Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ingurumari 1 iz (singularrean nahiz pluralean) ingurua.

Elgea mendikatean laster batean parke eoliko bat jarri behar dutela eta ingurumari hartara azken txangoa egitea erabaki du. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 123. orr.

Ederki ezagutzea egokitu zitzaiola Mexiko eta ingurumaria, literaturaz eta bestez. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 10. orr.

Ongitxo genekien hamaika western filmatu direla ingurumari hauetan. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 158. orr.

Ilunabarrarekin, iluna ari zen auzuneaz nagusitzen eta ingurumariak hutsik ageri ziren. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 214. orr.

Bai kalezuloan bai ingurumarietan "doktore" esaten zioten. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 21. orr.

Abasek, ingurumarira arretatsu begiraturik, ilunabarreko iluntasunean bilatu zituen neskaren ezpainak. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 141. orr.

Eta ez bat eta ez bi, autora hurreratu, ingurumarian inor ez zebilela ziurtatu, eta gidariaren ateko kristala txiki-txiki egin zuten. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 60. orr.

Emakumeak, arriskuaz kontu egin gabe, jarraitu egin zion, eta ingurumarietara begira geratu zen gizonak ordaintzen zuen bitartean. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 245. orr.

Garrantzizkoa da ingurumarietan gertatzen diren gorabeherak garunari jakinaraztea. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 232. orr.

Eginahalak eta bi egin zituzten ingurumariko bazterrak azpiratu eta mendean hartu nahian. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 140. orr.

Ingurumariko landare eta harriak. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 43. orr.

Ba al da zalditegirik ingurumari honetan, zaldi basatiak alokairuan dituenik? Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 113. orr.

Ingurumarikoek ziotena entzuteko gai izateko ahalegin etengabean. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 236. orr.

Ongitxo genekien hamaika western filmatu direla ingurumari hauetan. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 158. orr.

2 (-en atzizkiaren eskuinean, singularrean nahiz pluralean)

Kolivan hiriaren ingurumaria lasai-lasai zegoen, erabat abandonaturik, antza. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 240. orr.

Eztainu koloreko portuaren ingurumariak itsasontziz beterik ikusi zituen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 391. orr.

Salzburgoko hiria eta bere ingurumariak menderatzen zituen gain batean geunden. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 124. orr.

Gelaren ingurumarian gainbegiratu bat eman zuen, inspirazio-iturri bila. Bikarioak esan zuen ahalik eta jenderik gehien bilduko zuela herrixkako bilkura-aretoan, herrixkaren ingurumari osoan miatze-lana antolatzeko. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 136. orr.

Nire ingurumarian ikusi ahal izan nuenez [...].Minutu batzuetan geratuko da Margaren etxearen ingurumarietan, eta joan egingo da ondoren. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 160. orr.

Neskak lerro-lerro plazaren ingurumarian eserita, gehientsuenak nork bere bular beltxaranari haurtxo bana itsatsita. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 65. orr.

Horixe zen azkenaldian jauregiaren ingurumarian zebilen lehoia. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 155. orr.

Etxearen ingurumaritik urrunduz joango dira taldeak, inguruko kamino, xendra, zidor eta estratetan barrena. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 24. orr.

3 (-ko atzizkiaren eskuinean, singularrean nahiz pluralean)

Bazihoan gizon bat Asteasuko ingurumarietan ibilaldi bat egiten. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 68. orr.

Txinako hiriburuan, Kaxgar-eko ingurumarian. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 61. orr.

Itsasgorak halako harro puztaldia agerrarazten zion Nerbioiko ingurumariari. Josu Landa   «Odolbildua» - 151. orr.

Haren Rolls Royce-a izan ezik, ez zen beste autorik hainbat miliatako ingurumarian. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 56. orr.

4 (gauza abstraktuena, singularrean nahiz pluralean)

Pertsona bat, bera eta bere ingurumaria omen da. Berria - Kirola   2004-02-10

-Mami-mamia kontatuko diat: ingurumaria heuk jarri, kasurako nola bizi den italiar bat Alemanian; egona haiz eta, gainera, han. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 269. orr.

Bizkaian, bertsoaren ingurumarian dabiltzan gazte guztientzat. Berria - Kultura   2004-03-25

Neolitikoan, gizonak bere burua ingurumari batera hesitu zuenez geroztik, ingurumari horrekin batera bere burua ere sakratu eta madarikatu bihurtu zuen. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 175. orr.

Hala ere, gertakari haietaz eta beren ingurumariaz pentsatzen hasi eta zinez dramatikoa izango zela iruditzen zait orain. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 56. orr.

Kondenaren kausa eta ingurumariak. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 20. orr.

Gaiaren ingurumariko ustez alde garrantzitsuenak jorratzen hasi ginen. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 118. orr.

Damiano Cunego txirrindulariak aho bete hortz utzi du Giroko ingurumarian dabilen oro. Berria - Kirola   2004-05-29

Ingurumariak axola du, baina mamiak gehiago. Berria - Ekonomia   2004-03-19

5 itzulingurua.

Arropa narraski kendu niola gogoratzen dut, eta baita ere, ingurumaririk gabe, titiak igurzten hasi nintzaiola. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 52. orr.

Esango nuke nahiago izaten dutela proposamen zuzena [...] gizonok askotan egitera beharturik sentitzen garen ingurumari korapilatsu eta lerdenak baino. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 94. orr.

Ingurumarietan eta zeharka ibili ostean, egiazko gauza zehatz batera iritsi ote garen jakin nahi nuke. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 188. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere ingurumaria (3); ingurumari haietan (4); ingurumari hartan (3); ingurumari honetako (3); ingurumari honetan (3); ingurumari osoan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus