Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikatzontzi (orobat ikatz-ontzi) 1 iz ikatzaren ontzia, bereziki berogailuena.

Atetik hurre burdinazko berogailu handi eta dotorea burrunba batean, aldamenean ikatz-ontzi beltz distiratsua. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 205. orr.

Duffy jaunak berak erosiak ziren gelako altzari pieza guzti-guztiak: burdinazko ohe beltza, burdinazko apain-mahaia, kanaberazko lau aulki, arropak esekitzekoa, ikatzontzia, su-babeskia eta burdinak. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 155. orr.

Susie erietxera eramateko kotxe baten bila abiatu zenean, egunkari hura lurrera bota zuen, ikatz-ontziaren ondora. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 31. orr.

2 ikatza garraitzeko itsasontzia.

Eskerrak ikatz-ontzi ingeles batek ikusi eta gau aldera handik jaso gintuen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 111. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus