Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

indargabetu (403 agerraldi, 44 liburu eta 247 artikulutan; orobat indar gabetu g.er.), indargabe(tu), indargabetzen 1 da/du ad indar gabe gelditu edo utzi. ik indargetu; indargaldu.

Baina milia erdi egin orduko, barauagatik bista lausotzen hasi zitzaien, zangoak ahultzen, belaunak kolokatzen, eta gorputz osoa indargabetzen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1126. orr.

Haxixak eta lizunkeriak besoak indargabetu dizkizute eta! Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 108. orr.

Lanak nekatua eta indargabetua. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1142. orr.

Animalia dontzeilaren altzoraino otzan-otzan hurbiltzen zenean, hark adarretik helduta eustea nahikoa zen animalia indargabetu eta dontzeilaren nahiera geratzeko. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 203. orr.

Gaur egun ziur dakigu gure alabaren heriotza ez zuela suge-pozoiak eragin, berau serum-injekzioaren bitartez eraginkorki indargabetua izan baitzen. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 242. orr.

Lehertarazi egin zituzten herritik urrun aurkitutako bonbak, edo indargabetu etxeren batetik hurbil egoteagatik lehertarazi ezin zirenak. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 120. orr.

Indargabetutako lehergailua bi kilo kloratitaz zegoen osatua, eta titadinez indartua. Berria - Euskal Herria   2004-09-28

Azido klorhidrikoa indargabetzeko soda erregarria eta ura erabili zituzten eta laino kaltegarri bat sortu zuen horrek enpresa barrualdean. Berria - Euskal Herria   2004-01-08

Laborantza ganbararen sustengua indar gabetzen prefetak. Herria   2005-06-16

Munduko aginte eta botereak indargabetu egin ditu eta denen aurrean lotsagarri agerrarazi. Elizen arteko biblia   Kol 2,15

Euskal Herrian injustizia indargabetzea da bidea. Berria - Euskal Herria   2004-12-05

Sakabanaketa politika indargabetzeko beharra. Berria - Euskal Herria   2006-05-06

EAEko Auzitegi Nagusiak indargabetu egin du Hezkuntza Sailak irailean banatu zuen gutuna. Berria - Euskal Herria   2004-02-12

Galdegiten du hiriak eman eraiki baimena indar gabeturik utzia izan dadin. Herria   2003-05-08

Horrelaxe hartu zuen parte Egia erlatiboa da eta, gainera, ondo argudiaturiko gezurrak egia indargabe dezake. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 37. orr.

Aurrekoak indargabetzen dituen agindu berri bat. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 54. orr.

Justinianok Konstantinoren legea indargabetu zuen, eta era guztietako pertsonei eman zien ezkontzeko bidea. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 111. orr.

Plana ez onartzeak ez du indargabetuko. Berria - Euskal Herria   2004-09-16

Baina Klaudiok indargabetu egin zuen puntu honi dagokionez Tiberiok egindakoa. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 111. orr.

Ohitura bitxi horren berri, bera indargabetzen duen legeari esker jaso dugu. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 57. orr.

Jesusek ere gizakiaren haragi-odoletan, heriotzaren nagusi den deabrua heriotzaren bitartez indargabetzeko. Elizen arteko biblia   Heb 2,14

2 (era burutua izenondo gisa)

Estatu indargabetuaren azken fetixea besterik ez da subiranotasunaren sinesmen hau. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 57. orr.

Hain zuzen ere, Joycek salatu nahi zuen gizarte indargabetu, paralizatu eta ohiturei lotu huraxe. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 9. orr.

Edo mundu zahar bat, asko bizi izanaren ondorioz, indar gabetua. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 347. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus