Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

indargabe 1 izond indarrik ez duena. ik indarge; indar 16.

Ilargiaren argi indargabe bat baizik ez zen beraienganaino iristen. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 206. orr.

Kolore indargabeak, inpresionista samarrak, lasaitasuna zabaltzen dutenak. Berria - Kultura   2004-02-17

Hasierako kolpeak, ukabila itxita, masaila bete-betean jo bazizkion ere, hurrena ukaldi indargabe sarriak eman zizkion, negarrak amorrua baretu izan balio bezala. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 111. orr.

Neure buruari esan diot: ontasun hau indargabea da, eder eta indargabe, goizeko ihintza bezala. Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman - 45. orr.

Zenbat eta zentzugabeagoa izan, zenbat eta itxuragabeago eta indargabeagoa izan, orduan eta handiagoa da. Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman - 46. orr.

Indargabearentzat babesleku izan zara, behartsuarentzat larrialdian babesleku. Elizen arteko biblia   Is 25,4

2 indargabeko izlag indargabea.

Zein ederki laguntzen diozun ahulari eta eusten indargabeko besoei! Elizen arteko biblia   Jb 26,2

Emakumeek gatazken indargabeko ebazpenean betebehar garrantzitsua jokatzen dute. Berria - Euskal Herria   2006-03-08

Harek erran du haundiena dela ttipiena, indargabekoa, haurra. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 188. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus