Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ideologia 1 iz garai, gizarte, talde edo klase baten ideen eta usteen multzoa. ik doktrina.

Ideologiaren eragin ahaltsua. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 174. orr.

Lan artistikoetan ideologia, edukietan ez ezik, formaren eta teknikaren mailan ere bideratzen dela. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 180. orr.

Barkamena ez da beretzat jarrera bat, ideologia bat, pentsaera bat, baizik eta istant batean gertatzen den eta gero desagertzen den gertakaria da. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 108. orr.

Euskarak ideologia guztietako jendea behar du. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 116. orr.

Borrokaren ideologiaren sareetan gatibu. Itxaro Borda   «Hiruko» - 92. orr.

Liberalismo ekonomikoaren ideologian oinarri hartuz. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 60. orr.

Merkatu askearen ideologia ez dela zaharkituriko ongizate korporatiboaren mozorro xume bat. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 327. orr.

Terroristek hilketak justifikatzen dituen ideologia bultzatzen dute. Berria - Mundua   2006-03-17

Nagusi den ideologiak dio zer den normala eta zer desbideratze sexuala. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 167. orr.

Izan ere, Lyssenkorentzat, benetako eztabaida ez zen zientziaren mailakoa, ideologiaren mailakoa baizik. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 45. orr.

Sobietar Gizabanako batek beste gizabanako baten aurrean erakusten duen ontasun hau lekukorik gabeko ontasuna da, ideologiarik gabeko ontasun txikia. Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman - 42. orr.

Azken batean zinema josteta hustzat dugulako, ideologiarik gabeko territorio libretzat. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 104. orr.

Ohiturek, tradizioek, erlijioek, ideologiek nahiz sistema politiko eta ekonomikoek ezin dute diskriminazioa justifikatu. Berria - Harian   2005-10-18

Bada jenderik aipatu interes horiek gidatuta baino, onerako nahiz txarrerako, ideiek edo ideologiek gidatuta dirudienik. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 95. orr.

Pentsamolde bakarra, ideologien kontrola eta desinformazioaren espiritu itogarriak haizatzea. Berria - Kultura   2004-06-20

[Pasolini] izan zen ideologien krisia lehenengo sumatu zuenetakoa. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 10. orr.

Sexu, arraza, erlijio, hizkuntza eta ideologien gainetik. Berria - Harian   2005-02-02

Batasunean, ideologiak ideologia, fisika kapitalista hura ezinbestekoa zuten. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 94. orr.

2 (izenondoekin)

Globalizazioaren mitoak indartu egiten du ideologia neoliberala. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 217. orr.

Ideologia burgesaren erabateko morroi. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 175. orr.

Ideologia nagusien kontra. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 243. orr.

Urrun dagoela ideologia identitariotik eta bortizkeriaren bidez adierazten diren eskaera burrunbatsuetarik. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 10. orr.

Nolabaiteko paradisu lurtar bat ideologia sekular gehienen helburua baitzen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 140. orr.

Ideologia abertzale hertsi bezain larderiatsua kraskatzen denean. Itxaro Borda   «Hiruko» - 100. orr.

Ideologia espresionistak dakarren gauza berria irudikapenaz haranztiko zerbait badagoelako ideia da. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 274. orr.

Zinema oso nabarmen ari da ideologia nagusia zabaltzen, hau da, klase nagusiaren ideologia. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 206. orr.

Ez zait iruditzen ideologia argirik zuenik, politika-kontuak ere ez zitzaizkion interesatzen. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 58. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat ideologi g.er.) ik ideologiko.

Hegemoniaren kontzeptua ideologia-nagusitasunaren mekanismoak aztertzen saiatzen da. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 47. orr.

Ideologia askatasuna ere urratzen dutela. Berria - Euskal Herria   2004-05-23

Askapen ekonomiko horren ondoren berehala iritsi zen gizarte- eta politika-askapena, Mendebaldeko Kristandadean garai hartan zeuden erlijio eta ideologi iraultzen ondorio zena. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 203. orr.

Azkenaldiotan, AEBetan ideologia-ekoizle huts-hutsak diren hainbat institutu zabaldu dira. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 25. orr.

Orain arte emandakoak, arrazoi objektiboak dira gainera, ez baitugu uste inolako ideologia kutsurik dutenik. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 192. orr.

Bi sektore horien arteko ideologia banaketa geroz eta nabarmenagoa da. Berria - Euskal Herria   2004-06-25

Nafarroa Bai euskal nazionalismoak Nafarroarekiko duen erruduntasun konplexutik dator, bizi izan duten ideologia aldaketatik. Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Kontra-erreformatzaileen eta ideologia aldetiko egokitzaile ankerren aurka borrokatzen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 161. orr.

Edozein ideologia edo politika ikuspegitatik. Ospakizunak ideologia eta talde atxikimenduen gainetik egon beharko lukeela iritzi dio. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 152. orr.

Besteak beste, elkartze, manifestazio, askatasun, parte-hartze eta ideologia eskubideak daude jokoan. Berria - Harian   2005-02-20

Iztuetak bere ideologia bereko funtzionarioak nahi ditu, eta hau, ideologia garbitze prozesu baten barruan kokatu behar dugu. Berria - Euskal Herria   2004-06-16

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zer den hizkuntza bateko tradizioa eta zer literatur ideologia. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 182. orr.

George Bushen marine-en eraso-ideologia. Berria - Kultura   2006-04-25

Espainiako nazionalismoaren masa ideologia antikatalanismoa da. Berria - Mundua   2006-02-05

Pareko artalde-ideologiak ditugu, azken finean. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 103. orr.

5 ideologiazko

Propagandarako, informaziorako, erlijio-asmoetarako, ideologiazko asmoetarako oro har. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 76. orr.

Irudien errepikatze itxuraz infinitua, haien zirkulazio oparoa, haien ideologiazko karga, haien eragina. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 290. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus