Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikasketa 1 iz pl ikastetxe batean erakusten diren gaiak ikastea.

-Zer moduz ikasketak? Lehen zikloko ikasketetan matrikulatuta dauden ikasleek. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 106. orr.

Erdi mailako ikasketen agiria. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 106. orr.

Unibertsitate aurreko ikasketeetan hizkuntzen erabilera kontuan hartzea. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 189. orr.

Filosofiako ikasketetan estandar bihurtu diren gaiak eta metodologia. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 15. orr.

Laborategiko Ikasketak. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 158. orr.

SS-Anhenerbeko Ikasketa Berezien saileko laguntzailea. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 132. orr.

Zientziaren eta Teknologiaren Ikasketak deritzanean. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 158. orr.

Ikasketa teknikoen iraupen teorikoa.. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 106. orr.

Zuzenean egiten dituzten ikasketen edukiak dira eskuragarri dauden bakarrak. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 155. orr.

Ikasketen emankortasunari begira. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 109. orr.

"Esperientziaren ikasgelak" izeneko ikasketen programak. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 155. orr.

Langabezia handiko ikasketak EHUn. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 225. orr.

Egoera hura, noski, ez zen batere erosoa niretzat, eta ez zidan batere laguntzen ikasketetan. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 25. orr.

Gure kontuak jakin nahi zituen: ikasketetan nola gindoazen, etorkizunerako zer asmo genituen. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 83. orr.

Neure irakurketa eta ikasketetan bete-betean sartuta. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 224. orr.

Batxilergotik fakultateko ikasketetara igarotze horrek beti eragiten dizkio ikasleari halako ilusio batzuk. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 25. orr.

Lehen titulua lortzeko ikasketen iraupena laburtzea. Berria - Euskal Herria   2004-06-23

Nik irribarrez erantzun nion nire altxor bakarra nire ikasketak zirela. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 140. orr.

Alproja; ikasketarik gabea. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 117. orr.

Princetoneko Ikasketa Aurreratuen Institututik oso gertu. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 9. orr.

2 (singularrean) ikastea. ik ikaskuntza.

Erromatar zuzenbidea, epaitegien sententziak eta berriro idatzitako usadio-gorputzak ezagutzeak, ikasketa eskatzen zuen, eta nobleak eta letrarik gabeko herritarrak ez ziren horretarako gai. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 245. orr.

Mekanismo horiek ikasketa "normal" baten bidez barneratzen dira. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 56. orr.

Ikasketa hura ez zen, horratik, hurrengo egunean hasi. Aitor Arana   «Onan» - 53. orr.

Puntu honetan, bada, kontrako jarrerak daude teoria innatista baten, Gestalt-en, eta ikasketaren teoria baten, konstruktibismoaren, aldetik. Bizitzako funtzioen ikasketa eleberrien irakurketa bezain erakargarri edo erakargarriago gertatuko zitzaiola uste zuen. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 69. orr.

Zientzia zehatzen ikasketa arbuiatzen duen gazteriaren denbora-erabilera. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 27. orr.

Antzinako hizkuntzen ikasketari buru-belarri emana dagoen letragizon bat da. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 204. orr.

Latinaren ikasketa metodikoan abiatua nintzen ni garaitsu hartan. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 87. orr.

Liburu santuen ikasketa gogoko ez zuelako. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 402. orr.

Hizkuntz jabekuntza, H2ren ikasketa, hizkuntz patologiak, etab. Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 56. orr.

Baina felazioaren bene--benetako ikasketa praktikoa Trinik berak azaldu zigun. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 63. orr.

3 (aditzaren objektu gisa)

Andresek unibertsitateko ikasketak hasi zituenean, Margaritak hogeiren bat urte zituen. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 35. orr.

Distira eta argi berezirik gabe gainditu zituen oinarrizko ikasketak. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 214. orr.

Japonian, esaterako, goi mailako ikasketak dituzten emakumeek etxean egiten dute lan. Berria - Gaiak   2004-05-28

Ikasketak bukatu bezain laster. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 95. orr.

1997an graduondoko ikasketak amaitu zituen Zuricheko Kontserbatorioan. Berria - Kultura   2004-08-06

Unibertsitateko ikasketak amaitu berriak dituen gazte baten esku utziko dut zure eskabidea. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 451. orr.

Madrilgo Complutense Unibertsitatean burutu zituen filosofiako ikasketak, 1985ean. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 12. orr.

Bost urte baino gehiago behar izaten dituzte ikasketak burutzeko. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 106. orr.

Lizentzia edo ingeniari titulua eskuratzeko ikasketak amaitu ondoren, doktore tesia egin behar du ikerkuntza lanetan hasi nahi duenak. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 121. orr.

Gurasoek, bestalde, ezin zizkidaten ordaindu ingeniaritza elektronikoa egiteko ikasketak. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 93. orr.

EHUk presoen ikasketak arautuko dituen protokoloa onartu du. Berria - Euskal Herria   2004-10-29

Unibertsitate ikasketak Europako goi-ikasketen eremura egokitzeko. Berria - Euskal Herria   2006-02-11

Sokorritzaile ikasketa batzu antolatuak izanen dira Ortzaizen helduden otsailean. Herria   2001-01-18

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ikasketa-orri distiratsua aurkezten ahal zuela fraideenekoa bukatzean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 90. orr.

Estatu Batuetara, gobernuaren ikasketa-burtsa bati esker joan omen zen. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 33. orr.

Ikasketa prozesua ez da batere erregularra. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 101. orr.

Ikasketa maila guztietan berdin gertatzen da joera hori eta beti leporatzen zaio prestakuntza txar horren erantzukizuna aurreko mailari. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 106. orr.

Luis Campoyk berak ikasketa ibilbideak bertan behera utzi zituen, LOCE indargabetzearekin batera. Berria - Euskal Herria   2004-05-18

DBHko hirugarren mailako ikasleek ez dute ikasketa ildoa aukeratu beharrik izango. Berria - Euskal Herria   2004-05-01

Ikasketa plan berriak ezarri ziren urtean. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 140. orr.

Bi gertaerak atera ninduten nire ikasketa-egitarau zorrotzetik. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 144. orr.

Ikasketa-saio luzeak eginez. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 175. orr.

Ikasketa etxea erdi eroria zegoen. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 147. orr.

Aldi berean entzutegi, sinagoga, ikasketa gela eta psikoanalista kontsulta. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 8. orr.

Ezta bere ikasketa kideak ere. Berria - Euskal Herria   2006-03-08

ik ikasketakide. 5813

Ez zen oso ekintzailea, eta ikasketa kontuan etekin eskas samarra ateratzen zuen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 39. orr.

Ikasketa-bidaiarako dirua lortzeko COUkoek antolatzen zuten "diskoteka". Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 80. orr.

India eta Asia Hegoaldeko Ikasketa Zentroko ikerketa zuzendari Jean-Luc Racinek dioenez. Berria - Mundua   2004-06-13

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hizkuntzalaritza ikasketak hemengo eta kanpoko unibertsitateetan egin ditu. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 4. orr.

LBH ikasketak bukatu zituztenen artean. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 32. orr.

Musika-ikasketak amaitu nituenean. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 35. orr.

Kirol-ikasketetako ikasleak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 403. orr.

Alabak maistra-ikasketak egitea lortu zuen. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 40. orr.

Errabino ikasketak egiten diren apaizgaitegi edo goi mailako eskola. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 225. orr.

Filosofia eta Teologia ikasketak egin zituen Donostiako Seminarioan. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 11. orr.

Eliz Ikasketetan Madrilgo Comillas Unibertsitatean lizentziatua da. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 11. orr.

Liburu santuen interpretaziorako giza ikasketa eta jakintzaz lortzen den trebeziarik izan ez arren. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 891. orr.

15-64 urteen arteko biztanleen %23ak unibertsitate ikasketak ditu EAEn. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 26. orr.

Lanbide ikasketez ari garela [...] komeni da hor ere bereizketa handiak egitea. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 32. orr.

Segur naiz oraindik espekulazio-ikasketarik egin ez duten hasi berri guztiek probetxua aterako dutela Tratatu honetako kapitulu batzuetatik. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 38. orr.

Aurreko prestatze-ikasketen iraute luzea. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 88. orr.

Prestakuntza-ikasketa horien ondoren. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 90. orr.

6 ikasketak egin

Unibertsitateak sortu ziren, zentro berriak, ikasketak egiteko aukerak, etab. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 18. orr.

Nahi dituzun ikasketak egin; zure gauza da hori. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 38. orr.

%60 inguruk egin ditu bigarren hezkuntzako ikasketak gutxienez. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 155. orr.

Frantziara joan aitzin ikasketak egin nituela Nafarroan eta Filosofia eta Eskolako Teologia ikasi nituela Alcalako Unibertsitatean, hots, Gaztela Berrian. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 213. orr.

Ingeniaritzako goi ikasketak egin zituen, Nafarroako Unibertsitatean. Berria - Kultura   2006-04-28

Nire senideek ere, arrazoi beragatik, oinarrizko ikasketak etxean egin zituzten, maistra batzuekin. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 61. orr.

Ikastetxe pribatu batean egin zituzten batxilergoko ikasketak. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 37. orr.

Lehen zikloko unibertsitate ikasketak egiten hasten diren ikasleen artean. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 103. orr.

Ikasketak euskaraz egiteko. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 84. orr.

Johanesek eliz ikasketak egin zituen Salamancan. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 75. orr.

Montserraten ikasketak egin, eta Bartzelonan bizi zela, berak fundatu zuen Ama Maria Mesedeetakoen Ordena. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 43. orr.

Matematika hautatu nian, ez bakarrik batik bat matematikako ikasketak egina nintzelako. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 95. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

ikasketa amaierako (4); ikasketa aurreratuen (6); ikasketa aurreratuen institutua (4); ikasketa berri (5); ikasketa berriak (4); ikasketa egin (4); ikasketa etxean (7); ikasketa guztiak (17); ikasketa guztiak euskaraz (5); ikasketa guztietan (4); ikasketa maila (15); ikasketa mota (7); ikasketa plan (7); ikasketa plana (4); ikasketa planak (6); ikasketa planen (10); ikasketa planetan (4); ikasketa prozesua (12); ikasketa unibertsitarioak (5); princetoneko ikasketa aurreratuen (6)

arkitektura ikasketak (4); bere ikasketak (20); beren ikasketak (11); dantza ikasketak (6); derrigorrezko ikasketak (4); ekonomia ikasketak (6); enpresa ikasketak (5); eskolako ikasketak (4); euren ikasketak (5); euskal ikasketak (7); euskara ikasketak (4); euskarazko ikasketak (6); filologia ikasketak (6); filologiako ikasketak (8); filosofia ikasketak (8); filosofiako ikasketak (4); goi ikasketak (9); historia ikasketak (4); ikasketak amaitu (61); ikasketak amaituta (8); ikasketak amaitutakoan (4); ikasketak amaitzean (10); ikasketak amaitzeko (6); ikasketak amaitzen (9); ikasketak amaitzera (5); ikasketak bukatu (27); ikasketak bukatuta (4); ikasketak bukatzeko (7); ikasketak bururatu (6); ikasketak burutu (5); ikasketak burutzeko (7); ikasketak egin (98); ikasketak eginak (8); ikasketak egitea (5); ikasketak egiteko (35); ikasketak egiten (42); ikasketak egitera (27); ikasketak eman (4); ikasketak eskaini (5); ikasketak eskaintzen (6); ikasketak euskaraz (43); ikasketak hasi (15); ikasketak izan (4); ikasketak jarraitzeko (4); ikasketak ordaindu (5); ikasketak ordaintzeko (6); ikasketak utzi (14); ikasketak uztea (4); ingeniaritza ikasketak (8); kazetaritza ikasketak (10); lehen ikasketak (14); mailako ikasketak (47); medikuntza ikasketak (10); muggle ikasketak (6); musika ikasketak (17); oinarrizko ikasketak (14); soziologia ikasketak (4); teologia ikasketak (6); teologiako ikasketak (5); unibertsitate ikasketak (39); unibertsitateko ikasketak (19); urteko ikasketak (5); zientzia ikasketak (4); zikloko ikasketak (6); zuzenbide ikasketak (23)

bigarren mailako ikasketak (9); egin zituen ikasketak (14); euskal filologia ikasketak (4); euskal filologiako ikasketak (5); goi mailako ikasketak (31); ikasketak amaitu eta (20); ikasketak amaitu ondoren (5); ikasketak amaitu ostean (4); ikasketak amaitu zituenean (4); ikasketak bukatu berri (4); ikasketak bukatu ondoren (5); ikasketak edo lana (4); ikasketak egin eta (6); ikasketak egin nahi (4); ikasketak egin ondoren (6); ikasketak egin zituen (41); ikasketak egiteko aukera (6); ikasketak egiten ari (14); ikasketak egiten hasi (5); ikasketak euskaraz egin (6); ikasketak euskaraz egiteko (9); ikasketak euskaraz egiten (6); ikasketak utzi eta (5); mailako ikasketak egin (5); unibertsitate ikasketak euskaraz (4); unibertsitate mailako ikasketak (4); zituen bere ikasketak (4)

aukeratutako ikasketetan (4); euskal ikasketen (11); goi mailako ikasketen (6); graduondoko ikasketen (5); ikasketekin batera (4); ikasketekin jarraitzeko (4); ikasketen artean (6); ikasketen eskaintza (9); mailako ikasketen (7); presoen ikasketen (4); unibertsitate ikasketen (5); unibertsitateko euskal ikasketen (4); ztg ikasketek (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus