Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ibilketa 1 [25 agerraldi, 4 liburu eta 13 artikulutan] iz ibiltzea.

Buru-handien eta erraldoien ibilketak karrikaz karrika. Txillardegi   «Putzu» - 188. orr.

Egiten genituen mendi-ibilketak direla bide. Txillardegi   «Putzu» - 244. orr.

-Zorioneko bila ibilketa, eta zorioneko topaketa -esan zuen Santxok orduan-. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 70. orr.

Beilarien ibilketa, fedearen izarra hor dago denen gidari: batzuk izar hori aise segitzen dute, bertze batzuk izarra nahi lukete aurkitu, azkenean denak ibiltzen egiazko argiaren esperantzan. Herria   2002-08-01

· Oro har urte ona ukan du aireportuak, jende ibilketa ehuneko hiruan emendatzen ikusi du. Herria   2004-01-22

2 (kirola)

Ibilketako 50 kilometroko probako helmugan. Berria - Kirola   2004-05-01

Nizhegorodovek ibilketako munduko marka berria lortu du. Berria - Kirola   2004-06-16

Mikel Odriozola berriki ibilketako Espainiako txapelketa irabazitako atleta. Berria - Kirola   2006-02-23

Zaragozan izango da Mikel Odriozola estatuko ibilketa txapelketa irabazteko asmoz. Berria - Kirola   2004-02-08

Han jokatuko baita Ibilketako Munduko Kopa. Berria - Kirola   2006-05-03

Espainiako Ibilketako Federazioak. Berria - Kirola   2004-05-02

3 ibilbidea.

Kultur eragin siriako eta helenikoek Arabiarantz izandako irradiazio luze eta iraunkorrak gizarte-ondorio metakorra sortu zuen, Mahoma profetaren ibilketa pertsonalean dramatikoki agertua zena. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 68. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus