Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

iberiko 1 izond iberiarrei dagokiena.

Frantziara egin zuen gerra aurrean, eta Parisen ibili zen Arte Iberikoko erakusketan sartuta. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 49. orr.

2 Iberiar penintsulari dagokiona.

Guk derrigorrez egin behar izan genuen espetxe bideetako turismo iberikoa. Bisigodoek jatorrizko substratu iberiko hori indartu baino ez zuten egin. Jokin Urain   «Errotarria» - 162. orr.

Bilbon eginiko artista iberikoen erakusketak (1925). Berria - Kultura   2004-02-17

Sei trenbide bilduko dira, abiadura handiko trenaren zabalera dutenak eta zabalera iberikoa dutenak. Berria - Harian   2006-02-21

Frantses hiritartasuna duen euskal idazle batek badaki egoera konplexu batean bizi dela: lehenik, euskal komunitate iberikoan den euskarazko literatur sistema kanonizatuaren periferian; bigarrenik, frantses literatur sistema zentraletik [...] osoki eta definitiboki kanpo den basamortu batean; hirugarrenik, [...]. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 144. orr.

Gizaki mota iberikoari arrazaren bertute sendo eta gudatiak esleitzen zizkion; gizaki mota semitikoari, lapurretarako, azpijokorako eta merkataritzarako joerak. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 57. orr.

Iturriozen sailkapena egiazkoa izatera, Montanerrek ere gehiago zuen izaera semitikotik iberikotik baino. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 58. orr.

· 3 iz Iberiar penintsulako herritarra.

Anjak eta Carstenek honen etxean afaltzera gonbidatu gura gaituzte iberikoak. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 321. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus