Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

igo [7012 agerraldi, 261 liburu eta 2008 artikulutan], igotzen (orobat igon, igoten g.er.) 1 da ad toki batetik, gorago dagoen beste batera joan. ik igan; goratu. ant jaitsi.

Egiptotik Negeb aldera igo zen Abran, bere emazte eta ondasun guztiekin. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 41. orr.

Negebetik igo eta Hebronera iritsi ziren. Elizen arteko biblia   Zen 13,22

Eskailera biribil batetik igo zitekeen erdiko solairura eta hemendik gorenekora. Elizen arteko biblia   1 Erg 6,8

Keak ezin zuen tximiniatik gora igo. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 31. orr.

Martin bere kaletik igo zen, jaio zen etxea ikustera. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 209. orr.

Aitak besotik heldu zion, zer gerta ere, eta biak ganbarara igo ziren. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 48. orr.

Lisa zuzen-zuzen igo zen Florenten gelara. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 303. orr.

Teilatura eskailera batez igo zen, han piperrak jartzera. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 37. orr.

Bitartean, Moises -Aaron eta Hur berekin hartuta- muino gainera igoa zen. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 182. orr.

ik 12. 3595

Sanzek Everestera oxigenorik gabe igotzeko asmoa du Peppone bera igo da ringera eta mutur-joka hasi da garailearekin. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 163. orr.

Urkamendira igo bitarteko denbora. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 18. orr.

Eta biak gora igo dira. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 122. orr.

Otoitzean hasi zeneko, zeruraino igoa eta eramana izan zen [...] eta aulki asko ikusi zituen zeruan. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 676. orr.

Gero eta gorago igo zen Harry. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 145. orr.

Ziztu bizian igo ginen aldapa gora. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 145. orr.

Patata gehiagoren bila igo beharra zegoela esan dit amak. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 202. orr.

Estropezuka igo ziren, aharrausika. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 68. orr.

Gero bere aulkira igo zen laguntzeko. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 201. orr.

Hamidari bihotza punpaka hasi zitzaion, eta odola begitartera eta burura igo zitzaion. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 211. orr.

Odola beroago igo zitzaidan bihotzera. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 22. orr.

Malkoak ugari igo zitzaizkion bihotzetik begietara. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 454. orr.

Irakurtzen hasi bezain pronto igo zitzaion usaina: perfume goxo baten ukitu arina zuen postariak ekarritako gutun hark. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 85. orr.

Igo, nahi baduzu. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 190. orr.

2 (ibilgailu batera)

Zaldi-kotxera igo zen. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 229. orr.

Jauzi batez igo zen Txitxikov kalesara. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 405. orr.

Zalgurdira igo zen, urkamendira igoko zen modu berean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 399. orr.

Bidazti gehiago igo ziren trenera Vladimirreko geltokian. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 74. orr.

Igotzera noan bagoian dagoena. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 233. orr.

Broadwayn gora egiten zuen tranbia batera igo zen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 83. orr.

Bidaiariak autobusera igo ziren. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 87. orr.

Automobil batera igo ziren. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 68. orr.

Han autora igo, eta ospitalera bidean abiatu ginen abaila batean. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 146. orr.

Orain, Turinera naraman hegazkinera igotzera noanean. Berria - Kirola   2006-02-10

Norbaitek nire txalupara igo nahi zuela hasten nintzen pentsatzen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 95. orr.

Ontzira noiz igoko itxaroten geundela [...]. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 260. orr.

Zaldira igo zen berriro Belasko. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 132. orr.

Motorrera igo eta Danik galdetzen dio: [...]. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 84. orr.

Bizikletara igo eta etxera joan nintzen. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 170. orr.

3 hed/irud

Dardara sentitu nuen, bizkarrean gora igo zitzaidan hotz kolpe bat. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 242. orr.

Halako amorru olde bat igo zitzaion garunera doktoreari. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 85. orr.

Izua sentitu zuen, izua bizkarrezurretatik gora igo zitzaion. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 141. orr.

Berotasuna igo zaidak begitartera, eta burura. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 93. orr.

Bat-bateko mozkorrarena bezalako odol-zorabioa igo zitzaion zainetan gora. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 85. orr.

Espantua urdailetik eztarrira igo zitzaizunean. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 37. orr.

Urdaileko goragalea lokietaraino igotzen zitzaiola. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 234. orr.

Nik uste, Chartreusea igo zitzaiola burura. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 155. orr.

4 egoera edo maila gorago batera igaro.

Mary erregina katolikozalea -Bloody Mary, Maria Odoltsua- igo zen errege-jarlekura. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 52. orr.

Alaves Lehen Mailara igo zenean. Berria - Kirola   2006-03-16

Miarriztarrek Baiona jaitsitako sasoi berean lortu zuen Maila Nagusira igotzea. Herria  

Aurten ere, mailaz igotzeko moduko taldea osatu du. Berria - Kirola   2004-11-10

Bilbo Basketek ACB Ligara igotzeko zuen lehen aukera baliatu zuen, Leoni etxean 55-71 irabazita. Herria  

Gure indar ezagutzailearen banakako hautemapenetatik adigai orokorretara igotzeko. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 67. orr.

5 (magnitudeak) ik gora egin.

1975ko San Inaziotan bai, 38.0 gradura igo zen beroa Donostian. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 267. orr.

Uraren tenperatura gradu bat igotzeko behar den beroa. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 133. orr.

Bat-batean tenperatura 40º kelvin igo zen. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 103. orr.

Hezetasuna igo denean. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 275. orr.

Costaren ahotsaren tonua igo egin zen. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 51. orr.

Ahotsaren tonua gogortu zuen, bolumena igo gabe baina-. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 91. orr.

Plajiatu, dezibelioak erantsi, bolumena igo eta musikaren magia eta ralenti guztia azeleratu. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 95. orr.

3.000 Hz-etik gora, intentsitatea handituz gero, garaiera ere igo egiten da. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 119. orr.

24 Hz-z goiti igo zen maiztasun kritikoa. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 36. orr.

Odol-presioa, aldiz, igo egiten da, eta, hartara, hobeto iristen da odola muskuluetara. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 178. orr.

Arnas estua, odoletan urea igo izanaren ondorioa seguruenik, geroz eta estuago ari zen bihurtzen. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 208. orr.

Baseko biztanleria 10.000 soldadura igo omen zen. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 176. orr.

Merkealdiaren efektua igaro orduko %0,8 igo da inflazioa Hegoaldean. Berria - Ekonomia   2006-04-13

Dolarretako epe luzeko obligazioen interes errealeko tasa (1960-1972 urteetan %3 zen, batez beste, eta %0,5era erori zen 1972tik 1980ra), %9raino igo zen 1983an. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 90. orr.

Hilabete batzuetan bi puntu igo ziren epe luzeko interesak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 190. orr.

Etxebizitza berriaren prezioa %8,8 igo da EAEn eta %6,5 Nafarroan. Berria - Euskal Herria   2006-01-03

Urtetan ibili ziren hala, harik eta piztia hura diru-arazo larriekin hasi zen arte; prezioa igo zion, eta ez zuen "beste fabore" baten truke zorrik kitatu nahi izan. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 207. orr.

Martxoan Kontsumo Prezioen Indizea (KPI) %0,9 igo zen Nafarroan eta Gipuzkoan. Berria - Ekonomia   2006-04-13

Nafarroako Barne Produktu Gordina (BPG) %3 igo zen 2003an. 3657

· Bizkor ari zen itsasoa igotzen. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 78. orr.

· 6 du ad (zerbait) toki batetik, gorago dagoen beste batera eraman.

Aingura igo, haizeari zapi bat eman, eta hantxe abiatu ginen. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 33. orr.

Phineas R. Blackhead-ek bulegoko leiho zabaleko pertsiana igo zuen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 141. orr.

Gero, bien artean kutxa autobusera igo zuten. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 34. orr.

Jaun iritsi berriak gela aztertzen zuen bitartean, bere puskak igo zizkioten. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 21. orr.

Bekainak igo zituen hitz egiten jarraitzeko. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 77. orr.

Igandean, salda bat igo zion, oso aurpegi txarra zuela ikusita. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 329. orr.

Amak, ardura handienaz, manta igo dit kokotseraino. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 210. orr.

Eskalot zaldi gainera igo zuen Lancelotek. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 24. orr.

Kuleroak igo eta lagunarengana abiatu zen. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 202. orr.

Besoak zerura igoaz. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 159. orr.

Larruzko jakaren kremailera goraino igo eta eskuak poltsikoetan gorde ditu. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 207. orr.

Igoko nauzu? Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 104. orr.

7 irud

Mandataritik behin-behineko kotxe-gidari izatera igo zuten. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 64. orr.

Denboraldi bitan zazpi jokalari igo ditu Bilbo Athleticetik Valverdek. Berria - Kirola   2004-11-20

Diru harekin Trzeciak, Ziganda, Alfredo edota Rosadoren fitxaketak ordaindu ahal izan ziren, eta ezin da ahaztu horiek igo gintuztela Lehen Mailara. Berria - Kirola   2004-01-03

8 (soldatak eta kidekoak)

Aizu, soldata igo didate. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 41. orr.

Noski, soldata ere igo zitzaien. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 43. orr.

-Alokairua igo nahi ote digu? Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 44. orr.

Etxejabeak aipatu du errenta igo behar duela, adeitsuki aipatu ere. Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak» - 143. orr.

Urtetan ibili ziren hala, harik eta piztia hura diru-arazo larriekin hasi zen arte; prezioa igo zion, eta ez zuen "beste fabore" baten truke zorrik kitatu nahi izan. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 207. orr.

Gasolina igo zuten, eta horrekin batera autobusen txartelak. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 106. orr.

Garraio publikoa %4,5 igo zen Hegoaldean. Berria - Ekonomia   2004-01-16

Urdaiazpikoa berriro igo da. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 94. orr.

9 zerbaitetan gora egin.

Geletan hara-hona ibiltzen naiz, eskailerak igo eta jaitsi. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 149. orr.

ik beherago 10. 24422

Eskailerak binaka igo nituen. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 195. orr.

Eskailerak lasterka igotzeko. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 55. orr.

Beste bi eskailera-maila igo eta ate batera iritsi ziren. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 40. orr.

Igoak nituen ordurako, hasierako kale aldapatsua ez ezik, ehun bat harmaila. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 232. orr.

Wildstrubelera daramaten aldapak igo aurretik. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 281. orr.

Erreketeak igotzen ari ziren aldaparen kontrako aldetik ihes egin zuen. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 54. orr.

Ezponda nekez igo eta lubakiaren ertzetik arin joan ginen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 291. orr.

Beste inon ez dauden mendateak igotzen direlako da erakargarria Giroa. Berria - Kirola   2004-05-08

Bost pisu igo behar zituen etxera bidean. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 9. orr.

Tristanek oinez igo zituen bere bulegora iristeko bi solairuak. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 113. orr.

10 eskaileretan/eskaileran gora igo

Hozten hasi ginen, eta eskaileretan gora igo ginen berriro. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 185. orr.

Eskaileretan gora igo eta hallean sartu ziren. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 81. orr.

Marmolezko eskaileretan gora igo zen. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 32. orr.

Eskaileretan gora bere gelara igo, barrura sartu eta liburuak ohera bota zituen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 49. orr.

Eskaileretan gora, hirugarren solairuraino igo ziren eta gazteak, kopetilun, atea jo zuen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 266. orr.

· Lasterka igo zen eskailera lohietan gora. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 41. orr.

Kapa erantzi eta eskailera kiribilean gora igo ziren logelara. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 236. orr.

Gero, eskailera kiribil batean gora igotzen zen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 198. orr.

11 eskaileretatik/eskaileratik gora igo

Eskaileretatik gora igo ondoren, beira zeharrargizko ate batera iristen da. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 35. orr.

Emakumeak jauregiko eskaileratik gora igo ziren eta sala handira iritsi. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 159. orr.

12 (-en) gainera igo

Nire gainera igo hadi, ea ailegatzen haizen. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 200. orr.

Adreilu pilatuen gainera igo nintzen. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 112. orr.

Atea itxi eta aulki gainera igo zen atzera. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 253. orr.

Berriz harri gainera igo zen, eta honako hau esan zuen [...]. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 170. orr.

Arrimatu zuen bankua paretara, banku gainera igo, barra lodiei heldu eta besoen indarrez altxatu zen, burdin saretik begiratu ahal izan zuen arte. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 171. orr.

-Ez igo sofa gainera, Jack, mesedez! Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 31. orr.

Zaita bizkar gainera igo zitzaion eta, goiko ertza heldu ziolarik, erraztasunez iritsi zen gora. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 289. orr.

Afal ondoren ontzi gainera igo ginen berriro. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 111. orr.

Bere erratz gainera igo, ostiko eman lurrari eta airean gora joan zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 95. orr.

Birgha ezpata uretatik atera eta zaldi gainera igo zen. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 168. orr.

Mando gainera igo eta geroxeago topatu behar zituzten bi gizonez hasi ziren hizketan. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 290. orr.

· Joan zen bere bizikleta zuen tokira, eta, bultzada bat emanda, salto batez igo zen gainera. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 177. orr.

13 –n gora igo

Aldapan gora igo, eta mendi-bizkar lauetatik joan zen gero bidea. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 379. orr.

Maldan gora igo nintzen lasai. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 40. orr.

Mikel Strogoff bizi-bizi igo zen bidean gora. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 155. orr.

Ilehoria berehala igo zen zurubian gora. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 98. orr.

ik gorago 10. 3720

Gero, argindarraren poste zaharrean gora igo zen. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 36. orr.

Oilarrak arboletan gora igo ta an gelditzen badira, euria. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 218. orr.

Betaurrekoak igotzen zituen sudurrean gora begi pareraino. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 117. orr.

Ur izoztuak bularrean gora igo eta barruak ebakiko balizkio bezala sentitu zuen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 147. orr.

Gar bat, gar handi, gorri-hori, luze, malgu bat igo zen horman gora. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 337. orr.

Hobeki pentsatuta, irentsi egin zituen eztarrian gora igo zitzaizkion hitz airatuak. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 84. orr.

1880an, Nana, prostituta bat gizartean gora nola igotzen den eta gero nola amiltzen den kontatzen duena. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 10. orr.

14 igo berri (orobat igoberri) izond duela gutxi igoa.

Bidaiari igo berri batek. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 61. orr.

Talde igo berriek lanak izaten dituzte mailari neurria hartzeko. Berria - Kirola   2004-04-16

Realak Levante igo berria izango du aurkari gaur Anoetan. Berria - Kirola   2004-08-29

Levante, Numantzia eta Getafe igo berriak jaitsiera postuak saihesteko borrokan izango direla dirudi aldez aurretik. Berria - Kirola   2004-08-24

Alcobendas igoberriaz hiru datu: [...]. Berria - Kirola   2004-09-18

Igo berriarengana begiratu nuen berriro bat-batean. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 81. orr.

Igo berriek izango dute arazo gehien. Berria - Kirola   2004-08-24

Igoberrien artean gehien jokatu duena da usurbildarra. Herria  

· Florenten logelara igo berria zen, giltza sukaldeko iltzetik hartuta. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 282. orr.

Suediako tronura igo berria zen, eta, horren bitartez, hura zen Norvegiako agintaria. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 321. orr.

Mailara igoberria den taldeak sorrarazi ohi dituen arazoak gainditu ondoan. Berria - Kirola   2004-08-24

Igo berri dudan muino-muinoan, San Giusto eliza. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 49. orr.

· Alaves larri zebilen 1998-1999 denboraldian, Lehen Mailara igo berritan. Berria - Kirola   2006-01-06

15 igo-jaitsi

Beirazko hutsarte handi bat, alegia, non lau igogailu, beirazkoak haiek ere, igo-jaitsi baitzebiltzan. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 210. orr.

Igo-jaitsi aski aspergarri horretan. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 147. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 10 aldiz agertzen direnak)

agertokira igo (11); asko igo (26); autobusera igo (17); berriro igo (17); berriz igo (11); eskailerak igo (44); etxera igo (22); eurora igo (15); gailurrera igo (12); gainera igo (130); ganbarara igo (22); gehiago igo (22); gelara igo (37); gora igo (151); gorago igo (20); igo beharra (11); igo berri (20); igo berria (15); igo da (267); igo daiteke (10); igo dira (110); igo ditu (41); igo du (43); igo dute (18); igo gabe (13); igo ondoren (22); igo ostean (11); igo zen (650); igo ziren (353); igo zituen (52); igo zuen (77); igo zuten (52); kopurua igo (12); lasterka igo (11); logelara igo (11); maila igo (18); mailara igo (38); mendira igo (43); nabarmen igo (26); nagusira igo (10); nekez igo (10); nola igo (11); oholtzara igo (19); ontzira igo (12); podiumera igo (29); postura igo (12); prezioa igo (16); prezioak igo (14); puntu igo (13); solairura igo (20); tasak igo (19); teilatura igo (19); trenera igo (20); txalupara igo (11); zerura igo (20)

eskaileretan gora igo (15); igo eta gero (11); igo eta jaitsi (13); interes tasak igo (17); lehen mailara igo (23); oholtza gainera igo (11); zaldi gainera igo (19)

; gehiago igoko (17); igoko da (77); igoko dira (58); igoko ditu (19); igoko dute (18); interes tasak igoko (18); tasak igoko (19)

eskailerak igotzen (18); gainera igotzen (23); gora igotzeko (26); gora igotzen (84); gorago igotzen (10); igotzea erabaki (17); igotzea espero (11); igotzea lortu (25); igotzea proposatu (10); igotzeko agindu (13); igotzeko aukera (19); igotzeko eskatu (11); igotzeko prest (12); igotzen ari (109); igotzen da (57); igotzen dira (34); igotzen hasi (41); igotzen ikusi (20); igotzen jarraitu (12); igotzen lagundu (14); igotzen zen (100); igotzen ziren (32); lehen mailara igotzeko (33); maila nagusira igotzeko (19); mailara igotzea (16); mailara igotzeko (40); soldatak igotzeko (10); tasak igotzea (10); tasak igotzeko (10); zerura igotzen (13)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus