Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

iduri (orobat uduri g.er.; Hiztegi Batuak irudi hobesten du) 1 iz antza, itxura.

Ez baita indarkeria ekintzaren mailan sartzen alabaina, baina bai -gure dema, desafio, apustu, erronka, zeingehiagoka guztiak iduri ikusgarriaren ordenan gelditzen. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 158. orr.

Asean dagoen zerri baten iduria zuen. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 84. orr.

Legarrean sartzen direlarik, trunko handi batzuen iduria dute. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 91. orr.

Ikusiz aintzineko bikario nagusien jokamoldea, apezentzat estimu handirik ez zuelako iduria eman zuen. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 32. orr.

Ezen horrela laidoaren iduriarekin lotuko dugu aginduaren irudikapena. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 549. orr.

· -Heroi bat, bai... -eten zidan flakostak, barre-iduri bat ezpain zurbiletan-. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 173. orr.

Beraz, hisi iduri bat eginik, zutitu eta erran nion orduan: "Zure fermutasunak neure fermutasun osoa bihurtzen dit". Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 409. orr.

2 [hegoaldeko zenbait autorek soilik] irudia.

Noizik behin, jaun Marcelen iduri hura etortzen zitzaidan. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 324. orr.

Eta egin zuen osabak iduri bat airean bere hatzaz. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 316. orr.

Liberaltasun iduri haren azpian bertze iduri bat ezkutatzen zelako. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 431. orr.

Ene oroitean iduri bat baino ez den emazteki noble eta saindua. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 47. orr.

Elizako sainduen iduriei bezala. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 22. orr.

· 3 iduriko1 izlag itxurako; antzeko.

Hautsi-mautsi iduriko erabaki horrek harritu zuen Azpilkueta, zinez uste baitzuen berak hobengabea zeukan gizona, osoki zuriturik aterako zela. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 25. orr.

Gero, rapport delako horrekin, presondegi barneko epaitegian pasatzen zira, eta auzi iduriko batean zuzendariak mitard-era kondenatzen zaitu. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 85. orr.

Block-etatik ateratzen ginen, eta zenbait aldiz lantegietatik, haien kondatzeko, lerro lerro zihoazela, kea iduriko buztan xuri bat zariotela. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 102. orr.

· (-en atzikiaren eskuinean) Horren iduriko kasu batean. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 67. orr.

Ametsetako andre batekin zaude, ametsetako andre horren iduriko norbait noizbait agertuko zaizulako menturan. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 15. orr.

Gaztainaren iduriko eltzaur barnehuts bat ematen dik. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 26. orr.

Gauza beraren anitz aldiz egitetik dator, alabaina, haren iduriko beste gauza baten egiteko erraztasuna. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 87. orr.

Herriaren balakatzeko jalgi zuenaren iduriko solasa da. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 159. orr.

Bigarren denbora erdia lehenaren idurikoa izan da. Herria   2001-06-21

Hiru mintzaira badituzte, okzitanoa, gure kaskoinaren idurikoa, española eta katalana. Herria   2004-06-24

Sudurra ttipia eta ahoa arrosaren idurikoa. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 29. orr.

Transzendentearen menean dagoenak ez du adiskidantzaren bidez bere idurikoei sobera hurbildu behar. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 44. orr.

Aspaldian ez ginuen ukana joanden eguneko eurite horren idurikorik. Herria   2001-05-10

Zinez egun berezia, bertze urteko bateko irailaren 11 idurikoa. Herria   2004-03-18

Kale borroka idurikoa hedatzen ari Frantzian. Herria   2003-01-09

Oraikoak dira, hemengoak, gu idurikoak, hots gizon eta emazteak. Herria   2003-08-14

Frantses telebixta Frantzia idurikoa da. Herria   2001-06-21

Eroski euskaldunentzat bederen saltegi haundi horietarik bat [da], Auchan eta Carrefour idurikoa, euskaldunek sortua eta, beraz, euskalduna. Herria   2002-07-18

4 ene/zure/bere… iduriko2 nire/zure/bere… ustez.

Ene iduriko, hola pentsatzen dutenak beste planeta batekoak dira eta beste hizkuntza batean mintzo zaizkigu. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 32. orr.

Aldiz, ene iduriko, errota da eihera harriaren itxura. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 61. orr.

Ez da, ene iduriko, Eutanasia kondenatzen duen legea kanbiatu behar. Herria   2003-10-02

Hona herri bat, ene iduriko beste herriak baino barnago fede katolikoak markatua. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 26. orr.

Kalteak... ene iduriko ez. 2599

Eta horrela, ene iduriko, Jainkoaren ahalguztiduntasuna biziki hobeki ulertzen da. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 71. orr.

Euskal gaietan naski galdua dugu denek "immunité" hori... ene iduriko. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 165. orr.

Nun da, zure iduriko, Euskal Herriko tokirik ederrena? Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 37. orr.

Eta beraz zure iduriko zein liteke Erroman bizi diren espainolen artean bereizi behar genukeena? Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 194. orr.

Zure iduriko emazte eta gizon batek oraiko egunean ber lekua dutea gizarte huntan? Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 131. orr.

Sofritu ez duen pertsonak, bere iduriko zernahi badaki, asko egiten ahal baitu. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 228. orr.

Ez zen, haren iduriko, deus interesgarririk gune hartan, ez eta baserririk ere. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 140. orr.

Hura gizon xehea eta lañoa da eta, gure iduriko, konturatu gabe mintzatu dateke bazterretan. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 24. orr.

5 iduriz1 itxuraz, antza denez.

Herri honetan, etxe guti eta, iduriz, hutsak. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 105. orr.

Osasun betean iduriz, aurpegiek diotenez. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 64. orr.

Ene aitzinean, neska gazte bat iduriz xarmanta, bizkar erditarainoko ile luze batzuekin. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 59. orr.

Patar gogor eta xuta eta iduriz aski luzea. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 27. orr.

Kierkegaardek trenkatu ahal izan du, iduriz, arazo hori, baina berarentzat bakarrik du balio haren irtenbideak. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 43. orr.

Ez zuken bada iduriz penitentziaren behar handirik. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 207. orr.

Badakigu, xehetasun anitzik gabe, elizako lehen dorrea, iduriz oraingoa baino apalagoa, 1791n altxatu izan zela. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 63. orr.

-Halarik ere, iduriz, untsa ateratzen zira... Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 29. orr.

Iduriz ez. 2616

Atearen parean leihoa, aski gora, vasistas edo leihatila sistema bat, doi-doia idekia aire pixka bat uzteko gisan, iduriz... Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 29. orr.

iduriz, zeren eta ez baita ongi ageri, sare lodi batek ongi hesten baitu leihatila barneko aldetik. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 29. orr.

6 -en iduriz2 -en ustez.

Gauza barkagaitza horixe, amaren iduriz. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 178. orr.

Ttipiren iduriz ez zuen nahitara egiten: "gaitza duk eta ez omen dik sendabiderik. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 76. orr.

Begirada itxurakoaz, ene iduriz. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 62. orr.

7 idurizko irudizkoa.

Itsasertz lehertu baten idurizko nahasmenduan. Errealak baino areago, itxurazkoak eta idurizkoak dira kontradikzione guztiak. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 66. orr.

[Borroka haiek] gehiago zutela idurizkotik zinezkotik baino. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 306. orr.

8 ez idurian ez arian bezala, bestela bezala. ik idurika 2.

Ez idurian parropiako kermeza hurbiltzen ari da. Herria   2001-04-05

Ez idurian, udan, 17.317 presuna galdezkatuak izan dire buruzburu, bertzalde 6.102 telefonoz. Herria   2005-03-10

Ez idurian tanto xoragarriak izan ditu partida hunek aintzinean baina Titinek eremaiten auzia. Herria   2002-12-26

Elkar ezagutzen ez duten jendeen arteko jestu horiek, ebaska bezala eginak direlarik, badukete, ez idurian, adiera sakon zerbait, senditzen den erranahi bat. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 58. orr.

Beharbada zalaparta mediatiko gutxiago sortuz, baina isil-isila, ez idurian, aitzinamendu handiak egiten ditu. Berria - Harian   2005-11-01

Bizi dago sua eta zabaltzen ari ez idurian sutea, Gilenen baitan hotz eta irmo, semearena ero. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 109. orr.

Jakin behar duzu mundu zahar honetan indarrez betetako gazteez gain badirela beste anitz gauza zure inguruan, zerbaiterako balio dutenak gainera ez idurian. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 28. orr.

9 iduri eta (konpletiba batez) ba-... bezala. ik beherago 14; ik alegia2.

Duela zenbait hilabete Sarkozy jaun ministroa agertzen zen egunero frantses telebixtetan, iduri eta harek bakarrik manatzen zuela. Herria   2004-08-12

Noiztenka, bere eskua luzatu eta haren esku gainean pausatzen zuen, iduri eta egiaztatu nahi zuela ez zela amets bat, hezur eta larruz egina zela. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 109. orr.

Euria jauts ahala, iduri eta gu ginela oraingoan zangotik harrapatuak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 213. orr.

· Jackie-ri so dago, iduri-eta kondatzen dituen guziak irensten dituen... Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 42. orr.

10 iduri izan1 du ad irudi izan.

Ostalertsak emazte ona iduri zuen. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 118. orr.

Ez zuen iduri kexu zela nik erranik Arlesen nahiago nuela gelditu. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 67. orr.

Jende guti alorretan, iduri du denak gerlan direla. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 72. orr.

Iduri du haatik gobernuak ixtorio hortan gibelerat bezala egiten duela. Herria   2003-11-27

Gau batzuez, iduri du besta egiten dutela! Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 96. orr.

Bi asteren epea ez dela halere hain luzea, luze iduri badu ere... Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 74. orr.

Horrek ere ez du irudi fidagarria denik. 2641

Horiek euskaldunak bizkitartean, bainan ez dute iduri sobera axolarik badutela. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 93. orr.

Bere buruaz kontent iduri du. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 26. orr.

Baina arras lotsatua iduri duzu. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 21. orr.

Bai, orai, hamar urteren buruan, horretaz orroitzean haurkeriak iduri dute, Aintzinerat egin beharko dela, denek ados iduri dute. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 80. orr.

Frango lasai, hala iduri zuten segurik. Herria   2003-09-04

Miserable bat iduri dik gizon horrek. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 169. orr.

Zetazkoa iduri zuen atorra koloretsu batekin. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 142. orr.

Andere gazteetan zaharrena iduri zuenak ihardetsi zien: [...]. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 106. orr.

Ez zaigu iduri beraz arazoa hor izan zitekeenik. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 85. orr.

Iduri luke bakoitza bere alde ari zirela eta ez elgarrekin. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 79. orr.

Girondins: Iduri luke hasi dutela holako beherakada bat Baionesen kontra galduz geroztik. Herria   2004-02-05

Ez ote luke iduri solas horien oihartzuna dugula entzuten XX. mende hastapeneko Unamunoren ateraldi batzuetan? Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 71. orr.

Itsasoa hain da handi leku horietan non hedoietarik dilindan dela duen iduri. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 91. orr.

11 iduri izan2 zaio ad

Iduri zait autoak berak, airea hautsiz, ene oinazeak mozten dizkidala. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 24. orr.

Iduri zitzaidan begitartea ez zuela behin iduritua zitzaidan bezain hotza. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 60. orr.

Ez zait iduri Jainkotikakoa zela uste zuenik berak, bainan garbia zela eta bestek kutsatu gabea, bai. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 139. orr.

Erromesari iduri zaioke, gain honetatik behere haietara so eginez, Konpostelara helduxea dela lerratzea aski zaiola. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 204. orr.

12 iduri izan3 da ad

Segurki, ez gira nehoren zakurrak; bizkitartean iduri da denbora hauetan tendentzia dela gaitz guziak gure gain ezartzea gure itxuraren zikintzeko bizitzaleen aitzinean. Herria   2003-01-14

13 iduri izan4 (laguntzailea ezabaturik; ik iduri 20)

Denek uros iduri. Bizia bazihoan, egun batak bestea iduri. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 25. orr.

Bakea da haurra iduri. Herria   2005-06-30

Nehork ez nehori kasu egiten, denek presatuak iduri, kasik galduak, denak arrotzak, beste mundu batetik ateraiak bezala. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 80. orr.

Hori erran niolarik, begiak zabaldu zitzaizkion eta eni so gelditu zen, iduri harritua. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 115. orr.

Patarrari goiti, kamiunttoa alde bat eztul eta uzker, iduri ez zela sekulan gaineraino helduko... Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 25. orr.

Abiatu berria baizik ez naizela iduri, eta horra non burdinazko atea zabaltzen entzuten dudan. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 42. orr.

Egiazki lo zen, iduri aingeruekin ametsetan ari. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 54. orr.

Kasko batean, dena argitarat, iduri urrezkoa, Andredena Mariaren itxura. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 57. orr.

Galtzerdi pare bat, frantxixkano oinetakoak, eta buruan jockey iduri kasketa bat. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 41. orr.

· Jainkoa iduria dela arima. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 79. orr.

Uste dutenak etxe handia hiri tipia bezala dela, eta hiri tipia, berriz, etxe handia iduria. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 135. orr.

Asmatu dute Izadiaren zuzendari bat edo batzuk badirela, gizakiak iduriak, libre direnak. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 107. orr.

Hortaz, gauza hura gu iduria bada, ahaleginduko gara haren, besteen gainetik, Poztasunez hunkitzen. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 297. orr.

Eta hortik dator ahalmen horiek eta horiek iduriak edo irudipen hutsak edo izate metafisiko soilak edo unibertsalak direla. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 219. orr.

· Haren hazteko eta osabetetzeko hazkurria eta bera iduriko beste baten sortzeko hazia. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 75. orr.

Gizakia sortzen du, zaintzen eta hazten, bai eta bera iduriko bat dio eginarazten. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 75. orr.

· Beste gauza honek izigarri soleitzen nau, hots, jakiteak Jainko onak baduela aski indar zure arima sainduaren eta zure idurien nasaiki sariztatzeko ene ordez. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 49. orr.

14 iduriz eta ba-... bezala; uste izanik. ik gorago 9.

Ene mihiak indar berezia egin zuen hitz bakoitzeko silaba bakoitzean, iduriz eta ahoskeraren garbitasunak egiaren argiaz hornituko zuen nire argudioa. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 246. orr.

Jadanik erran dut nola aipatu dituen Baionako bestak, iduriz eta ez dela bertze bestarik Iparraldean. Herria   2003-08-14

Iduriz eta etapa errazegia bilakatu zaidala ondarrean! Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 104. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus