Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

inkontziente (orobat inkonsziente) 1 izond oharkabea, kontzietziarik gabea.

Zer bereizgarri inkontziente transmititu zizkidaten gurasoek berak ohartu gabe? Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 50. orr.

Bi motatako arrazakeria dagoela garbi genuen, borondatezkoa eta nahi gabekoa edo inkontzientea. Berria - Euskal Herria   2004-12-14

Prozesu inkontzienteen antolamenduari dagokiona (sintoma neurotikoak, ametsak). Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 110. orr.

Erreflexu inkontzienteak eragindako hutsen hausnarrean. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 20. orr.

Eragin kontzienteez gain, irakurketek, irudiek eta hotsek idazlearen ganbaran pilatu dituzten arrasto inkontziente bezain errotuak ditu sorkuntza-lan batek iturri nagusi. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 33. orr.

Diskurtso primario, inkontziente baten sintoma-aztarrenak. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 110. orr.

Egutegian eskala-handiko erregulartasun egiturazkoak atzemateko, arau inkontzienteak eta algoritmoak ateratzeko. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 221. orr.

Peter Panen lagunak izan arren, modu inkontzientean beharbada, etsaiak ere badira. bainuontziko laurehun tapoi lapurtu berri zituen gazte inkontziente bat zegoen. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 14. orr.

2 iz psikismoaren zatia, erabat kontzientziatik at gelditzen dena.

Ikusten ez den errealitatea biluzi zuen, arima, inkontzientea, desio eta beldur ezkutuen habia. Berria - Harian   2006-05-06

Haurren inkonszientea era berezi samarrean osatzen da. Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana» - 54. orr.

Objektu horiek gure inkontzienteak bakarrik ulertzen duen informazio bat eskaintzen dute. Pako Aristi   «Note book» - 7. orr.

Inkontzienteak egindako aukera izango da akaso. Berria - Kultura   2006-04-06

Hitz egitea, batez ere geure inkontzienteari gauzak esatea da. Pako Aristi   «Note book» - 81. orr.

Literaturak inkontzientean ditugun irudiak kontzientera ateratzeko balio du, baina kontzientzia hori hartzerakoan badirudi irudiak lehortu, erraustu egiten direla... Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 194. orr.

Inkontzientearen "hizkuntzan" eta haren lekualdaketa eta kondentsazio-prozesuetan oinarritzen den adierazpen subjektibo, neurotikoaren eremua. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 110. orr.

Inkontzientearen eta irudiaren arteko lotura estua. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 112. orr.

Hargatik, beharbada, beldurraren ibai hark inkontzientearen lurrak zeharkatzen zizkiolako. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 61. orr.

Munduaren Arimara (Jungek "inkontziente kolektiboa" deitu zuen hartara) heltzeko bide bakarra. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 9. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Adimena eta talentua oro har ulertzeko bidea irekitzeaz gain, orobat ireki zezakeela gaur egun kognizio-inkontzientea esaten zaion eremu zabalerakoa. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 194. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus