Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikasigabe (orobat ikasgabe g.er.) izond eskolarik ez duena, kulturarik ez duena.

Desberdintasunak sortzen dira gizartean, jende ikasiaren eta ikasigabearen artean. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 78. orr.

Nire seme Salomon oraindik gaztea da, ikasigabea. Elizen arteko biblia   1 Kro 22,5

Bildutakoen artean ikasiak eta ikasgabeak, jakintsuak eta jakintzarik gabe Jainkoaren gogoko izaten dakitenak daudenez [...]. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 399. orr.

Zer eleberri edo ipuin-liburu sekula idatzitakorik ez zuen irakurriko "buruargi ikasigabe" hark? Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 170. orr.

Bideetako predikaria eta herri ikasigabearen mistikoa. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 249. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus