Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

immunitate (144 agerraldi, 5 liburu eta 64 artikulutan; orobat inmunitate 17 agerraldi, 9 liburu eta 3 artikulutan) 1 iz pertsonez mintzatuz, zenbait zigor, eginbide edo betebeharrez salbuetsia egoteko abantaila.

Paramilitarrek amnistia eta immunitatea eskatzen dute akordioa sinatu aurretik. Berria - Mundua   2004-10-09

Gorenak Pinocheti immunitatea kentzeko erabakia berretsi du. Berria - Mundua   2004-08-27

Helegite Auzitegiak immunitatea kentzea baztertu zuen. Herria  

Jose Efraim Rios Montt jeneral ohiak atzo immunitate parlamentarioa galdu zuen. Berria - Mundua   2004-01-15

Lehen ministroari erabateko immunitatea ematen dion legea. Berria - Harian   2006-04-12

Bosniatik soldaduak erretiratuko zituela ohartarazi zuen [...] AEBetako presidenteak, Nazioarteko Zigor Auzitegiak immunitatea eman ezean. Berria - Mundua   2004-06-27

Eliza katolikoak, berriz, hirurak errugabeak zirela esan eta immunitate diplomatikoa eman zien. Berria - Mundua   2006-02-22

2003ko ekainaren 18an Schifani legea onarrarazi zuen, korrika eta presaka, bere immunitatea bermatzeko. Berria - Mundua   2004-01-18

Washington saiatu da bere inguruko enpresari eta mertzenarioentzat immunitatea lortzen. Berria - Mundua   2004-06-30

Elizgizonek beren lurraldean justizia egiteko zuten eskubideari inmunitate deitu zitzaion. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 295. orr.

Nazioarteko Zigor Auzitegian duten immunitatea beste urte batez luzatzen ahaleginduko dira AEBak. Berria - Mundua   2004-05-30

Seguraski, horixe bera frogatzeko eman zuen elkarrizketa jeneralak, immunitateak edozertarako balioko ziola pentsatuta. Berria - Mundua   2004-05-30

Immunitatea, agintean dauden bitartean eraginkorra izateaz gain, aurretik irekita dauden kasuetara ere hedatzen da. Herria  

Bere uharte-gotorlekuak ematen zion immunitate konparatiboaz baliatuz. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 311. orr.

Haietako biztanle behartsu, ahul, atzeratuei immunitate birtuala emateko militarista "zibilizatuen" adeitasun gogaikarriaren aurka. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 351. orr.

2 organismoez mintzatuz, zenbait agente patogenok ezin erasana izatea.

Animaliatxo hori egokia zen immunitatea aztertzeko, baina immunologoek untxia erabiltzen zuten. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 81. orr.

Txerto bidez eragin daiteke immunitate artifiziala. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 162. orr.

Immunitatea ematen duen genea identifikatu dute. Berria - Gaiak   2006-04-28

Antigorputzak eta inmunitatea. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 161. orr.

3 irud

A priori justifikatuak izan diren usteak, ezezta al ditzake esperientziak? razionalistaren ustez, ezin da eraginik izan uste horien gain, ukiezinak dira, nahiz eta argi ez laga immunitatea nola den posible. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 112. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Inmunitate-pribilegioa eta, beraz, justiziarena, elizgizonenak eta seglarrenak zirela. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 297. orr.

Berlusconiren Immunitate Legea ezeztatu du Italiako Justiziak. Berria - Mundua   2004-01-14

Europako Legebiltzarreko Auzi Juridikoetarako Komisioak aho batez atzera bota zuen atzo Koldo Gorostiaga legebiltzarkide ohiak eginiko inmunitate eskaera. Berria - Euskal Herria   2004-11-26

NBE pozik dago Estatu Batuek immunitate eskaera erretiratzeagatik. Berria - Mundua   2004-06-25

Estatubatuarren immunitate epea ekainaren 30ean amaituko da. beste 89 estaturekin sinatu dituzte AEBek immunitate akordioak. Berria - Mundua   2004-06-27

Nire inmunitate-gaitasunen prozesu salbatzaile bati esker. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 124. orr.

Legebiltzarreko Immunitate Batzordeak. Berria - Mundua   2004-05-01

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ebidentzia klinikorik ez badago ere, zelula immunitateari kalte egin diezaioke, baina kaltea behin-behinekoa da. Berria - Harian   2005-04-17

6 immunitate sistema agente patogenoek ezin erasana izateko organismoaren sistema. ik immunologia 2; immunologiko 2; immuno 2.

Birus bat, bere transmisio bideak dituena eta gure immunitate sistemari eragiten diona, hau da, defentsarik gabe uzten gaituena. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 118. orr.

Zenbait kasutan, birusak ez du lortzen immunitate sistema suntsitzea. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 119. orr.

Immunitate sistemak ernaltzea galaraz dezake. Berria - Gaiak   2004-11-14

Kutsadurak hartz zuriaren immunitate sistema ahuldu du. Berria - Gaiak   2004-09-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus