Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikara [1515 agerraldi 217 liburu eta 137 artikulutan] 1 iz astinaldi labur eta arinen saila. ik dardara.

Ikara urduri batek eraginik eskuak zabaldu zituen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 62. orr.

Ikara latza sentitu zuen bizkarrezurrean behera sigi-sagatzen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 20. orr.

Eta ikara asaldatu batez ezkutatzen zituen bere esku dardaratiak jakaren azpian. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 223. orr.

Eskuetako ikara mendean hartzeko. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 53. orr.

Nigan behintzat [...]Ikara ezin uxatuzko batek hartu zidan gorputza. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 48. orr.

Mogueimek zerua begiratzen du, ikara bat sentitzen du, agian hegaztien oihu zoroa da ikararen arrazoia. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 246. orr.

Haurretan, halako ikara batek inarrosten ninduen hori aditzean. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 28. orr.

Hura ikusten zuenean, ikara batek inarrosten zuen Andres, eta dardaraz hasten zen. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 52. orr.

Eta halako oihu ozenak bota zituen non izumenezko ikara bat zabaldu baitzen elizan. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 146. orr.

ik beherago 22. 5084

Zapalkuntzatik libre izango zara eta ez duzu ezeren beldurrik izango, ikara ez zaizu inoiz hurbilduko. Elizen arteko biblia   Is 54,14

Ikara betean hasi zitzaidan dardaraz gorputz guztia. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 125. orr.

Idien joarea entzun nuen, eta zuhaitzen ikara. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 162. orr.

Beldurra halako ikara fisiko bat bezala sentitzeko beste betarik ez dut izan, hots handi batek eragiten duen ikara hori. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 137. orr.

Dardarka ari da, eta ikarak akabatzen dago. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 180. orr.

Ikarak airean zegoen Mary, aita noiz sartuko zain. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 143. orr.

Entzun dudanean, ikarak hartu dit barrua. Elizen arteko biblia   Hab 3,16

Hots mehe itoa zen, ikarak arima hartu duenean sakonenetik irteten dena. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 89. orr.

· Sumatra iparraldean 6,2 graduko beste itsasikara bat izan da; Andaman eta Nicobar artxipelagoetan ere izan dira ikarak . Berria - Harian   2005-01-07

2 beldur handia.

Eszenan agertzeko halako beldurra edo ikara sentitzen du, segundo batzuetakoa izaten dena eta eszenara agertzeaz bat desagertzen dena. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 13. orr.

Halere, beti izaten da beldurra, ikara, mikrofonora joan eta zer kantatu. Berria - Kultura   2006-01-28

Maiteminduak bere kuttuna galtzeko duen ikara larri bera zen Istillagak bere burua galtzeko zeukana. bakarrik egoteko beldurra jende aurrean agertzeko ikara bilakatu zen. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 132. orr.

Baso urrunetan galdurik ibili denaren ikara ez da erabat desagertu haren aurpegian. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 324. orr.

Ni geldi-geldirik nago, ikara daukat korrika abiatu eta hotsarekin nabarmenduko ote naizen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 463. orr.

Nagoen lekutik mugitzeko ikara daukat. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 463. orr.

Mahaitik eroritako hondakinekin konformatzen den zakurrak bezala jarraitu nuen lanean, eta, bizitzan aurrenekoz, ikara hartu nion etorkizunari. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 162. orr.

Gizona hain bihotz-gogorra ikusita, ikara hartu zion eta harengandik urrundu zen. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 75. orr.

Hau esaterainoko ikara sartu zitzaion: "Hilzorian dago ene arima"; eta hainbat izerdi bota zuen, non [...]. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 169. orr.

Ikara gorrian bizi ziren. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 14. orr.

Ikara ikusi du ziba dantzarazten ari den ume baten begietan. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 49. orr.

Eszenan agertzeko halako beldurra edo ikara sentitzen du, segundo batzuetakoa izaten dena eta eszenara agertzeaz bat desagertzen dena. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 13. orr.

Edozein lekutan seguru bizi ziren, ez zituela inolako ikarak geldiarazten, ez inongo kezkak desbideratzen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 760. orr.

Ikara izugarria, eraman ezinezkoa, sortzen zidaten hipokondriako hark bere oihalean ipintzen zituen abstrakzio hutsek. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 41. orr.

Hor dago izua, ikara, baina baita ere izua eta ikara guztiak ezabatzen dizkizun itxaropen gozo bat. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 249. orr.

Kanpalekua ikaraz eta beldurrez bete ondoren, garaile alde egin zuten. Elizen arteko biblia   2 M 13,16

ik beherago 8. 23476

Haren bidelagunak ikaraz mutu gelditu ziren. Elizen arteko biblia   Eg 9,7

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Josebak ikara aurpegia jarri zuen Faraonen gainera igo zenean. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 289. orr.

Izeba Petuniak ere ikara-oihu ito bat egin zuen. Neskak ikara-dardara bat egin zuen, hozkirriak jota. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 51. orr.

Monikarengan, aldiz, harridura izan zitekeen harreman horretako sentimendu nagusia, harridura eta ikara punta bat. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 113. orr.

Egia esatera, itxaronaldi hartan Um Hamidak halako begikotasun eta ikara-nahasmendua eragiten zion. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 158. orr.

Ikara antzeko batek dardararazi ziola ahotsa. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 100. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Dardar ikara hotz batek korritu zidan gorputza. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 25. orr.

Baina ezin ireki nuen; eta nire dardar-ikaretan, ihes egin zidan eskutik eta astun erori zen, eta mila puskatan hautsi zen. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 29. orr.

ik beherago 10. 24422

Larritasun ikara bitxi bat. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 309. orr.

Sentipen-ikara handi bat sorrarazi zidan, nire sentimenaren erdi-erdian jo ninduen. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 133. orr.

Hiru Mariak hilobitik poz-ikara handiaz atera ziren, dizipuluei Kristoren berpiztearen berri eman nahiez. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 177. orr.

Esku-ikara halaxe baretzearren beharbada. gero eta gorputz-ikara handiagoak egiten zituen haurrak zotinka. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 123. orr.

Bakartasunak hainbateko bihotz-ikara eragin zidan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 359. orr.

Halako heriotza-modu lazgarri batek beti sortu ohi du bihotz-ikara bat. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 23. orr.

Dardarka eta zain-ikara batek astindurik hasten zen Nathaniel, kontakizuna eraman ezinik. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 66. orr.

Tximista eta ostots, lurrikara eta itsas ikara. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 85. orr.

Ez al du Ibarretxeren gobernuak krisi ikara txiki bat ere ezagutuko? ez al du inork dimitituko? Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 99. orr.

Esan daiteke gal-gal dagiten urak direla, ur-ikarak. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 120. orr.

5 (adizlagun gisa)

Handik mugitu gabe, beldurrez ikara. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 138. orr.

Kokots bizarra ikara zebilkion pixka bat. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 68. orr.

Oinen azpian, ontzia zebilkidan ikara! Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 70. orr.

· Lertxun hostoa baino ikarago. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 131. orr.

6 ikaran [76 agerraldi, 28 liburu eta 16 artikulutan] adlag ikaraturik, dardarka. ik beherago 8.

Behin borrokan ikusi dut lurrarekin, lurrean etzana, itzulika, jauzika, gorputz guzia ikaran. Bide guzia ikaran egiten zuten, kontrol batean gelditu eta miatuko zituzten beldurrez. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 80. orr.

Arrain saltzailea ikaran zebilen poliziak Florent aurkituko ote zuen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 337. orr.

Ikaran abiatu nintzen. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 265. orr.

Ikaran jaiki naiz: pentsatzeari uztea banu sikiera, aski litzateke hobeki egoteko. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 169. orr.

SSak ikaran, presoak ere ez hain lasai... Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 200. orr.

Gauaz holako galdeek ikaran atxikitzen baitzaituzte, denak ahantziak bazenitu bezala. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 19. orr.

Goseak joak, zangoak hormatuak, hotzez ikaran elurrean eta haize hotzean abiatzen gira, Gorputza zauritua eta sutan, sukarrez ikaran. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 124. orr.

Hotzak ikaran, blai eginda, mugitzeko nahiko tokirik gabe... Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 244. orr.

Belaunak ikaran heldu nintzen hiri barnera. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 72. orr.

Eskuak ikaran, poliki-poliki pasatu dituzu orriak. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 217. orr.

Azkenean zaldi bortitz hori gelditzen da oro akiturik eta harriturik, dardar ikaran dagoela. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 160. orr.

7 ikaratan [8 agerraldi, 6 liburutan] adlag ikaran.

Ikaratan nengoen ikusiko ote ninduten. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 85. orr.

Oroitze hutsak ikaratan jartzen nau!-. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 31. orr.

Ikaratan atearen eskutokiari heldu nion. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 25. orr.

· Zer gertatu zen asmatzen ahalegindu, beldur-ikaratan egon eta komunera joateko beharra izan. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 268. orr.

8 ikaraz [334 agerraldi, 102 liburu eta 4 artikulutan: 2. adierakoak barne] adlag ikaraturik, dardarka. ik gorago 6.

Ikaraz so egin dizu, ezagutuko ez bazintu bezala. Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut» - 92. orr.

Ikaraz nengoen, egiatan esaten dizuet. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 151. orr.

Gela hartatik, eta etxe hartatik, ikaraz itzuri nintzen. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 54. orr.

Erne zeudenak txunditurik gelditu ziren eta lo zeudenak ikaraz esnatu. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 212. orr.

Ikaraz eta txunditurik, kordegabeturik bezala gelditu zen entzun zuenagatik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 285. orr.

Kafka ikaraz zegoen ez ote zen Bamberg bezalakoa bihurtuko. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 61. orr.

Vasilik harriturik eta ikaraz ikusi zuen panpinaren begietatik ura isurtzen zela. eraikinean beste nonbaitetik etorritako zarataren batek ikaraz iratzarrarazten zuen arte. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 80. orr.

Belaunika dadila zirkuluaren erdian eta ikaraz entzun dezala iragarriko zaiona. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 300. orr.

Lurra bera ere ikaraz jarri zuten beren oihuekin. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 62. orr.

Anaia dardarka hasi zen ikaraz. 5158

9 ikarazko izlag

Ahoa zabaldu zuen, ikarazko intziri bat atera zitzaion. Zain geratu zen, ikarazko begiratua bere aurpegi tolesgabean. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 82. orr.

–Harri madarikatu eta sorgindu hori ikuskatu al duzu? –oihu egin zuen Gimlik beldur eta ikarazko aurpegieraz-. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 56. orr.

Baina oihu hark jada ez zituen izutu, min eta ikarazko oihua baitzen. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 242. orr.

Eta gero, guztiz bat-batean, pentsamendua, eta ikarazko izumena, eta nire benetako egoeraz jabetzeko ahalegin bizia. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 98. orr.

[Ardien] ipursalto eroak eta aiuma ikarazkoak. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 147. orr.

10 ikaretan [4 agerraldi, 2 liburutan] adlag ikaran.

Ikaretan nagok... 5164

Ikaretan eta irakitan nintzen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 184. orr.

11 beldur-ikara

Osasunaldia espero genuen, baina beldur-ikara dugu gainean. 5166

Zuen beldur-ikara izango dute abereek eta zeruko hegaztiek. Elizen arteko biblia   Has 9,2

Beldur-ikara izango du Asiriak, Jaunaren ahotsa entzutean. Elizen arteko biblia   Is 30,31

Bi osaba, sekulako beldur-ikara eragiten zidatenak, ate haren atzean zaratak eta argiak itxirik, ezkaratzean hara-hona ibiltzen hasi ziren. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 85. orr.

Beldur-ikarak hartuko ditu, Jaun ahalguztidunak eskua beraien aurka jasotzen duela ikustean. Elizen arteko biblia   Is 19,16

Jakin zuten guztiak beldur-ikaraz gelditu ziren. Elizen arteko biblia   Eg 5,5

12 hotz(-)ikara ik hotzikara.
13 ikara batean

Sukarra banu bezalaxe ikara batean nengoen. Bafleak ikara batean jarriko lirateke irratiko bolumena apur bat gehiago igoz gero. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 97. orr.

Itzal hegadunak berriro zeharkatu zuen zerua, eta ikara batean jarri ziren denak, beldurraren beldurrez. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 13. orr.

Ikara batean gelditu zen, beldur errukarriak menderaturik. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 65. orr.

Amonak ikara batean zabaldu zituen begiak. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 176. orr.

Müller jauna ikara batean esnatu zen eta maletatxoa besarkatu zuen bi besoekin. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 326. orr.

«Frankotiratzailetzat» du bere burua, «odola borborka ipini eta larruazala ikara batean jarri nahi dizun frankotiratzailea». Berria - Kultura   2004-07-24

14 ikara bizian

Ama, berriz, ikara bizian, osaba Vernonen atzean zegoen kuzkurtuta. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 48. orr.

Zure haserreak akiturik gauzka, zure suminak ikara bizian. Elizen arteko biblia   Sal 90,7

Handik hamabost minutura amonaren etxean nintzen, bihotza ikara bizian eta etsi-etsian taupadaka. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 55. orr.

Nevillek ikara bizian begiratu zuen ingurura, norbaitek lagun ziezaiola erregutuz bezala. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 112. orr.

15 ikara eman

Denboraren mugarik ezak ikara ematen dizu. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 22. orr.

Ikara ematen zidan beragana hurbiltzeak. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 164. orr.

Adinekoentzako egoitza batera joan beharko zuela pentsatze hutsak ikara ematen zion. Berria - Gaiak   2004-12-17

Desertu mota guztiek ikara ematen digute. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 56. orr.

–Hire esku zegok nik gogor egitea edo ez –esan dizu inspektoreordeak, ikara emateko asmotan-. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 162. orr.

Liburuxka haietako batzuk ikara emateko modukoak ziren. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 80. orr.

Hitz batzuek ikara ematen dute. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 190. orr.

–Hiltzeko moduko ikara eman dit esnatu eta sofaren ondoan zutik ikusi dudanean –esan nuen. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 99. orr.

Ikara emateko moduko hotsa atera zuen talkak, eta bi zaldunak joan ziren lurrera. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 77. orr.

A zer ikara eman didazun! Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 210. orr.

15 ikara egin dardaratu.

Minutuen orratzak ikara egiten du eta 5:46an geratzen da. Neskameak ikara egin du eta joan da. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 134. orr.

Gizon gazteak ikara egin zuen eta begi kolpe motz bat zuzendu zidan. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 141. orr.

Ikara egin zuen hurbildu nintzaionean. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 140. orr.

–Ale, ikara egin! eragin zure ipu[r]diei, urdanga horrek! 5195

–Ezkondu? –esan dut ikara eginez. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 230. orr.

Bat-batean ikararen ikaraz hasi zen, zakurrek ikara egiten duten bezala. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 226. orr.

Bat-batean labana bera ikusi nuen, zinez ikusi, ikara egiten, mugitzen, geldiro irristatzen, bera bakarrik, mahaiko zuraren gainetik, gelditurik zain zeukan eskurantz, eta haren hatzen azpian geratu zen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 227. orr.

“Berari ere ikara egiten diote eskuek?” pentsatu nuen edalontzia hartzen nuen bitartean. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 108. orr.

Eskuak ikara egiten zuen nire besoan, eta mugitzen zen aldi bakoitzean dardara batek hartzen zidan gorputza. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 142. orr.

Gure oinen azpian, lurrak ikara egin zuen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 287. orr.

ik lurrikara. 5202

Belaunek ikara egin zioten. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 132. orr.

16 ikara eragin dardarazi.

Gau osoak iratzarririk edukitzen ninduen nerbioetako ezinegon bat izan zen lehendabizi, zaratarik txikienak ikara eragiten zidan gehiegizko urduritasun bat, alegia. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 294. orr.

Idazletzak, halere, ikara eragiten dio, beldur halako bat. Berria - Kultura   2004-09-18

Misterio kutsu hura zen ikara eragiten ziona. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 184. orr.

Mutikoei ikara eragin baino lehen. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 37. orr.

Antonen garrasiek ikara eragin dizute. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 25. orr.

Umorez eta atsekabez beteak daude, ikara eragiten duen umorez zipriztinduak. Berria - Kultura   2006-02-25

Nolanahi ere, ezin zen finantza-merkatuei buruzko uste onik berriz sortu, non eta errusiar luzamenduak eragindako ikara desagerrarazten ez zen. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 163. orr.

17 ikara izan1 da ad beldur izan.

Ikara zen neska. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 336. orr.

Mijail ikara zen. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 118. orr.

Ikara zara egun osoan, etengabe, zu suntsitu nahian suturik dabilen zapaltzailearen aurrean! Elizen arteko biblia   Is 51,13

Noren ikara zinen, noren beldur, niri huts egiteko, nitaz erabat ahazteko? Elizen arteko biblia   Is 57,11

Gaua itxuratzen nuen, euri piztiak, dolua, negarrak, auhen kantak eta orduko etxeetako hotz hezea: ikara nintzen. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 96. orr.

18 ikara izan2 du ad beldur izan.

Ikara izango dute Sionen bekatariek, dardarak hartuko ditu sinesgabeak. Elizen arteko biblia   Is 33,14

Izugarrizko ikara genion, bakarrik zegoela sumatzen genuelako. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 36. orr.

Davidek ikara bide zien hutsuneei. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 21. orr.

Urduri nengoen, artean ez nekien zer zen atxilotua izatea, ikara nion neure buruari. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 9. orr.

· Alemanek ikara handiagoa zieten aire-erasoei guk baino Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 193. orr.

19 ikara sartu

Ikara sartu zitzaidan. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 251. orr.

Horrela ikusirik ikara sartu zaizu urdail-bihotz errean. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 160. orr.

Peterrek hesia saltatu eta bere barkuaren atzean babestu zen, hainbesteko ikara sartu zitzaion. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 257. orr.

20 ikararen ikaraz

Bat-batean ikararen ikaraz hasi zen, zakurrek ikara egiten duten bezala. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 226. orr.

Izumenak gogorturik nengoen, ikararen ikaraz mozkorturik, oihuka hasteko prest, hiltzeko prest. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 353. orr.

Beldurra ere han ezagutu nuen, ikararen ikaraz garondotik heldu eta ileak lazten dizkizun beldur hori. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 78. orr.

Aurpegia zuri zuen, ikararen ikaraz. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 231. orr.

21 itsas(-)ikara ik itsasikara.
22 izu-ikara (orobat izuikara g.er.) ik laborri.

Izu-ikara batek jo zuen Nora Andreasek ukalondoetatik oratu orduko. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 128. orr.

Ihes egin behar ero batek hartu ninduen orduan, heriozko izu ikara bat, guduetako izu ikara egiazkoa. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 171. orr.

Benetan izu-ikara ematen zidan haurdun gelditzeak. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 62. orr.

Eta izu-ikara izango Etiopian, Egipton hildakoak erortzean. Elizen arteko biblia   Ez 30,4

Pentsatze hutsak, izu-ikara sortzen zuen. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 16. orr.

Izu-ikara ezartzen zuten bizidunen artean. 5233

Nik barre egingo dizuet zeuen zoritxarraz, iseka, izu-ikara sartzen zaizuenean. Elizen arteko biblia   EsZ 1,26

Izu-ikara batek zeharkatu balu bezala zen. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 113. orr.

Dolu-jantzia jarriko dute soinean, izu-ikarak harrapatuko ditu. Elizen arteko biblia   Ez 7,18

Horien ondoren, milaka arima hasi ziren agertzen, eta izuikarak hartu zidan barrena. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 80. orr.

Hobe gutxi eduki eta Jaunarenganako begirunean bizi, altxor handia eduki eta izu-ikaraz bizi baino. Elizen arteko biblia   EsZ 15,16

Ezin ulertuzko latzikarak eta izuikara estuagarriak. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 112. orr.

Izadiak izuikara dio hustasunari, hala diote. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 39. orr.

Izuikarek habia duten lekuraino iritsirik. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 45. orr.

Izu-ikarazko keinu bat egin eta kolpe zakar bat eman zidan bizkarrean. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 249. orr.

Ezpain izuikararen eraginez geldi-geldirik irekiak. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 137. orr.

Izuikara-kliskada bat ikusi diot begietan. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 187. orr.

23 izu-ikaratu ik ikaratu 5.
24 lur(-)ikara ik lurrikara.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

beldur ikara (13); halako ikara (21); halako ikara bat (5); ikara bat (35); ikara bat sentitu (4); ikara batean (33); ikara batek (19); ikara baten (7); ikara bedi (6); ikara betean (5); ikara bizian (8); ikara dira (7); ikara egin (23); ikara egin du (4); ikara egin zuen (8); ikara egiten (16); ikara egiten du (4); ikara eman (8); ikara emateko (8); ikara ematen (46); ikara ematen dit (4); ikara ematen dizu (4); ikara ematen zidan (4); ikara ematen zion (8); ikara eragin (11); ikara eragin zidan (4); ikara eragiten (9); ikara ezartzen (5); ikara gorrian (5); ikara handi (5); ikara handi bat (4); ikara hartu (7); ikara hori (7); ikara izango (6); ikara izigarri (5); ikara jasan (4); ikara kentzeko (5); ikara larri (4); ikara larriak (4); ikara pixka (5); ikara pixka bat (5); ikara sartu (10); ikara sentitu (8); ikara sortzen (10); ikara txiki (9); ikara txiki bat (7); ikara zaitezte (4); itsas ikara (15); itsas ikara izigarri (4); izu ikara (55); izu ikara bat (4); izu ikara ematen (6); izu ikara ezartzen (5); izua eta ikara (6); lur ikara (61); lur ikara bat (5); lur ikara batek (5); lurrak ikara egiten (4)

beldur ikarak (9); beldur ikaraz (24); beldur ikaraz gelditu (4); beldurrez ikaran (4); guzia ikaran (4); hotz ikarak (8); ikarak hartu (11); ikarak hartu zuen (4); ikarak jota (6); ikaran zeuden (4); ikararen ikaraz (19); ikaraz beterik (10); ikaraz betetzen (4); ikaraz esnatu (6); ikaraz gelditu (6); ikaraz jartzen (4); ikaraz zegoen (6); izu ikarak (13); izu ikaraz (30); izu ikarazko (5); lur ikarak (12); lur ikararen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus