Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

industrializazio 1 iz industriaren alderditik gararaztea.

Industrializazio eta antolamendu ekonomiko moderno baten oinarriak ipintzen hasi. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 43. orr.

Independentzia lortu berria zuten estatuak izan ziren, jakina, industrializazio horren eragileak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 109. orr.

Industrializazioa bizkorra izan zen, erabatekoa, eta emazteak osoki murgildu ziren lan munduan. Berria - Euskal Herria   2004-05-04

Eskualde azpigaratuen industrializazioa. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 158. orr.

Herrialde horietako industrializazioa, 1960ko hamarraldiaz geroztik, hidrokarburoen errenten ustiapenean oinarritzen da. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 112. orr.

Aljeria da estatuaren industrializazioaren estrategia horren eredurik argiena. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 112. orr.

Neurri zehatzen bidez galarazi zuten metropoliek hainbat koloniaren industrializazioa, lehiakide arriskutsuak zirelako. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 297. orr.

Hegoaldearen industrializazioa geldiarazteko. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 184. orr.

Lurralde horietako industrializazioa oso azalekoa da oraindik ere. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 115. orr.

Garapen-bideko zenbait herrialderen industrializazio lasterrak eragin duen hirugarren munduaren zatiketaren ondorioz. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 146. orr.

Britainiar industrializazioa gizadi osoarentzat da onuragarria. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 41. orr.

Soldata apaletan oinarrituriko industrializazioari aurka egitea. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 258. orr.

Industrializazioak eskulan beharra murriztu zuen erabat. Berria - Mundua   2004-04-28

Beste sozializazio-bide batzuk, erlijioa adibidez, funtsezkoak ziren industrializazioaren aurreko gizarteetan. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 107. orr.

2 zerbait industria-jardueraren pean ezartzea.

Epe ertain edo laburrean, dudarik gabe, pintxoen kulturaren industrializazioa (masifikazioa) jazoko denez [...]. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 53. orr.

Sektorearen industrializazioak euskal haragiaren kalitateari kalte egingo dio. Berria - Harian   2005-08-28

Gas kontsumoa bermatzea, gasaren industrializazioa sustatzea. Berria - Mundua   2004-05-28

Nanopartikulen erabateko industrializazioari aurrea hartu nahi diote. Berria - Ekonomia   2006-03-02

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Industrializazio garaian sortu zen kooperatiba. Berria - Ekonomia   2004-03-17

Izan ere, arrisku handi bat zegoen, alegia, lubaki sakonegiak eratzea industrializazio-prozesuan aurreratutako herrialdeen eta gainerakoen artean. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 42. orr.

Lehen industrializazio-saioak. 12701

Bai Alemaniak, bai Estatu Batuek [...] protekzionismo zorrotz baten gainean egin zuten beren industrializazio-ahalegina. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 43. orr.

Industria-ahalmen aski handia badute ere, herrialde hauek munduko ekonomian txertatzeko duten arazoa ez da funtsean industrializazio-bidean dauden beste eskualdeenetatik desberdina. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 108. orr.

Hiru adibide aurkezten dira hemen, garapen-bideko herrialdeetan aplikatu diren hiru industrializazio-estrategiei dagozkienak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 116. orr.

4 industrializazio aldi

Adierazgarria da langileen erakundeak antolatzeko eta errenten banaketa aldatzeko egin diren saioak, nolabaiteko arrakastarik izan dutenean, industrializazio-aldi lasterretan eta kanpoko konkurrentziatik babesturik egin izan direla. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 144. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus