Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

indarge 1 izond indargabea.

Zepoan harrapatutako txoriaren moko indargeari begiratzen genionean. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 72. orr.

Pauso indarge batez nenbilen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 177. orr.

Pipa sumendi gorri txiki bat zen, zupada bakoitzean txinpart indargeak sortzen zituena. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 266. orr.

Ilargiaren esne-kolore indargea. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 321. orr.

Besarkada indargeak oinazearen usain gazia sudurreratu zidan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 238. orr.

Harriak eraitsi zuenetik ez zuen inoiz haren zama indargea bernezurren gainetik kentzerik lortu, hankak lurrari kentzeko ezintasuna itsatsirik leukan barraskilo zimela bailitzan. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 326. orr.

Azkenean, eroetxe batera eraman zuten, hezur-haragizko txorimalo indarge bihurtuta. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 312. orr.

2 adlag indar gabe.

Babiloniako erregea, horren berri jakitean, indarge dago, estu eta larri, emakumea erdiminetan bezala. Elizen arteko biblia   Jr 50,43

Haren emaztea, arropa-zaku bat bailitzan, indarge eta astunki eseri zen kulunkaulkian. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 30. orr.

Gerritik behera guztiz elbarri eta indarge zegoelako. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 266. orr.

Eta hitzak, odoletan blai, lurrera abaildu zaizkigu, astun, baldar, indarge. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 61. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahul eta indarge (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus