abereak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 85. orr.

Biak ala biak, zuria eta gorria, Bizi eta Herio, eternitatearen atzetik balihoaz bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 154. orr.

Europak laster dantzatuko zuen Herioren dantza.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 137. orr.

Xuriz jantzi Herio dailuduna hartu dut bide lagun.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 73. orr.

Oi herio errukigabea, horrelako aita kenduz milaka eta milaka seme-alaba hiltzen dituzuna!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 257. orr.

2 (mugatua) heriotza.

Pentsatzen jarririk, Maddalenen herioak biziaren antzekoa behar zuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 110. orr.

Noranahi begira, herioa besterik ez nuen ikusten.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 217. orr.

Herioa arras hurbil ikusi zuen Alemaniara trenez eraman zuten egunetan zehar.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 83. orr.

Erlojuak ere irudikatzen zuen maiz herioa.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 16. orr.

Badaki herioa inguruan dabilkiola, hari batetik zintzilik duela bizia.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 24. orr.

Herioak jo balitu bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 242. orr.

Horra non beraz pizten hasia zen landare pollit hori kolpez moztu zuen herioaren sega maltzur zorrotzak!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 35. orr.

Ez gaude herioak atea noiz joko zain.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 78. orr.

Herioa bide zen agure itsua, gizon irudia hartua.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 10. orr.

Poliki-poliki, berekin eramango zuela herioak gizona.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 81. orr.

Herioak abisu ematen du batzuetan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 24. orr.

Jada herioak baino ez zituen askatuko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 57. orr.

Ron botila madarikatu hark erein zion margolariari herioaren hazia.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 47. orr.

Jainko baten herioa, juduen herra, gizonen bekatua.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 61. orr.

Tortura eta herioari ihesi zihoazenen ez laguntzea, aleman tiranoekilako kolaborazioa zen, nolabait.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 36. orr.

Horrelako laidoak herioa zuen zor.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 104. orr.

Frantses eta espainol polizien artean kudeatu herioaren eskadroia zen TKA.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 59. orr.

3 erabateko sufrikarioa; egoera guztiz larria.

Jauna, hau dun herioa!  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 118. orr.

Galerianoak, desesperoaren herioan, buruz ontzen ari zen bertsoak paperera pasatu ditu letrak ondo dakizkien beste galeriano baten laguntzarekin. Herio hartan, hor konturatu da ehiztaria hain modu ankerrean tratatu duen neskak beste inork ezin dezakeela salba, eta hor hasi da oihuka: "salba nazan, otoi, salba nazan!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 276. orr.

4 (erkaketetan)

Herio bezain gogorra maitasuna, Hilen Egoitza bezain iraunkorra maite-grina.  Elizen arteko biblia   Kt 8,6

Estatua ematen du, herioa bezain zurbila da. Izuikaraturik eta herioa baino zurbilago.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 267. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sukarrez kordegabe egon zen luzaro, herio-izerdi hotzetan. Herio usaina dariola.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 217. orr.

Bizi-hondar edo herio-arrasto hauek.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.

Herio-leize sakonetik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 855. orr.

Iruditu zait "¡Viva España!", "¡Arriba España!" diotela, eta segituan fusil deskargak eta herio-garrasi izugarriak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 463. orr.

Herio-marru berbera egin dute hirurek.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 462. orr.

Herio-larrian den animaliari oinazea arintzeko egiten du hori izadiak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 260. orr.

Herio mehatxuaren kontrako arma.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 19. orr.

Herio errito eder bezain hunkigarria.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 96. orr.

Bera gabe ilunpeak inguraturik baikaude eta herio-itzalean murgildurik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 174. orr.

Beste 600 giltzapeko herio-indizioaren zain daude.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 56. orr.

Bi Haurrak herio zurrean ikusirik, hiru lagunak bi lehengusuak uretatik ateratzen saiatu ziren.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 166. orr.

Maitagarri herio-iragarle bat zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 114. orr.

Behinbehineko herio zigorraren pean.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 119. orr.

Zelaietako tutu luze haietatik beti kea ateratzen ikusi zuen, geldi-geldia... Francis herio-lerroan dago Kaliforniako presondegi baten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 51. orr.

Herio-dantzaren festan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 107. orr.

6 herioan ik beherago 8.

Eta hantxe kuzkurturik, pilota baten gisan kiribildurik, herioan ixten ditut begiak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 175. orr.

Herioan hasi nintzen harrapatzen nituen paper guztiak botatzen.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 59. orr.

Amuarrainak herioan bihurritzen zuen bere gorputz liraina, nire bihotz-taupadak azkartuz eta.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 89. orr.

Paulhac herriko serorak bularrean ganibeta sartu dio, herioan piztiari aurre egin dionean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 54. orr.

7 heriozko

Heriozko arnasestu sumindu batek.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 135. orr.

Euskararen heriozko agonia.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 157. orr.

Dragoiaren heriozko oihua.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 53. orr.

Infernuko jainkoek amodio eta heriozko edabeen berri jakinarazi zieten.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 45. orr.

Uraren kontra heriozko borrokan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 73. orr.

Heriozko egoera horretarik nahi bainuen zernahi gostarik ere jalgi.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 443. orr.

Nork askatuko du arima koitadua heriozko gorputz honetatik [...]?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 322. orr.

Osoa, osatzea, osotasuna: beldur pixkat ematen duten hitzak dira barnean daramaten heriozko kirats terminala aditzen dakienarentzat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 105. orr.

Isiltasun itogarri, heriozko batek hartzen du dena.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 149. orr.

Deabruzko begiak, bizitasun basati eta heriozko batez, begira-begira neuzkan milaka lekutatik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 114. orr.

Zertarako eman heriozkoak baino izugarriagoak izan ziren ordu luze, luze haien berri.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 107. orr.

Huts horiek berdinduak gelditzen ziren, estaliak eta ezabatuak, baita itsusienak ere, baita handienak, mortalenak edo heriozkoenak ere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 181. orr.

8 herio batean ik gorago 6.

Eta orduan kimika kakanahasi baten bila abiatzen gara herio batean ahal dugun lekura.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 26. orr.

Iragan dezala bizia herio batean (hauxe da segurantzia bakarra!).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 79. orr.

Aldartez herio batean naiz, eta gorputzez eta nerbioz ere hiltzen nau nire inguruan dirakien, lotan dela ere nire inguruan bizi den jendetza ikaragarri horrek.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 396. orr.

Herio batean, baina gustura idatzi dut liburua.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 14. orr.

Ez genuen galtzeko denborarik izaten, herio batean zihoakigun astia.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 202. orr.

9 herio estuan

Hara non hasten den zakurra, kanpoan erbi azeloan utzi zuena, itxura batean erbi arrastoa usaindu eta, zaunkaka, herio estuan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 97. orr.

10 herio-lo

Herio-lo horretan zer amets datozkeen bizi-lor hau gainetik ken dezagunean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 111. orr.

Egin argi nire begioi, ez nazan herio-loak har.  Elizen arteko biblia   Sal 13,4

11 herio zelai

Sei hamarkada iragan dira Sovietar soldadoek libratu zutela Auschwitz-Birkenauko herio-zelaia.  Herria   2005-02-03

Zinez bazela nazien herio zelaietan gertatu zena dudan ezartzen zuen jenderik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 158. orr.

Hotzarekin batera, gosea zuten partida, herio zelaietako presoek.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 126. orr.

Zinez herio-zelaia, han hil baitira miliun bat judu eta ez dakit zenbat buhame.  Herria   2005-02-03

12 herioz hil

Buruz burukoan, gure Hamlet bihoztunak [...] herioz hil zian Fortinbras hori.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 27. orr.

Bigarren aldiz duket nik herioz neure senarra hilko.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 129. orr.

Eta honekin ez du filologoak esan nahi herioz hiltzea opa zionik Joxemieli; ez: hiltzeko lotsarik izaten ez den adinean joan zen gizajoa, eta bego hantxe goian, berak hain polliki asmatutako berezko eta aideko guztiez gorago.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 63. orr.

13 hil eta herio

Ez zen hil eta herio ibili, merkatarien ondasunak ostu eta garraio, emakumeak hartu eta bortxa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 170. orr.

14 su eta herio

Herriko ausartenaren aurka borrokatu nahi zuela, eta hark irabaziz gero barkatuko ziola herriari; bestela, su eta herio, ez zela harria harriaren gain geldituko.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 86. orr.

Kortsarioak berriz, lerro bakar, armak eskuetan, herria su eta herio suntsitzeko prest zeuden hondartza gainean, begiak zorrotz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 97. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

esan zuen heriok (3); herio batean (9); herio leize (8); herio leize sakonetik (3); herio leizeak (4); herio leizearen (5); herio leizera (12); herio zelai (8); herio zelaietako (3); herioa hurbiltzen (3); herioak jo (5); herioaren beldur (3); herioren bila (3); herioren hotza (3); herioren itzala (5); neskatxa eta herioa (6); su eta herio (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus