Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikasmahai (orobat ikas-mahai g.er.) 1 iz ikasteko mahaia.

Nire ikasmahaia norabidez aldatu nuen, leihoko argia ezkerretik sartzen zitzaidala ipinia baineukan. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 172. orr.

Ikasmahaian jarri eta, argi triste baten pean, gramatika eta hiztegien gainean maratz-maratz sarturiko orduen fruitua. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 225. orr.

Euklidesen Elementuei buruzko hamahiru ikas-mahaiekiko ikuskizun amaiezin hura. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 177. orr.

2 (ikasgeletan)

Gela erdiko ikasmahaiaren alde banatara eseri ziren, eta larruzko maletatxotik bere paperak eta apunteak eta liburuak ateratzen hasi zen irakaslea. Iban Zaldua   «Traizioak» - 110. orr.

Eskolako mutikoak ikasmahaien gainean hilda geratzen ziren euliek helduta. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 71. orr.

Ikasturtez ikasturte nire gibelean jasatera behartu baininduen, gelako ikasmahaien lerroan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 41. orr.

Ikasmahaian elkartu gintuzten ia lehenengo egunetik: García ni, Garciandía bera. Iban Zaldua   «Itzalak» - 12. orr.

Atsegin hartzen dut eguzki hau gozatuz, ikasmahaiaren, klarionaren, arbelaren haur usain hori dastatuz. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 17. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus