Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

indukzio 1 iz datu jakinetan oinarrituta, hatsapen orokor batera iristeko egiten den arrazoibidea.

Azken batean, zelan operatzen du zientzian indukzio hedatzaileak?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 160. orr.

Hortaz, indukzioaren arazoa, indukzioa razionalki sendoa -logikoa, cogent- ez izatea da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 107. orr.

Arazo tradizionalak -indukzioa barne- sasiarazoak dira, eta horien iturria hizkuntzaren erabilera traketsean aurki dezakegu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 109. orr.

Gabin indukzioz iritsi zen postulatzera liburutegiko lan hura guztia biltzen eta gauzatzen zuen koaderno haren existentzia.     «Kuskue tanden», 2004 - 190. orr.

Pentsa dezagun norbaitek A ustea duela eta A ustea B ustearen bitartez justifikatzen duela, bigarren horretatik ondorioztatuz -indukzioz, dedukzioz edo azalpen hoberenaren inferentziaz, esaterako-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 118. orr.

Halako edozein esakune orokor erabilgarria da arrazoimen-inferentzia bateko esakune nagusi gisa, esperientzia bertatik hartua izan arren (indukzio bitartez); ez da horregatik, ordea, printzipio bat.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 140. orr.

Esperientziatik jasotakoak orokortasun alderagarria besterik ez du, hots, indukzioaren bitartez lortutako orokortasuna.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 288. orr.

· Misterioaren hariak lotzeko erabili zituen indukzioen nolakoa ez baitzion inoiz agertu Prefektuari, ezta beste inori ere -niri izan ezik-, ez da noski harrigarria [...] Dupinen gaitasun analitikoak intuizioaren sona hartzea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 129. orr.

2 zirkuitu batean korronte elektrikoak sortzea, beste korronte elektriko baten edo iman baten eraginpean.

Kontua da, bateria hori azal azpian doala eta indukzio bidez kargatu behar dela.  Berria - Gaiak   2004-10-15

Horren ondoriozko hutsunea betetzeko, gainerako kulturek elementu eta fenomeno berriekin inbadituko dizkigute hainbat esparrutako sukaldeak (jantokietakoak, hotel eta jatetxe askotakoak, etc.; etxekoa izan ezik, agian): [...] orain arte oso ezagun ez ziren egospen berriak (indukzioa, gas likidoen erabilera).  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 58. orr.

3 eragitea, bultzatzea.

Besteak beste, delituaren eragileak «egile jakin bat» eta «delitu jakin bat» zehaztu behar dituela dio legeak, indukzioa egon dela ondorioztatu ahal izateko.  Berria - Harian   2006-03-17

Beraz, kidetza, kolaborazioa eta indukzioa leporatzen dizkigu.  Berria - Euskal Herria   2004-05-18

Indukzioari buruzko jurisprudentziaren aipamena.  Berria - Harian   2006-03-17

Sexu-elkartzean profagoari induzituriko garapena (indukzio erotiko delakoa, alegia).  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 69. orr.

4 indukziozko izlag ik induktibo.

Indukziozko metodoa defendatu ahal izateko, baldintza berri bat onartu behar dugu, epearena alegia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 108. orr.

Horren iritziz, indukziozko arrazoinamendua ez da benetako arrazoinamendu-mota, razionalki justifikatuta ez baitago.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 107. orr.

Sortzen duen oinarrizko galdera esperientziari dagokio, hots, nola justifikatuko luke esperientziak indukziozko arrazoinamendua? hori jakiteko ez da nahikoa behaketa zuzena, indukziozko inferentziak behatu gabeko kasuei buruz ere baieztapenak egiten baititu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 108. orr.

Humeren ustez, indukziozko premisak eta ondorioak bi proposizio-mota oso desberdinak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 107. orr.

Arrazoinamendu-mota hori indukziozkotik eta dedukziozkotik bereizten da, datu-segida bat azaltzerakoan hipotesi bat aurreratzen duelako, eta bere justifikazioa azalpen hoberena dela uste izatea da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 117. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

indukzioaren arazoa (6); indukzioaren bitartez (3); indukziozko arrazoinamendua (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus