Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikusi, ikus, ikusten 1 du ad begien bidez somatu. (zerbait edo norbait)

"Ikus dezaket?" galdetzen du. 7209

-Ikusi al genezake zure haurra? Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 151. orr.

Inoiz ikusi dudan gizasemerik bitxiena inondik ere. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 91. orr.

Ikus itzaxu ene bular faltsu ederrak! Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 65. orr.

Baina nire aurpegia ez zenezake ikus, ez bainazake gizakiak ikus eta bizirik iraun. Elizen arteko biblia   Ir 33,20

Ikus gaitzazuen estaltzen dugu aurpegia. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 155. orr.

Malkoak bat-batean jin zitzaizkidan begietara eta doi-doia izan nuen jiratzeko astia, ikus ez nintzan. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 313. orr.

Josek begiak jaso eta Benjamin ikusi zuen, bere anaia, bere amaren semea. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 122. orr.

Berak bere begiez ikusi zituen gizonak, bere belarriez entzun zituen Migelek esandako hitzak. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 233. orr.

Berak, behintzat, ez zuen inor ikusi. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 234. orr.

Hartan, zeppelinaren itzala ikusi nuen etxe aurreko lorategian. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 31. orr.

Ez nau inork ikusi. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 237. orr.

Pareta urdinak, horra Ruche jaunak ikusi zuen gauza bakarra. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 448. orr.

Historia horren errainua ikusi nion, inondik ere, Adelari begiradan. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 40. orr.

Ez zegoen inor etxea zaintzen, ez nuen ezer susmagarririk ikusi. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 251. orr.

Lepoa ez zitzaion ikusi ere egiten. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 18. orr.

-Banoan, Patricia -burua ikusi zitzaion kristal hautsiaren gainetik. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 55. orr.

Noiz ikusi dira zaldiak logela batean? Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 46. orr.

Errauts artean usoak ikusi-uste ditut, hobeto esateko; edo bele tzarrak ote? Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 78. orr.

-Ikusi dut, ikusi, nire herriak Egipton bizi duen zapalkuntza. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 149. orr.

Une batez neure burua ikusi nuen ispiluan, eta nire islak ikaratu egin ninduen. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 55. orr.

· Etorri zitzaion medikua ikustera eta kauterizazioa egin nahi ziola esan zion Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 595. orr.

2 (nola)

Ezin ikus dezaket sekula lurrean zerraldo etzanda eta hilda. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 80. orr.

Hermann, ordea, ez nuen inoiz neurritasuna galduta ikusi. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 111. orr.

Biluzik ikusi diat, eta, niretzat posatu nahiko balu, zerupean... Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 41. orr.

Clémenceren zain ikusi diat espaloian. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 162. orr.

Garbi ikusi zuen Saget andereñoak berri handiren bat zuela. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 319. orr.

Egunkariari begira ikusi haut. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 187. orr.

-Ez dakit, ez dizkiot ileak ondo ikusi. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 77. orr.

Beste galeretako erromatarrek harri eta zur ikusi zuten sanbuka nola desegin zen: bihozgabeturik zeuden. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 474. orr.

Ez ziren oroitzen beren ama negarrez ikusi izanaz. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 482. orr.

Askotan ikusi nuen hitlerzale gazteen jantzian. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 43. orr.

Argi ikusi zuen salerosketa hura onuragarria gertatuko zitzaiola. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 41. orr.

Behin ere ez zaitut hain guapa ikusi. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 187. orr.

Eta mutikoak gizona kopetilun ikusi baitzuen, errukitu egin zen. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 50. orr.

Galdua ikusi nuen neure burua. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 19. orr.

3 (noiz, non)

Ez al zenuen ba aurreko igandean ikusi? Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 100. orr.

-Horrelako antxeta pilarik ez nian sekula ikusi -esan nion-. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 167. orr.

Oraintxe bertan ikusi nahi dut. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 45. orr.

Ikusi orduko ezagutu zituen Josek bere senideak. Elizen arteko biblia   Mt 2,21

-Ikusi duzu inoiz? 7248

-Madagaskarren ikusi zian. 7249

Gero Presborg kaleko etxe batean ikusi nuen sartzen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 240. orr.

Izua ikusi nuen amaren begietan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 145. orr.

Atzera bere burua ispiluan ikusi, eta hatsanka egin zuen hasperen, gaitziturik. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 275. orr.

4 (zertan)

Sartzen ikusi naun eta ez didan nire mazagrana ekarri... ostatutik irteten ikusi nuen dotore ustean jantzita. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 162. orr.

Gero Presborg kaleko etxe batean ikusi nuen sartzen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 240. orr.

Inork ez zuen ikusi estolda-zuloan behera desagertzen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 27. orr.

Ikusi zituen joaten, zuhaitz artean gorderik. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 78. orr.

Sartalderantz luzatzen ikusi zuen bere itzala. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 44. orr.

Liburu-dendaren atarian zutik, joaten ikusi zituen Perrettek, bekaitzez. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 51. orr.

MTGDk, Maxek bezala, zuhaitzen artean erortzen ikusi zuen Nofutur. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 510. orr.

Ez al dituzue etengabeko liskarrean ikusi? Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 198. orr.

Mezetan ikusi zintudan igandean, esan zidan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 77. orr.

Lantegiko lagunak hurbiltzen ikusi zituen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 63. orr.

Farairi zeharrez begiraturik, buruarekin baiezkoa egiten ikusi zuen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 281. orr.

5 (dezagun/ditzagun formekin)

Arazo hori aztertu aurretik, ikus ditzagun larruazalaren beste tasun interesgarri batzuk. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 67. orr.

-Ea, ikus dezagun -abiatu zaizu-: atzo esandakoaren arabera, bitartekari batek ekarri hinduen Gorlizera. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 96. orr.

Ikus dezagun zer dioen Thomas Gage-k espainiarrek Indietan izandako jokabideaz: [...]. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 99. orr.

Ikus dezagun nola gertatu den hori. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 22. orr.

Ikus dezagun hondatu den. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 35. orr.

Ikus dezagun, azkenik, bereziki argigarria den kasu bat: [...]. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 217. orr.

Ikus ditzagun adibide batzuk. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 218. orr.

-Ikus dezagun, ikus dezagun... -esan zuen ahopean, makila magikoa atera eta mapa mahai gainean berdinduz-. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 233. orr.

6 (nola esaldi txertatu batekin)

Emakumeek ere ikusi zuten nola Sebastiao Sintrako printzeak Angela [...] eskutik hartu eta gozo-gozo ekarri zuen dantzara. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 155. orr.

Ez zuten alferrik ikusi nola jarri zituzten hango pernorik ñimiñoenak ere. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 247. orr.

7 (konpletibarekin)

Printzea ondora etorri zitzaion, baina zutik geratzen zela ikusi zuen Joanesek. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 239. orr.

Hurbildu zirenean, lau Heinkel 111 zirela ikusi nuen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 19. orr.

Ingurura begiratu eta dena berde zegoela ikusi zuen. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 179. orr.

Iritsi zirela ikusi zuen Joanesek, bere talaia hostotsutik. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 158. orr.

Gordeleku horretatik ikusi zuen atea irekitzen zutela, zalgurdia geldo-geldo jauregiko lorategian sartzen zela, eta gero berriro ate hots karrankariz itxirik gelditzen zitzaiola. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 249. orr.

Tabernariaren alabak begiak zabalik zituela ikusi zuen. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 272. orr.

Gero, beste biak jakin-minez kiskaltzen ari zirela ikusi zuenean, ahots zoliz hasi zen: […] Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 322. orr.

8 (agintezko formetan)

-Ikusi zer dagoen paretan idatzia -esan zidan-. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 177. orr.

Ikus beza berorrek, horrelako izena eta, ez ote den horren eskuetan hiltzeko ere beldur izatekoa. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 188. orr.

9 (ikus forma agintezko esaldietan)

Zoazte eta ikus! Elizen arteko biblia   2 Erg 7,14

Entzun, gorrok; begira eta ikus, itsuok. Elizen arteko biblia   Is 42,18

Ikus nola Santxok Kijotek bezalaxe hitz egiten duen. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 157. orr.

-Hori zuk ikus. 7286

Zeuk ikusi, baina ez ahantzi Samandal erregearen aldartea oso aldakorra dela, eta haren erreakzioak antzemanezinak. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 77. orr.

Orain, zuk ikus ene aholkua baliagarri zaizun ala ez. izanen duk han ere zer ikus eta ikas. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 89. orr.

Bazkak bistaz ikus ahala urrun.· Ikus 18. oharra. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 147. orr.

Ikus, horren erakusgarri, 13. orriko aipua. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 158. orr.

Ikus beste diferentzia batzuk 58. gehigarrian. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 132. orr.

Ikus Plinio, VI. lib., X. kap.; eta Estrabon, XVIII. lib. 7292

Ikus obra horren aipua 3. oharrean. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 19. orr.

Ez zekarren egilearen izena, baina Jaurretxe apaizarena zen (ikus in Altuna 1987: 84). Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 70. orr.

Ikus The Economist, 2001eko azaroaren 3a. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 95. orr.

ikus goiko eskema). Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 227. orr.

Ikus, bestela, zer dioen horretaz, Albert Lord aipu duela, Rainer Friedrich-ek […]. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 135. orr.

10 (ikus elkar partikularekin)

Baina zatozkit Ptolemaidara, elkar ikus dezagun. Elizen arteko biblia   1 M 10,56

Elkar ikusi genuenean, ni lasterka hasi nintzen etorritako bidetik. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 345. orr.

"Eta noiz ikus dezakegu elkar?" galdetu zenuen. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 51. orr.

Hainbeste denbora pasako al da ba berriro elkar ikusi arte? Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 48. orr.

Hamar bat urte igaro zituzten elkar ikusi gabe. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 13. orr.

Elkarrekin ikusi ditut; kuartelera doazela ematen du beti. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 223. orr.

Elkarrekin ikusi genuen filma. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 215. orr.

11 hed ik ohartu 6.

Ikus ezak kotxe bat alokatzerik badagoen hemendik alde egiteko. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 166. orr.

Ikusi beharra zegoen zer-nolako atsegina hartzen zuen hitz hori esaten! Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 50. orr.

Animalia hura aske aztertu nahi baitzuen Héracliusek, [...] bere gisa ibiltzen utzi, eta haren eguneroko bizitzan parte hartuz, ahazturik zituen ohiturak berreskuratzen ikusi. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 53. orr.

Eta ordu arte inoiz ikusi ez nion alderdi on pila bat, halako xarma gozo bat, halako ekarrai malenkoniazko bat aurkitu nizkion bat-batetik. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 102. orr.

Gisa horietako gogoetetan murgilduta nindoala ikusi nuen berriro. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 26. orr.

Lehenago ere ikusi dugu, ikuslearen fantasma bezala [...] espazioaren irudikapena nolabait arrazionalizatu eta ikusgai bihur zitekeelako ideia hori. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 206. orr.

12 (ikus hitz elkartuetan lehen osagai gisa, izenekin; ik beherago 25)

Ikus-adierazleek (itsas seinaleek eta abarrek) ez bezala, hots-adierazleek denboraren lerroa besterik ez dute. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 100. orr.

Ekialde Urruneko munduan ikus-arteak oraindik eragin helenikoetan inspiratzen ziren. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 175. orr.

Poesiaren, musikaren eta ikus-arteen iturria da, eta arimak Jainkoarekin elkartzeko duen bidea. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 122. orr.

Kolore desberdinetako harien arteko ikus-aurkakotasunei esker. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 60. orr.

Gizabanako gehienetan ikus-aztarnak garbiagoak eta iraunkorragoak dira hots aztarnak baino. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 53. orr.

Gizakiak keinua ere aukera baitzezakeen eta ikus-irudiak erabili, hots irudien ordez. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 36. orr.

Holografia delako sistema garatu da horren antzeko teknikaren bidez ikus-irudiak gordetzeko. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 237. orr.

Lehen begiratuan, hizkuntza ikurrak eta ikus-ikurrak parekatzeko arriskua dago, ikus-ikurrak espazioan denak batera eta nahastu gabe egon baitaitezke, eta pentsa baitezakegu osagai banaketa era berean egin daitekeela, gogoaren inolako lanik gabe. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 138. orr.

Ia kasu guztietan ikus-erregistrozko sistemak hizkuntza ofizialaren notazio grafikoaren forma hartu zuen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 59. orr.

Karaktere sinikoak esanahiak dauzkaten "ideogramak" zirenez, eta ez hotsak adierazten dituzten "fonemak", Tsin She Huang-tiren egintzaren ondorioa Gizarte Sinikoa ikus-hizkuntza uniforme batez hornitzea izan zen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 60. orr.

Bost urtez itsu egon ondoren, ikus-oroitzapenak hain lauso bihurtuak zitzaizkionez. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 134. orr.

Ikusmen-kortexeko gainerako aldea, ikus-estimulaziorik gabe, oso gutxi garaturik egon liteke. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 147. orr.

Erabat ahaztu du ikus-ahalmena edo ezintasuna. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 144. orr.

Irratilariak ikus-komunikazioan jarri behar ditugu entzuleekin; normalki irratiko hizlarien boza eta izena bakarrik ezagutzen baititu entzuleak, baina ez beren aurpegiak. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 41. orr.

13 (ikus hitz elkartuetan lehen osagai gisa, aditzekin; ik beherago 22)

Hurrengo atalburuan ikus-irakurtzen duenak entzun-jakingo du zer-nola hasi zen hizketan adi-gidari gaztea. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 155. orr.

Eta, Jainkoaren errukiari eta neronengan ikus-ikasiari esker, gaitzesten ditut orain eta gerorako guztian. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 202. orr.

Horrela ikus-ikasten da balioek benaz eta egiaz zer balio duten. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 88. orr.

14 (ikusi hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hik, liburu-saltzaile asko-ikusi horrek, aise antzemango diok, begien aurrean edukiko dituanean, zenbat kostatu zaidan hori guztia. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 13. orr.

15 (era burutua izenondo gisa)

ETB-1eko saio ikusienetakoa. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 27. orr.

Hala, Bilboko Guggenheim museoaren historiako erakusketarik ikusienetako bat izan zen. Berria - Kultura   2006-01-11

16 (era burutua izen gisa)

Zuri ikusi bat egitera besterik etorri ez, eta hara non amaitu den gure berriketaldia! Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 42. orr.

ik ikustaldi. 7332

Ikusi hutsean nekez ezagutuko nukeen gure belaunaldikoen oilolurreko ezproiduna. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 198. orr.

Beste era batean esanda, analogia ikusiari dagokio, itxurari, errealitate ikusgarriari. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 194. orr.

17 ez ikusiarena egin

Emakumeak, gizonaren harriduraz ohartu arren, ez ikusiarena egin du. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 67. orr.

Konturatu arren, ez ikusiarena egiten du. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 9. orr.

Txanel batetik zeinuka ari zen urketariari kasu egin gabe edo ez ikusiarena eginda. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 193. orr.

Sistemak ez ikusiarena egin, eta "gaitz iragankortzat" joko du. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 36. orr.

Espainiako gerla piztu zutelarik, Nazioen Batasun Demokratikoak ez ikusiarena egin zuen, non intervention delakoaren aitzakiaz. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 74. orr.

Honen bertuteak hain ziren nabarmenak, non bere etsaiek, ez ikusiarena egin ezinik, ukatu egiten baitzituzten. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 141. orr.

18 ezin ikusi irud

-Ezin du Rory ikusi ere egin. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 160. orr.

· iz Ezin ikusiaren beldurra beti izan dute gure arbasoek. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 303. orr.

Zorigaitzez, mugak beti hor daude: zikoizkeriaren, elkar ezin-adituaren, ezin-ikusiaren mugak bereziki. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 9. orr.

19 ezin ikusizko izlag

Ezin ikusizko izaki batzuek. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 330. orr.

Nanoteknologia deritzanak sortu behar omen duen ezin ikusizko nanomundu ahaltsura igaro gara. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 66. orr.

Jaiotzetiko marka ezin ikusizkoren bat. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 208. orr.

Dirua itsua da eta itsugarria, fede guztien gisan, baina baita ezin ikusizkoa delako ere, jainko bakarrak izaten diren legez. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 185. orr.

Hori irudimenaren ondorioa besterik ez dela diote, hau da, ikusgai denaren bidez [...] ezin ikusizkoari ere inferentziaz iritzi nahi izatea. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 232. orr.

20 ikus arte ik beherago 27.

Ikus arte. 7349

-Ikus arte izeba. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 75. orr.

-Ikus arte, eta hortan bururatzen da "Ez da musik" emankizuna. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 23. orr.

Maddalen airatu zen bere bizikletaren puntan, "ikus arte" erranik pollikiño, irri ezti-ezti batekin. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 32. orr.

Beste bi kilometro, eta ikus arte errepideari. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 156. orr.

· iz Goizeko elizaren aitzinean erran genituen ikus arteak. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 137. orr.

21 ikus-entzule (orobat ikusentzule g.er.)

Hilabete osoan 79 kontzertu eta ikuskizun bildu ditu Hamabostaldiak eta 53.000 ikus-entzule izan dira horietan. Berria - Kultura   2004-09-07

Gogobeterik, ikus-entzuleei begiratu zien. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 54. orr.

Ohi legez nazioa bikain zihoala oroitarazi zien ikus-entzuleei. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 228. orr.

Ikus-entzuleengana hurbildurik. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 136. orr.

Ikus-entzuleen parte-hartzea bultzatzeko. Berria - Kultura   2004-08-21

Ikus-entzuleen kopurua iazkoaren parekoa izan da. Berria - Kultura   2004-11-07

Gehienak, ordea, telebista ikus-entzuleak dira: ia bi milioi lagun. Berria - Euskal Herria   2004-05-23

Hartzailea (ikus-entzulea edo irakurlea) bere obra edo bere interpretazioa ulertzera, ederrestera eta oniriztera heltzen delako. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 14. orr.

22 ikus-entzun (orobat ikusentzun g.er.)

Egunkariak irakurri ditut, eta irratia entzun, eta telebista ikus-entzun. hainbertze egunkari irakurririk eta telebistan eta irratian hainbertze albistegi ikus-entzunik erotu zitzaion osaba. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 57. orr.

Hain zuzen ere, zer esango ote luke, bizi balitz, Ondarroako arrantzale baporeak gaur egun senegalesez josita [...] daudela ikus-entzungo balu? Jokin Urain   «Errotarria» - 58. orr.

Hortik aurrera ezer gutxi zekiela aitortzen zidan, telebistan ikus-entzundakotik oroitzen zuena besterik ez. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 71. orr.

Horretan iritsi zen estudiora filmaren zuzendarietako bat, Mireia Gabilondo, Salvadorren lana filmean nola gelditu den ikus-entzutera. Berria - Kultura   2006-04-30

Egia esatera, eguneroko prentsa, nola leitzekoa hala ikusentzutekoa, ahuntzaren gauerdiko eztula baino gutxi gehiago izaten da neretzako. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 17. orr.

Hortik aurrera ezer gutxi zekiela aitortzen zidan, telebistan ikus-entzundakotik oroitzen zuena besterik ez. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 71. orr.

23 ikus-entzunezko1 (orobat ikusentzunezko g.er.) izlag

Emanaldia ikusentzunezko formatoan grabatzeko asmoa du San Franciscoko bandak. Berria - Kultura   2004-08-13

Ikus-entzunezko arte garaikidea ulertzeko modu berri bat. Berria - Kultura   2004-01-13

75 gobernu badira munduan oso gertutik kontrolatzen dituztenak ikus-entzunezko hedabideak. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 137. orr.

Ramon Zallo Ikus-entzunezko Komunikazioetako katedradunak. Herria  

Ikus-entzunezko tresna-mordo handi batez inguratuta zegoen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 120. orr.

Baina ongizate birtualak bizi-kaiolako gela bakoitzean gutxienez ikus-entzunezko gailu bana ezarri duenetik, [...]. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 178. orr.

ik ikusentzungailu. 7375

Ikus-entzunezko kasete batzuetan. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 42. orr.

Behe-solairuan harrera gela, liburutegia, ikusentzunezkoen gela, bilera gelak. Berria - Kultura   2004-04-08

DVD eta ikusentzunezko baliabideak. Berria - Kultura   2004-12-11

Ikusentzunezko Kontseilu Gorenean salaketa jarri zuten. Berria - Mundua   2004-08-21

· Haririk gabeko transmisioen -ikus nahiz entzutekoen- forman. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 36. orr.

24 ikus-entzunezko2 iz

Elkarlan sindikalari buruzko ikusentzunezkoa eman zuten gero. Berria - Ekonomia   2004-02-21

Diskotetak, ikus-entzunezkoen denda, klub bat, eta izkina batean "Afrika Batua"ren argi basatiak. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 314. orr.

Jaurlaritzak ulertu du ikus-entzunezkoen arloa ez dela soilik kultura, industria ere badela. Ikus-entzunezkoak proiektatzeko pantaila. Berria - Kultura   2004-05-19

Lehen, ikus-entzunezkoen hastapenetan, oso toki jakinetan (taberna batzuetan eta) izaten zen irratia, eta gerora, telebista. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 178. orr.

Ikus-entzunezkoen eta bereziki telebistaren mende bizi diren pertsonak. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 29. orr.

Euskal zinematografia eta ikus-entzunezkoen ekoizpena egonkortu nahi da. Berria - Kultura   2004-12-24

Iruditzen zait elkarrizketaren berezko esparrua ikus-entzunezkoarena dela, hor adierazten dela hoberen norbaitek zer esaten duen. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 36. orr.

Ikus-entzunezkoena industria estretategikoa da.. Berria - Kultura   2004-05-19

Ikus-entzunezkoen Europako Legea. Berria - Euskal Herria   2004-06-09

Nafarroako Ikusentzunezkoen Kontseiluko presidente Ramon Bultoren agerraldia eskatu du. Berria - Euskal Herria   2006-01-12

IBAIA Euskal Ikus-Entzunezkoen Ekoizle Burujabeen Elkarteko lehendakari da. Berria - Kultura   2004-05-19

25 ikus eremu (orobat ikuseremu g.er.)

Bi begien ikuseremu osoan. Beraz, V4ko zelula bakoitzak ikus-eremuaren zati handi bati buruzko informazioa jasotzen zuen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 47. orr.

1844an, Hermann Wilbrandek, bere praktika neurologikoan ikusmen-galera desberdineko gaixoak ikusirik -batzuetan, ikus-eremuan batik bat; beste batzuetan, kolorearen pertzepzioan batik bat; eta, beste batzuetan, berriz, formaren pertzepzioan batik bat-. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 40. orr.

Ikus-eremuko eskuinaldean. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 40. orr.

Apartamentuen ataria ikus-eremutik at gelditzen zitzaion. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 114. orr.

26 ikus-min ik ikusmin
27 ikusi arte ik gorago 20.

Agurtu zituen, Ikusi arte batez, eta gibelera joan zen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 232. orr.

"Ikusi arte", esan nion, eta jira eta kirol zelairantz abiatu nintzen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 172. orr.

28 ikusi-makusi

Oso ona zen "ikusi-makusi"n, eta "ikusi-makusi, gauza bat, K letraz hasten dena" aditu orduko, zerrenda hau bota zuen berak: "Kandela, katua, kafetegia, kafea, kikara, kazeta". Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 213. orr.

29 ikusiak ikusi

Ikusiak ikusi, ordea, harrimenak ahulena egiten zuen jadanik nire zentzumenetan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 345. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 10 aldiz agertzen direnak)

; argi ikus (26); argi ikus daiteke (12); elkar ikus (12); eta ikus arte (13); ezin ikus (26); garbi ikus (25); hobeto ikus (12); ikus ahal (16); ikus arte (71); ikus dezagun (201); ikus dezagun orain (18); ikus dezagun zer (19); ikus entzule (15); ikus entzuleak (14); ikus entzuleen (12); ikus entzunezko (164); ikus entzunezko saioen (12); ikus entzunezkoak (32); ikus entzunezkoen (112); ikus entzunezkoetan (10); ikus eta sinets (10); ikus molde (10); ikus moldea (11); ikus moldeak (11); ikus nola (10); ikus zer (10); irudia ikus (10); irudiak ikus (11); lanak ikus (13); nekez ikus (10); nun zer ikus (24); ongi ikus (13)

[11] agertzen ikusi (24); aita ikusi (21); ama ikusi (21); andrea ikusi (16); argazkia ikusi (23); argazkiak ikusi (19); argi ikusi (126); argia ikusi (74); argiago ikusi (18); argiak ikusi (11); argitan ikusi (11); arriskua ikusi (11); arriskuan ikusi (13); artean ikusi (37); asko ikusi (80); askok ikusi (17); askotan ikusi (38); aspaldi ikusi (23); aspaldian ikusi (25); ateratzen ikusi (44); atzo ikusi (17); aukera ikusi (23); aurpegia ikusi (72); aurrean ikusi (46); aurretik ikusi (30); aurrez ikusi (30); azkenekoz ikusi (22); bakarrik ikusi (56); batera ikusi (27); begiak ikusi (32); begiek ikusi (16); begiekin ikusi (19); begiez ikusi (33); begira ikusi (14); begiz ikusi (44); beharra ikusi (33); behartuta ikusi (11); behin ikusi (32); berehala ikusi (73); berriro ikusi (123); berriz ikusi (91); bertan ikusi (36); bestela ikusi (11); besterik ikusi (13); beteta ikusi (11); beti ikusi (11); bidean ikusi (18); burua ikusi (52); desagertzen ikusi (17); ederra ikusi (13); ederrak ikusi (14); egiten ikusi (86); elgar ikusi (16); elkar ikusi (155); elkarrekin ikusi (16); emaitzak ikusi (18); erakusketa ikusi (22); erortzen ikusi (29); eserita ikusi (22); etortzen ikusi (25); etxean ikusi (17); ezin ikusi (46); filma ikusi (28); filmak ikusi (13); gai ikusi (12); gainean ikusi (20); gaizki ikusi (22); garbi ikusi (127); gauean ikusi (13); gaur ikusi (14); gauzak ikusi (13); gehiagotan ikusi (39); gero ikusi (42); gertutik ikusi (20); gizona ikusi (13); gorago ikusi (11); gorriak ikusi (93); gutxi ikusi (20); gutxitan ikusi (27); guztia ikusi (33); guztiak ikusi (45); hala ikusi (35); halaxe ikusi (16); handia ikusi (28); hasieratik ikusi (15); hazten ikusi (11); hiltzen ikusi (27); hobeki ikusi (11); hobeto ikusi (24); hurbiltzen ikusi (19); ia ikusi (13); igotzen ikusi (20)

ikusi ahal (838); ikusi ahalko (86); ikusi al (171); ikusi arren (35); ikusi arte (142); ikusi aurretik (14); ikusi beharra (38); ikusi berri (45); ikusi berria (12); ikusi ezinik (14); ikusi gabe (391); ikusi gabea (53); ikusi gabeak (26); ikusi gabeko (113); ikusi gura (20); ikusi izan (307); ikusi izana (28); ikusi nahi (983); ikusi nahian (30); ikusi nahiko (57); ikusi nahiz (16); ikusi nola (37); ikusiak ikusi (18)

inguruan ikusi (14); inoiz ikusi (231); inon ikusi (29); inor ikusi (56); inork ikusi (69); irteten ikusi (35); irudia ikusi (16); irudiak ikusi (19); ispiluan ikusi (20); itsasoa ikusi (16); itzultzen ikusi (14); izena ikusi (14); jainkoa ikusi (14); jaisten ikusi (11); jauna ikusi (13); jendea ikusi (13); jendeak ikusi (16); joaten ikusi (32); jokatzen ikusi (19); jotzen ikusi (22); kalean ikusi (16); lagunek ikusi (17); lana ikusi (11); lanak ikusi (16); laster ikusi (25); lehen ikusi (36); lehenago ikusi (39); lehenengoz ikusi (15); leihotik ikusi (16); libre ikusi (16); lurrean ikusi (12); maiz ikusi (17); negarrez ikusi (13); neska ikusi (14); noiz ikusi (28); nola ikusi (63); non ikusi (43); nor ikusi (11); norbait ikusi (14); nork ikusi (16); ondo ikusi (81); ondoan ikusi (24); onez ikusi (155); ongi ikusi (44); orain ikusi (33); oraindik ikusi (18); orduan ikusi (97); orduantxe ikusi (27); osorik ikusi (14); partida ikusi (35); pasatzen ikusi (29); sarri ikusi (13); sarritan ikusi (15); sartzen ikusi (81); soilik ikusi (15); telebista ikusi (29); telebistan ikusi (31); telebistaz ikusi (11); telebixtan ikusi (14); urruntzen ikusi (16); urrutitik ikusi (21); urtean ikusi (18); zabalik ikusi (13); zer ikusi (156); zerbait ikusi (67); zuzenean ikusi (13)

ari zirela ikusi (13); aurrez aurre ikusi (17); begi onez ikusi (153); bere begiz ikusi (13); bere burua ikusi (26); bertatik bertara ikusi (19); elkar ikusi gabe (33); emakume bat ikusi (18); entzun eta ikusi (32); ez zuela ikusi (24); ezin zuen ikusi (22); gazte bat ikusi (17); gehiago ikusi nahi (20); gorriak ikusi zituen (36); hura ikusi eta (19); ikusi behar da (105); ikusi beharko da (99); ikusi beharko dugu (28); ikusi bezain laster (55); ikusi bezain pronto (14); ikusi dugu nola (13); ikusi eta entzun (53); ikusi eta gero (55); ikusi eta ikasi (15); ikusi gabe ere (20); ikusi izan balu (22); ikusi nahiko nuke (11); ikusi nuen arte (12); ikusi uste zuen (11); ikusi zuela esan (12); ikusi zuen argia (14); inork ikusi gabe (23); lehen aldiz ikusi (27); neska bat ikusi (11); neure burua ikusi (11); ni ikusi orduko (13); onez ikusi dute (12); onez ikusi zuten (12); orain arte ikusi (25); ordu arte ikusi (14); ordura arte ikusi (12); sekula ikusi ez (33); sekula ikusi gabea (11); sekula ikusi gabeko (17); txartel gorria ikusi (16); txartel horia ikusi (13)

aurrez ikusia (11); ez ikusiarena egin (53); ez ikusiarena egitea (11); ez ikusiarena egiten (29); ezin ikusia (12); gaizki ikusia (27); gaizki ikusiak (16); ikusia da (21); ikusia dago (12); ikusia dugu (15); ikusia dut (32); ikusia nago (12); ikusia naiz (30); ikusia nuen (43); ikusia zen (12); ikusia zuela (21); ikusia zuen (68); ikusia zuten (13); ikusiak ditut (13); ikusiak izan (19); ikusiak nituen (29); ikusiak zituen (24); ongi ikusia (23); zer ikusia (33)

argi ikusiko (15); argia ikusiko (15); aurki ikusiko (14); aurrerago ikusiko (24); begi onez ikusiko (34); berehala ikusiko (24); berriro ikusiko (55); berriz ikusiko (58); bihar ikusiko (22); elkar ikusiko (67); elkar ikusiko dute (16); gorriak ikusiko (26); gustura ikusiko (19); ikusiko den bezala (11); ikusiko dugu elkar (16); ikusiko dugun bezala (28); inoiz ikusiko (15); inork ikusiko (14); laster ikusiko (36); nekez ikusiko (27); noiz ikusiko (40); non ikusiko (12); onez ikusiko (35); orain ikusiko (30); oraintxe ikusiko (15); orduan ikusiko (43); orduan ikusiko da (12); zer ikusiko (38)

ikusitakoak ikusita (23)

berriro ikustea (18); berriz ikustea (13); egiten ikustea (12); elkar ikustea (15); ikustea gustatuko (13); ikustea gustatzen (15); ikustea merezi (13); interesgarria da ikustea (12)

aurpegia ikusteko (15); berriro ikusteko (30); berriz ikusteko (42); bertatik bertara ikusteko (12); elkar ikusteko (35); filmak ikusteko (11); garbi ikusteko (12); gauzak ikusteko (21); hobeki ikusteko (11); hobeto ikusteko (41); ikusteko ahalmena (11); ikusteko asmoz (19); ikusteko aukera (312); ikusteko aukera ematen (16); ikusteko aukera eskainiko (11); ikusteko aukera izan (38); ikusteko aukerarik (25); ikusteko baimena (11); ikusteko gai (23); ikusteko gauza (14); ikusteko gisan (13); ikusteko gogo (16); ikusteko gogoa (33); ikusteko irrika (20); ikusteko irrikan (21); ikusteko irrikaz (19); ikusteko jaioak (11); ikusteko joera (11); ikusteko modu (28); ikusteko modu bat (11); ikusteko modua (23); ikusteko moduan (101); ikusteko moduko (12); ikusteko nola (29); ikusteko nor (11); ikusteko parada (96); ikusteko parada izan (18); ikusteko parada ukanen (11); mundua ikusteko (21); partida ikusteko (24); zuzenean ikusteko (19)

aita ikusten (11); ama ikusten (11); apenas ikusten (18); argi ikusten (177); argia ikusten (35); argiago ikusten (31); argirik ikusten (20); arriskua ikusten (18); arriskuan ikusten (29); artean ikusten (28); asko ikusten (60); askorik ikusten (13); askotan ikusten (21); atseginekin ikusten (11); aukera ikusten (35); aukerak ikusten (12); aurpegia ikusten (21); aurrean ikusten (36); aurrez ikusten (16); bakan ikusten (12); bakarrik ikusten (53); batera ikusten (20); batez ikusten (20); begiek ikusten (35); begiez ikusten (18); begiz ikusten (17); beharra ikusten (31); beharrezko ikusten (24); beharrezkoa ikusten (31); beltz ikusten (24); berehala ikusten (21); berriro ikusten (16); berriz ikusten (33); besterik ikusten (28); beti ikusten (13); burua ikusten (41); ederki ikusten (20); egiten ikusten (27); egoki ikusten (26); egunero ikusten (61); elkar ikusten (62); elkarrekin ikusten (13); erraz ikusten (31); gaizki ikusten (37); garbi ikusten (209); garbiago ikusten (18); gertu ikusten (35); gertuago ikusten (15); gorriak ikusten (24); gustura ikusten (11); gutxi ikusten (28); gutxiago ikusten (21); gutxitan ikusten (27); guztia ikusten (19); guztiak ikusten (25); guztietan ikusten (12); hobeki ikusten (13); hobeto ikusten (49); ilun ikusten (22); indartsu ikusten (15); inguruan ikusten (20); inon ikusten (11); inor ikusten (25); inork ikusten (20); irudia ikusten (20); ispiluan ikusten (12); itsasoa ikusten (15); jantzita ikusten (11); jendea ikusten (13); kalean ikusten (11); kanpotik ikusten (24); leihotik ikusten (23); maiz ikusten (35); moduan ikusten (64); nabarmen ikusten (13); obrak ikusten (16); ondo ikusten (127); onez ikusten (214); ongi ikusten (65); orain ikusten (48); oraindik ikusten (11); orduan ikusten (11); osoa ikusten (13); ozta ikusten (13); partida ikusten (16); pasatzen ikusten (15); posible ikusten (35); pozik ikusten (13); premia ikusten (11); prest ikusten (16); sarri ikusten (14); sarritan ikusten (12); sartzen ikusten (15); telebista ikusten (58); telebistan ikusten (15); txarrez ikusten (31); urrun ikusten (38); urrunago ikusten (12); urruti ikusten (25); urrutitik ikusten (13); usu ikusten (17); zail ikusten (44); zaila ikusten (53); zerbait ikusten (33)

aldez aurretik ikusten (12); begi onez ikusten (210); begi txarrez ikusten (27); bere burua ikusten (18); entzuten eta ikusten (16); erraz ikusten da (16); hain argi ikusten (11); ikusten ahal da (21); ikusten ahalko da (46); ikusten ari naiz (29); ikusten ari nintzela (15); ikusten den bezala (35); ikusten eta entzuten (19); nola ikusten duzu (153); onez ikusten du (35); oso garbi ikusten (15); oso ondo ikusten (20); oso zaila ikusten (13); ozta ozta ikusten (12); zail ikusten du (20); zaila ikusten du (15); zaila ikusten dut (18)

ama ikustera (14); goazen ikustera (11); ikustera eraman (24); ikustera eramaten (11); ikustera etorri (62); ikustera etorriko (12); ikustera etortzen (28); ikustera irten (12); ikustera joan (214); ikustera joan behar (16); ikustera joanen (16); ikustera joango (33); ikustera joatea (32); ikustera joateko (44); ikustera joaten (50); partida ikustera (16)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus