Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

indizio 1 iz injekzioa.

Indizioaren ziztadak min pixka bat eman zion. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 144. orr.

Holakoetan on-onena zakurrari indizioa eman eta akabatzea da. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 123. orr.

Edozein droga edo indizio eman ziotela ere, ez zirudien batere minik sentitzen zuenik. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 87. orr.

Etxetara ere joaten nintzen indizioak jartzera, eta baserrietara ere bai. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 68. orr.

Zenbat aldiz ez ote nion kontatu, behin, lagun baten etxeko txakurrak aztaletan haginka egin, erietxera eraman, eta tetanoaren aurkako indizioa ipini zidatenekoa. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 85. orr.

Albaitariak indizioa sartu zien sufri ez zezaten. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 66. orr.

Indizio batez intsulina gainezka eman omen zion. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 25. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Nire bularrak agudo hazteko, hormona indizioak ematen zizkidaten. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 223. orr.

Berarekin batera beste 600 giltzapeko herio-indizioaren zain daude. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 56. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

indizioa eman (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus