Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

iniziatiko izond iniziazio-. ik iniziazio 2.

Heriotzaren eta berpizkundearen ziklo iniziatikoa. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 14. orr.

Gorde nazazu lurpean bidaia iniziatiko bat ere bada, espirituaren fenomenologia bat. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 126. orr.

Poesia eta imajinazio iniziatikoa direla ezagupen ororen oinarri. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 21. orr.

Konbertsioaren egitura iniziatikoak, […] honako hauek ditu pauso obligatuak: infernuetara jaitsi, han heriotza sinbolikoa ezagutu, eta, bidean gora altxatuaz, pizkundea irabazi. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 101. orr.

Arestik ere "maldan gora eginiko gogoeta eroak" dakartza bere poema iniziatikoaren amaieran. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 109. orr.

Zentzu iniziatikoa eta erlijiozkoa baitzuen pikoak, eta horregatik omen ziren eremitak piko zale. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 17. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus